Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

1.LEHEN KARLISTALDIA (1833-1849)


  • 1.1 Karlistak eta isabeldarrak:


Fernando VII.A hil ondoren (1833) → Hildakoaren anaia Karlos V.aren aldekoen altxamendu armatua hasi zuten. 

Maria Kristina erreginaordeak jarrera sendorik ez zuela ikusita → Altxamendua gerra zibil luze baten hasiera izan zen → Karlos V.Aren aldekoen (absolutismoaren eta Antzinako Erregimenaren aldezaleak).

Fernando VII.Aren alaba Isabel II.Aren tronua legezkoa zela aldarrikatzen zutenen artean.

KarlistakJainkoa, Aberria eta Erregea → Beraien leloa. Eliza zen, haien ustez, gizarteko ordena egituratzen zuen erakunde nagusia. Liberalismoaren aurka zeuden bai eta zentralizazio politikoaren oso kontra ere, eta, horregatik, antzinako foruei eustearen alde egiten zuten. Euskadin, Nafarroan eta Katalunian izan zuten indarra karlistek, bai eta Aragoi eta Valentzian ere.

Karlismoaren alde zeuden kleroko kide ugari eta behe-nobleziako lur-jabe txiki gehienak. Karlisten indarra nekazariak gehiengoa ziren landa-eremutan zegoen. Nekazarietako asko pobretutako lur-jabe txikiak, porrot egindako artisauak eta maizterrak izaten ziren. Horiei guztiei susmo txarra ematen zieten estatuko zerga berriek, eta ez zuten konfidantzarik liberalek aldezten zuten nekazaritza-erreforman, beren lurretik botako zituzten beldur baitziren.

Isabeldarrek → Hasieran goi-nobleziako zati baten eta funtzionarioan babesa izan zuten, bai eta Elizako hierarkiako sektore batena ere. Baina erreginordeak liberalen atxikimendua bilatu beste irtenbiderik ez zuen izan, karlistei aurre egin beharrak eragin zion gizarte-babesa zabaltzeko premiak bultzatuta. Burgesek eta herritar xeheek haren kausaren aldeko konpromisoa har zezaten, erreginordeak liberalen eskakizunak onartu behar izan zituen (absolutismoaren eta Antzinako Erregimenaren amaiera). 


Entradas relacionadas: