Fernando VII.aren erregealdia: Absolutismoa eta Liberalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB

Fernando VII.aren erregealdia

Independentzia Gerran frantsesen porrotaren ondoren, Valençaiko Ituna sinatu zuten Espainiak eta Frantziak. Hori dela eta, Napoleonek Espainiako erregetza Karlos IV.aren semeari, Fernando VII.ari, eman zion. Haren agintaldian hiru fase nagusi bereizi ziren:

  • 1814-1820: Absolutismoaren berrezarpena.
  • 1820-1823: Hirurteko liberala (konstituzio-erregimena).
  • 1823-1833: Erregimen Zaharreko estamentuen berrezarpena.

Absolutismoaren berrezarpena (1814-1820)

Europan errestaurazio absolutista hasi zenez eta Pertsiar Manifestuak izandako eraginaren ondorioz, 1814ko maiatzean Fernando VII.ak estatu-kolpea eman zuen. Cadizko erreforma guztiak indargabetu eta 1812 aurreko erregimen absolutista ezarri zuen. Horrek gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko zenbait erakunde berriro indarrean jartzea ekarri zuen. Era berean, Euskal Foruak erabat indarrean jarri ziren, foru-erakundeek antzinatik zuten aginpidea berreskuratuz. Gainera, Inkisizioa ere berrezarri zuen.

Krisi ekonomikoa eta soziala

Fernando VII.aren erregealdian, Independentzia Gerraren ondorioz, Erregimen Zaharrean sortutako nekazaritza, merkataritza eta industria-arazoak areagotu egin ziren. Gainera, ogasunak arazo larriak zituen, zorra gero eta handiagoa zelako. Hori konpontzeko, kleroari eta nobleei zerga ordaintzeko proposamena egin zitzaien, baina hauek ez zuten beren zerga-salbuespena kenduko zien inongo erreformarik onartu nahi.

Liberalen altxamendua

Frantsestuen eta liberalen aurkako zapalkuntza latzak etsaiak indartzea ekarri zuen. Talde hauek gero eta indartsuago egin ziren eta XIX. mendearen hasieran hainbat kolpe-ahalegin egin zituzten. Azkenean, Rafael de Riego komandanteak eta Antonio Quiroga koronelak 1820an egindako altxamenduak egin zuen aurrera.

Hirurteko liberala (1820-1823)

Riegoren eta Quirogaren matxinada militarraren ondorioz, Espainian iraultza liberala nagusitu zen berriro. Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin behar izan zuen eta Cadizko Gorteen legedia berrezartzea onartu behar izan zuen.

Entradas relacionadas: