Filosofia Ariketak: Etika, Zoriontasuna eta Duintasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

1. Ariketa: Baieztapenen Egiazkotasuna (O/Z)

  1. Pertsonaren lehen definizioa Tertulianok eman zuen. O
  2. Sokratesek onartuko luke honako baieztapen hau: gizakia egiten duenak ezjakina delako egiten du. Z
  3. Antistenes estoiko ospetsu bat izan zen. O
  4. Jardun profesionalean bikaintasuna da profesional bakoitzak bere gaitasun guztiez baliatzea, ahalik eta lan biribilena egiteko. Z
  5. “Nahi eta gizarte honetan legeek sendagileak abortoak egitera behartu, ez dut uste hori zuzena denik”. Honela pentsatzen duena maila konbentzionalean dago. O
  6. Sokratesen eta sofisten arteko ezberdintasun bat honako hau da: Sokratesek egia bilatzen zuen, sofistek, aldiz, ez. Z
  7. Kontzientziaren bigarren funtzioa (epai praktikoak ematea) ekintza burutu baino lehen agertzen da. Z

2. Ariketa: Kontzeptu Filosofikoak

Eginbehar Moralaren Forma (Kanten Etikan)

Kantek zioen eginbehar edo lege bat arau moral bilakatzea nahi bagenuen, honelako galdera proposatu behar zela: ezaugarri hauek betetzen ditu legeak?

  • Unibertsala izatea: Lege hori mundu guztiak betetzea nahi dugun ala ez pentsatzea.
    “Joka ezazu lege moral unibertsal bilaka dadin nahi duzun arauen arabera.”
  • Balio absolutua: Duintasuna duten gizakiei eragina egitea legeak.
    “Joka ezazu beti zeure eta beste edonoren gizatasuna amaierako helburutzat hartuz, inoiz ez bitartekari huts bezala joz.”

Ironia eta Maieutika (Sokratesen Filosofian)

Sokratesek esaten zuen egia norberaren bihotzean zegoela, eta hura aurkitzeko bi metodo erabiltzen zituen: elkarrizketa eta gogoeta. Honen barruan aurkitzen dira ironia eta maieutika.

  • Ironia: Ezjakinarena egitean datza. Sokratesek ez dakielako itxura egiten du. Galderak eta galderak egiten ditu, azkenean solaskideak berak ere ez dakiela onartu arte.
  • Maieutika: Emaginen artea da, egia mundura ekartzeko artea. Galderak planteatuz egia bilatzen da.

Diskurtsoa (Zer den eta bete behar dituen baldintzak Diskurtsoaren Etikan)

Gizakiak legeei buruz argudiatu egiten dugu, zein lege den zuzena moralaren aldetik jakin nahi dugun. Hori da diskurtsoaren etikaren abiapuntua. Diskurtsoa elkarrizketarako egoera ideala da (eguneroko bizitzan izaten ditugun elkarrizketak ez dira idealak).

Diskurtsoan bi baldintza aurresuposatu behar dira:

  1. Baliozko solaskidea: Komunikatzeko gai den edozein da baliozko solaskide. Hau da, ez dugu inor baztertu behar. Denok daukagu diskurtsoan parte hartzeko eskubidea.
    • Batzuetan nazioetako goi-mailako bilerak eta herri-mailako elkarrizketak pantomimak dira. Elkarrizketa horretan ez dute gai horren eragina jasango duten guztiek parte hartzen, eta ez dira denen interesak kontuan hartzen.
  2. Simetria-baldintzak: Diskurtsoan parte hartzen ari diren solaskide guztiak simetria-baldintzetan egon behar dira. Hau da, berdintasunezko baldintzetan egon behar dira elkarrizketan parte hartzeko orduan.

3. Ariketa: Aristotelesen Etika eta Zoriontasuna

Zoriontasuna Azken Helburu Gisa

Aristotelesek zioen giza ekintza oro helburu bat lortzeko gauzatzen dela, eta askotan helburu hori beste helburu bat lortzeko dela. Kasu horretan, erdibideko helburu horiek bitartekariak izango lirateke. Baina, azken finean, ekintza eta helburu guztiak azken helburu natural bat lortzeko dira. Helburu natural hori zoriontasuna da.

Zoriontasuna adimen teorikoa zela zioen hasiera batean (hau da, adimena erabiltzea gauza berriak ikasteko). Hala ere, ondoren adierazi zuen beti ezin garela kontenplaziozko jarreran egon; adimen praktikoa ere beharrezkoa dela.

Bertute Motak eta Zuhurtasuna

Bi bertute mota daude:

  • Dianoetikoak (Adimenarenak)
  • Etikoak (Izaerarenak)

Zuhurtasuna da bertute dianoetiko garrantzitsuena. Hark erabakiak ondo hartzen laguntzen digu eta bizitzan zer komeni zaigun adierazten digu. Gabeziaren eta gehiegikeriaren erdibidea aurkitzen laguntzen digu, eta beste bertute guztiak bideratzen ditu. Esaterako: ausarkeria - adorea - koldarkeria.

“En el centro está la virtus” (Erdigunean dago bertutea). Esaldi honek zuhurtasunaren funtzioa eta erdibidea irudikatzen du.

Etikak politika eskatzen du, izan ere, lege zuzenak dituen gizarte batean bizitzea beharrezkoa da.

4. Ariketa: Gizakiaren Duintasun Bortxaezina

a) Duintasunaren Errespetua

Munduan oraindik badaude besteen eskubideak eta duintasuna errespetatzen ez dituztenak. Hauek gaizki jokatzen ari dira, gaizkia egiten ari dira. Izan ere, gizakiok duintasuna eta eskubide batzuk ditugu, berez helburu gisa. Hortaz, pertsona oro errespetatu behar da, nondik datorren edo bere maila soziala zein den kontuan hartu gabe.

b) Gutxienekoen eta Gehienekoen Etikak

Aurreko puntua gutxienekoen etikei dagokie, hau da, justiziaren etikei. Izan ere, etika honek gutxienez bete behar ditugun betebeharrak hartzen ditu barne. Gutxieneko betebehar horiek besteak errespetatzea da, denok garelako pertsonak eta eskubideak eta duintasuna ditugulako.

Gehieneko etika ez da azpimarratzen testu honetan. Honek zoriontsu izateko egin dezakegun gehiena barne hartzen du. Gutxienekoen etika betetzearen ondorioa izan daiteke zoriontasuna testu honetan, baina ez zuzenezko planteamendua.

Entradas relacionadas: