Filologiaren eta Idazkeraren Historia: Galdera-Erantzunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,19 KB

Filologiaren kontzeptua eta hastapenak

1. Nork finkatu zituen Iliada eta Odisea? Aristarko Samotraziakoak.

2. Nor hasi zen eta nork erabili zuen lehen aldiz filologia modernoan filologia hitza? August Wolfek, 1777an.

3. Abeska: abestuz, cantando.

4. Nola bereizten ditu filologia eta hizkuntzalaritza? Saussurek nola ikusten du filologia hizkuntzalaritzarekin alderatuta? Filologiak testua du aztergai eta hizkuntzalaritzak hizkuntza. Bereizketa horretatik abiatzen da XX. mendeko hizkuntzalaritza modernoa.

Filologoaren definizioa eta zeregina

13. Platonen arabera, zer zen filologoa? Esanahia hitzontzi edo berritsu da. Filologia da hitzen adiskidea. Hitzen adiskidea den pertsona bat da berritsua. Hitzaren laguna.

14. Nola definitzen du filologia Jakobsonek? Roman Jakobson irakaslearen hitzak dakartza gogora: “Zer da, beraz, filologia? Filologia da poliki irakurtzearen artea”.

15. Zergatik da ezaguna Aristarko Samotraziakoa? Alexandriako 6. liburuzaina izan zen. Besteren pasarteen iruzkin luzeak egin zituen: testuaren azalpena, hitz bitxien azalpena eta eskribauen gehiketen berri eman zuen. Berari zor zaio Iliada eta Odisearen bertso-banaketa.

16. Zeintzuk dira filologiaren bi adierak (definizio zabala eta hertsia)?

  • Filologiaren definizio zabala: Wolf (eta alexandriarrak): literatur testu bat zuzen interpretatzeko ezagutu behar diren gauza guztien azterketa.
  • Filologiaren definizio hertsia: Testu-kritikaren metodoari dagokio: testuak finkatzeaz, kritikoki aztertzeaz eta egoki paratzeaz arduratzen den metodoa.

33. Dionisio Traziakoa (K.a. 170-90): Tekhné Grammatiké lanaren egilea. Gramatika baten egilea izan zen eta liburu honek 1.200 urte iraun zuen. Gramatika eskuliburua izan zen XII. mendera arte.

34. Zizeronen garaian, zer esan nahi du filologoak? Philologia, philologus: “erudizio” edo “eruditu” esan nahi du.

36. Filologoaren lan “puntuak”: Testua ahalik eta hobekien aztertzen laguntzen du. Ondorio orokorrak:

  • Lan baten egilea aurkitu: Filologiaren lanetako bat izan daiteke idazlea zein den aztertzea. Testuaren egilea zein den baldin badakigu, testu desberdinak konpara ditzakegu.
  • Iturri bat miatu: Testu jakin batean iturria zein den aztertzea; ideia batzuk autorearenak berarenak diren edo beste idazle batengandik hartutakoak diren ikertzea.
  • Pasarte baten puntuazio egokia proposatu: Adibidez, testu zahar bat hartu eta testu horretan puntuazioa non kokatu jakitea.
  • Metrikazko arazo bat aztertu.

Euskal filologiaren hastapenak

5. Euskal historiako lehen hitzak: Guec ajutu ez dugu, jzioqui dugu.

6. Zer idatzi zuen Vinsonek? Bibliographie de la Langue Basque. Euskal filologiaren hastapenetan garrantzia handia izan zuen Vinsonen bibliografiak (1891).

7. Zer da RIEV? Revista Internacional de los Estudios Vascos.

8. ASJU: Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo".

9. BAP: Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País.

10. Orotarikoaren aitzindaria? Azkueren hiztegia.

11. Erdi Aroko euskal hiztegirik ezagutzen duzue?

12. Non agertu da Likine Abuloraune ekien bilbiliars? Andelosen, Nafarroan, K.a. lehenbiziko II. mendean.

27. Zergatik Irulegiko eskuaren kasuan antzekotasunak ez dira onartzen, eta “Cison” > gizon lotura bai?

35. Zergatik da ezaguna Vinson? Bibliographie de la Langue Basque lanagatik. Euskal filologiaren hastapenetan Vinsonen bibliografia (1891) funtsezkoa da; Vinson liburuen “frikia” zen.

37. Zer da TAV? Eman testu zahar baten izenburua. Mitxelena, Koldo, 1964, Textos Arcaicos Vascos [= TAV].

Idazkeraren historia eta materialak

17. Azal ezazu zer den palinpsesto bat. Palinpsestoak eskuizkribu batzuk dira, non jatorrizko idazketa ezabatu den (urratuz) eta gainean berriro idatzi den. Erdi Arokoak dira gehienak, pergaminoa oso garestia zelako garai hartan.

18. Papera: nork, noiz eta non asmatu zen? Tradiziozko ikuspegiaren arabera, K.o. 105. urtean asmatu zuen Ts’ai Lunek, Txinan. Txinatarrek sekretupean gorde zuten.

