Fideikomisozko Ordezkapena eta Tutoretza Arrunta

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,96 KB

Zer da Fideikomisozko Ordezkapena?

Fideikomisozko ordezkapena testamentu-xedapen bat da, zeinari jarraiki elkarren segidan bi jaraunsle izendatzen diren:

  • Lehenengoa: Jaraunspena eskuratzen du kausatzailea hiltzen denean.
  • Bigarrena: Lehenik deitua izan den pertsonaren eskutik eskuratzen du hau hiltzen denean edo kausatzaileak ezarritako epean.

Xedea: Jaraunsle baten kausatzailearen ondarea osorik edo zati batean beste jaraunsle bati transmititzea.

Mugak: Ordezkapenak ezin du ukutu seniparte hertsiaren herena (lehenengo jaraunsleak berea egiten du), bakarrik libreki xeda daitekeen herena eta hobetzeko herena ondorengoen alde.

Fideikomisozko ordezkapenek ezin dute inola ere senipartea kargatu, salbu eta seniparte hertsia kargatzen dutenean desgaitasuna duen pertsonaren mesederako, Kode Zibilaren 808. artikuluaren arabera.

Seme, alaba edo ondorengoetatik bat desgaitasunen bat badauka, testamentugileak Fideikomisozko ordezpena ezarri ahal izango du seniparte hertsiko herenaren gainean; Kasu horretan, fiduziario izango dira desgaitasuna daukanak edo ondorengoak, eta fideikomisodun izango dira nahitaezko jaraunskideak.

Zer da Tutoretza Arrunta?

Tutoretza: Tutoretza guraso-boterepean ez dauden emantzipatu gabeko adin txiki eta ezgaituentzat legeak ezarritako ordezko babes eta zaintza erakundea da. Honako ezaugarri hauek ditu:

  • Ordezko kargu bat da.
  • Izaera publikoa du: Tutore bat izendatzeko prozesu judizial bat beharrezkoa da.
  • Beharrezkotasuna: Pertsonaren eskubideak bermatzeko tutore bat izatea beharrezkoa da.
  • Orokortasuna: Tutoreak normalean arlo guztiak hartzen ditu.
  • Kontrol judiziala: Epailea beti egongo da tutorea bere kargua ondo betetzen duen edo ez ikusteko. Beti egongo da tutore horren lanaren kontrol minimo bat epaitegietatik.

Tutoretza Motak

  • Tutoretza Arrunta: Ez dago guraso-botererik egikaritzen duena edo ezgaituak. Judizialki ezartzen da. Gaixotasun larri iraunkor baten aurrean eta bere burua ezin gobernatu egoeran aurkitzen direnean emango da.
  • Tutoretza Automatikoa: Gurasoak daude, hala ere, babesgabeko egoeran dauden adingabeak; beraz, bakarrik administrazioa sartzen da, erakundeak.
  • Tutoretzapekoak: Guraso-ahalpean ez dauden emantzipatu gabeko adin txikikoak (guraso boterearen azpian egongo ez direnak, hil badira, besteak beste).

Tutoreak izan daitezkeen pertsonak

Legeak, Kode Zibilak, tutore izateko deituak izan daitezkeen pertsonak mugatzen ditu. Kargua egikaritzeko izendatzen dena normalean pertsona bakarra izaten da, baina pertsona anitzak izatea ere gerta daiteke. Tutorea pertsona fisiko zein juridikoa izan daiteke.

1983 ondoren, Kodeak dio lehentasunezko deialdia dagoela. Bertan epaileak ordena aldatu edo baztertu egin ahalko du, betiere, adingabe edo ezgaituaren onurako. Epaileari lotuta egongo da, adingabekoen edo ezgaituen onurak ez badute zerbait ezberdina eskatzen. Gurasoek testamentuan edo eskrituran tutorea aukeratu dezakete.

Lehentasun Ordena (Orokorrean):

  • Tutoretzapekoak berak izendatutakoa.
  • Bikotea edo ezkontidea.
  • Gurasoak.
  • Gurasoek bere testamentuan izendatutako pertsona.
  • Ondorengoa, aurrekoa edo anai-arreba.

Tutoretza Eratu eta Tutorea Izendatzea

Hasieran fiskalak eta epaileak parte hartuko dute, horrelako egoera baten berri dutenean, eta baita, tutore izatera deitutako senideak eta egitezko zaintzailea, hauek behartuta. Baina edozeinek eman dakioke egoeraren berri fiskalari edo epaileari, eta hortik aurrera, beraiek erabakiko dute zer egin. (Kode Zibilaren 206, 207 eta 208. artikuluak)

Eratzea sustatu eta gero, epaileak entzunak izan behar diren pertsonen, senideen, eta tutoretzapekoaren (nahiko adimen badu edo 12 urte baino gehiago) audientzia egingo da informazioa biltzeko. Era berean, fiskalak ere parte hartuko du informea igorriz. Behin hau guztia eginda, ebazpena litzateke, tutoretza eratu eta tutorea izendatuko dela.

EBAZPENA: Tutoretza eratu eta tutorea izendatu.

Tutorea Izateko Gaitasuna

Tutorea izateko gaitasunean, bi kontzeptu bereiztu behar dira:

  • Pertsona Juridikoa: Ez du irabazi asmorik izan behar eta bere xede zehatzen artean adingabeen eta ezgaituen babesa agertzea. Normalean, adingabeen kasuan ez dago, ezgatasun pertsonekin fundazioak egon ahal dira.
  • Pertsona Fisikoa: Bere eskubide zibilen oso-osoko egikaritza izatea eta desgaitze-arrazoietatik bat ere ez betetzea. Gaitasun juridikoa izatea eta egikaritzea, printzipioz 18 urte baino gehiago izaten duten pertsonak.

Entradas relacionadas: