Filipe II.aren helburuak eta Espainiar Inperioaren antolaketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,81 KB
Filipe II.aren helburuak
Filipe II.aren politikek 2 helburu nagusi zituzten: lurraldeak mantentzea eta katolizismoa defendatzea.
- Lurralderen batean bere boterea arriskuan zegoela ikusten bazuen, armaz defendatzen zuen.
- Katolizismoaren defentsa: ez zuen erlijio-askatasunik eman nahi bere menpekoei. Inkisizioa oso zorrotz aritu zen.
Erregealdiko arazoak
Filipe II.a garaiko erregerik boteretsuena izan zen, baina arazo ugari aurre egin behar izan zien:
- Gerra Frantziarekin: Frantsesak garaitu zituen erregealdiaren hasieran. Erregealdiaren amaieran berriro piztu zen bi herrialdeen arteko gatazka.
- Gatazka turkiarrekin: Turkiar Inperioak eta Espainiak interesak zituzten Mediterraneoan. Espainiak, Aita Santuak eta Veneziak ituna sinatu zuten, eta turkiarrak garaitu zituzten Lepantoko guduan.
- Herbehereetako matxinada: Kalbinismoa Herbehereetan hedatu zen. Filipe II.aren aurka matxinatu ziren eta beren burua burujabetzat agertu zuten. Ez zuen onartu, eta gerra luze eta garesti bat hasi zen, 80 urte iraun zuena.
- Gatazka Ingalaterrarekin: Elisabet I.ak Ingalaterrako tronua hartu zuenetik, ingelesek Herbehereetako matxinatuen alde egin zuten, eta Filipe II.ak Itsas Armada Garaitezina bidali zuen haien aurka egiteko; armada boteretsu hura 1588an garaitu zuten.
Amerikako Inperioaren antolaketa
Erregeek Espainiaren luzapentzat hartzen zuten Amerika. Amerikako lurraldeetan Gaztelako lege berdinak zeuden. Karlos V.ak Indietako Kontseilua sortu zuen, Amerikara gobernatzeko aholkuak emateko eta lurralde horietako legeak prestatzeko.
Menderatutako lurraldeak 2 erregeorderrietan banatu ziren:
- Espainia Berriko erregeorderria, iparraldean.
- Peruko erregeorderria, hegoaldean.
Erregeordeak hautatzen zituzten; Gaztelako aristokraziakoak ziren eta botere handia zuten. Amerikako hiri nagusietan audientziak ezarri ziren; legeak aplikatzeko eta justizia egiteko ardura zuten audientziek.
Gizarte koloniala
- Espainiarrek estatus gorena zuten gizarte kolonialean: gobernuko karguak betetzen zituzten, lurren jabeak ziren eta merkataritza kontrolatzen zuten.
- Mestizoak aita espainiarra eta ama indiarra zutenak ziren, eta gutxiengo zuriaren eta gehiengo indiarraren arteko estatusa zuten.
- Indiarrek eskuzko lanak egiten zituzten; soroetako lan guztiak. Gehiegikeria ugari jasan zuten, nahiz eta haiek babesteko Indietako Legeak sortu ziren. Lege horiek askotan ez ziren betetzen.
- Beltzak egoerarik txarrenean zeuden: eskubiderik gabeko esklaboak ziren, ez zegoen haiek babesteko legerik. Afrikatik ekartzen zituzten, lan gogorrenak eta nekezenak egiteko, eta erosten zituzten pertsonen jabetzatzat jotzen ziren.