19. Idazteko zein material erabiltzen zuten Mesopotamian? Zergatik? Idazteko metalezko, bolizko edo egurrezko tresna bat erabiltzen zen.

20. Zein libururi deitzen zaio “42 lerroko”, eta zergatik? Biblia izenaz ere ezaguna da, zutabe bakoitzak 42 lerro dituelako.

21. Nondik, noiz eta nork sartu zuen Europara paperaren asmakizuna? Arabiarrek sartu zuten Iberiar Penintsulatik XI. mendean. VIII. mendean arabiarrak sekretuaz jabetu ziren.

23. Zein izen dute (latinez zein euskaraz) orri baten aurreko eta atzeko aldeek? Orriei zenbakiak jartzen hasi ziren (ez orrialdeei):

  • Orri batek recto edo aurkia zuen.
  • Orri batek verso edo ifrentzua zuen.

24. Zer da paleografia, eta zer epigrafia? Paleografia bi atal nagusitan banatzen da idazte-materialaren arabera:

  • Paleografia: Material bigunean (hostoa, papiroa, ehuna, pergaminoa, papera…) egindako idazkera aztertzen du. Material bigunean idatzitako testuak ulertzeaz arduratzen da.
  • Epigrafia: Material gogorrean (harria, buztin egosia, beruna…) egindako idazkera aztertzen du (material arkeologikoa).

25. Papiroaren aldean zergatik den hobea pergaminoa? Aipatu abantailak. Erabili eta berrerabili daiteke. Gainetik idatzitakoa urratu eta berriz erabili daiteke. Horrek garrantzia izan du zenbait testuren transmisiorako.

  • Papiroaren eta pergaminoaren arteko lehia:
    • a) Hasieran, papiroa material “noblea” zen liburuetarako.
    • b) Pergaminoa eskutitz, agiri eta idazki laburretarako erabiltzen zen.
    • c) K.o. IV. mendean papiroaren beherakada gertatu zen.
    • d) Papiroa agiri garrantzitsuetarako bakarrik geratu zen.

26. Zerk egiten die kalte papiroei? Hezetasunak kalteak eragiten zizkion. Alde bakarretik idatzi behar zen eta norabide bakarrean idazten zuten.

28. Aipatu papiroaren ezaugarri nagusiak.

29. Literatur lanak nola idazten ziren? Letra larriz ala xehez? Larriz.

30. Zein bi atal zituen Erromako liburutegi batek? Grezierazko lanena eta latinezko lanena.

31. Aipa itzazu codex-en arrakastaren bi arrazoi.

32. Zerez egina dago pergaminoa? Arkumearen, txahalaren edo ahuntzaren larrua erabiltzen zen normalean.

38. Zer da eta zergatik erabiltzen zuten idazketa kuneiformea? Idazketa kuneiformea erabiltzen zuten buztina merkea eta ugaria zelako, eta inguruan harririk ez zegoelako.

Idazkera sistemak eta transmisioa

39. IDAZKERA IBERIKOA: Eman ezazu sistema iberiarraren ezaugarri garrantzitsu bat. Erdi-silabarioa da: zeinu batzuek fonema soilak adierazten dituzte; beste batzuek, herskariei dagozkienak, silaba osoa.

  • Herskarien zeinuek ahostunak edo ahoskabeak adierazten dituzte.
  • Gómez-Morenok desifratu zuen 1925ean. Hizkuntzalari espainiarra zen.

40. Zer nolako liburuak idazten ziren inperioaren azken garaian? Hiru liburu mota nagusi zeuden:

  • a) Compendius-ak: testuen laburpenak.
  • b) Iruzkinak.
  • c) Gramatikak.

Lan hauek izan ziren Erdi Aroan Antzinateko lanak ezagutzeko bide nagusia.

41. Zein bi bide nagusi eman ziren Antzinateko lanen transmisiorako?

  • Erromatar Inperioaren “segida” Elizak hartu zuen, eta monasterioetan gorde zen (XIII. mendean unibertsitateak sortu arte).
  • Arabiarren bidez: Grezierazko obrak arabierara itzuli ziren, eta itzulpen horiek gero latinera.

42. Lotu idazkera jakin batzuk bere garaiarekin:

  • Idazkera kuneiformea: Mesopotamia.
  • Idazkera kapital zaharra: Erromatar Inperioa.
  • Idazkera karolingioa: Erdi Aroan.

42. Zein izan zen irlandar fraideen garrantzia? Fraideen artean aktiboenetarikoak irlandarrak izan ziren. Erdi Aroaren hasieran, Antzinateko kulturaren gordelekurik garrantzitsuena zen Irlanda. Erromara erromes zihoazenek eskuizkribuak lortzen zituzten. K.o. IX-X. mendeetan bikingoek dena erre zuten; ordurako, ordea, Irlandako misiolariek monasterioak sortuak zituzten Europa kontinentalean, eta horko apurrak gorde zaizkigu.

Entradas relacionadas: