Feudalismoa eta Erromanikoa: Erdi Aroko Gizartea eta Artea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Feudalismoa: Erdi Aroko Sistema

Feudalismoa Mendebaldeko Europan IX. eta XV. mendeen artean indarrean egon zen sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen. Erregeek botere politikoa galdu zuten. Ekonomia nekazaritzan oinarrituta zegoen. Gizarte-antolaketa mendetasun-harremanetan oinarrituta zegoen.

Feudalismoaren Jatorria

Feudalismoa IX. mendean sortu zen, Karlomagno hil ondorengo segurtasun ezaren ondorioz. Erregeek ez zuten beren mendeko lurralde osoa zaintzeko gaitasunik. Nekazariek babesa behar zuten, eta nobleziaren laguntza bilatu zuten.

Erresumak eta Estatu Independenteak

Europako lurralde feudalak erresuma eta estatu independente ugaritan banatuta zeuden. Erregeek gobernatzen zituzten, beren agintea Jainkoarengandik zetorrela sinetsiz. Gobernu-lanetarako, errege-kontseilariak erabiltzen zituzten, noble eta elizgizonen batzarra.

Nekazaritza eta Feudoak

Erdi Aroko Europan nekazaritza zen jarduera ekonomiko nagusia. Lana feudo edo jaurerrietan egiten zen, erregearen jabetzako lurralde zabaletan. Jaurerriak bi zatitan banatzen ziren: jaunak zuzenean ustiatzen zituen lurrak, eta nekazariei ematen zitzaizkien lursail txikiak, mansoak deiturikoak.

Jaurerrien Autarkia

Jaurerriak autarkikoak ziren, bertan ekoizten baitziren eguneroko bizitzarako beharrezko tresna guztiak. Lurra lantzeko, oinarrizko lanabesak erabiltzen zituzten, hala nola aitzurra, sega eta golde erromatarra. Lurra emankorra izateko, bi urteko txandaketa egiten zuten. Bizitzarako beharrezkoak ziren lanabesak tailerretan egiten ziren, eta hainbat instalazio (errota, labea, zubia...) jaunaren jabetzakoak ziren.

Gizarte Estamentala

Gizartea estamentuetan banatuta zegoen, hau da, gizarte-multzo itxietan. Estamentu bakoitzak bere zeregina zuen:

  • Nobleek gerra egiten zuten eta gizartea babesten zuten.
  • Kleroak otoitz egiten zuen, gizartearen alde.
  • Langileek beste bi taldeak elikatzeko eta mantentzeko lan egiten zuten. Herritarrek osatzen zuten gehiengoa.

Mendetasun-Harremanak

Estamentuaren arabera, mendetasun-harremanak ezberdinak ziren:

  • Feudo eta basailutzaren araberako harremanak: Jaun eta basailuaren artekoak. Ituna sinatzen zuten, gorazarre eta inbestidura elementuekin.
  • Jaunaren eta mendekoen arteko harremanak: Nekazarien eta jaunen artean ezartzen ziren.

Erromanikoa: Erdi Aroko Artea

XI. mendearen erdialdetik XII. mendearen erdialdera arte garatu zen arte estiloa da. Ezaugarri desberdinak izan zituen Europa osoan.

Erromanikoaren Elementu Arkitektonikoak

  • Parpain-arkua: kanoi-gangetan sortzen diren arkuak sostengatzeko.
  • Kanoi-ganga: erdi-puntuko arku baten luzapena.

Beneditarren ordenak arte erromanikoa hedatzen lagundu zuen. Ordena horrek estilo hori hartu zuen Cluny-ko (Frantzia) sortzean, eta handik Europan sortu zituzten gainerako monasterioetara zabaldu zen. Gurutzadek eta leku santuetarako erromesaldiek ere arte hori hedatzen lagundu zuten.

Arkitektura Erromanikoaren Ezaugarriak

Arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Harria material nagusia.
  • Horma lodiz egindako euskarriak.
  • Zutabeak eta gurutze formako pilareak.
  • Erdi-puntuko arkua eta kanoi-gangak.
  • Ertz-gangak (bi kanoi-ganga elkar gurutzatuta).

Harrizko ganga horiek oso astunak direnez, barrualdean zeharkako parpain-arkuen bidez sendotzen dira. Horrela, gangaren pisua euskarrietara bideratzen da. Kanpoaldean, kontrahormekin (horma-bularrekin) sendotzen dira.

Entradas relacionadas: