Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,13 KB

3. INDEPENDENTZIA PROZESUAREN FASEAK


LEHEN FASEA (1808-1814)


  • Amerikako agintariek ez zuten JOSEF I.Aren monarkia onartu eta batzarrak sortu zituzten eta, apurka-apurka, Batzar Goren Zentralaren autoritatetik bereizi ziren

  • 1809an, batzarrak sortu zituzten BUENOS AIRESen eta CARACASen. QUITOko Batzarrak Espainiako aginteriek legitimitaterik ez zutela adierazi zuen, eta herriaren subiranotasuna eskatu zuen.

  • 1811n, PARAGUAIk independentzia aldarrikatu zuen

-ondo-


BIGARREN FASEA  (1816-1824)

  • ARGENTINAk TUCUMÁNgo Biltzarrean bere independentzia aldarrikatu zuen (1816), eta, handik, matxinada hedatu zen Inperio osoan

  • ARGENTINAtik SAN MARTÍN jeneralak espedizio bat gidatu zuen eta ANDEAk zeharkatu ondoren, espainiarrak garaitu zituen (CHACABUCO, 1817) eta TXILEren independentzia lortu zuen (1818).

  • Iparraldean, SIMÓN BOLÍVARrek (Venezuelako militar eta politikoa) espainiarrak garaitu zituen BOYACÁn (1819) eta CARABOBOn (1821), eta KOLONBIA HANDIA sortu zuen (1821). Gero KOLONBIA HANDIAren zatiketatik VENEZUELA, KOLONBIA, EKUADOR ETA PANAMA sortu ziren. Aldi berean, Fernando VII.Ak FLORIDA saldu zien Estatu Batuei.

  • ITURBIDEk matxinada antolatu zuen MEXIKOn eta horren independentzia lortu zuen 1821ean. Gero Erdialdeko Amerikako herrialdeen independentzia etorri zen (1823-1838).

  • ANTONIO JOSÉ de SUCREk (Venezuelako militar eta politikoa) espainiarrak garaitu zituen AYACUCHOko GUDUAN (1824) eta PERU eta BOLIVIA emantzipatu zituen.

  • AYACUCHOko porrotaren ondoren, Espainiak bere kolonia guztiak galdu zituen, KUBA (1902), FILIPINAK eta PUERTO RICO (1898) izan ezik.

Independentziaren ondoren errepublika hauek sortu ziren (urteak?):

  • México- Argentina

  • Venezuela (KH)- Txile

  • Ecuador (KH)

  • Kolonbia (KH)

  • Panama (KH)

  • Bolivia

  • Paraguai

  • Uruguai

  • - Erdialdeko Amerikako Probintzia Batuak

5. Zergatik hartu zuen Maria Kristinak erregordetza ?

Fernando VII.A 1832tik gaixo zegoen ,eta bera hil eta gero 1833. Urtean,  Maria Kristina erreginak (erregearen emaztea) erregeordetza (1833-1840) hartu zuen (gaixo egon zenean ere). Momentu horretan, Isabelek, haien alaba eta tronuaren oinordekoa, 3 urte zituen. 

Zergatik hurbildu zen liberalengana?

Isabel (Isabel II) printzesak (Fernando VII.Aren eta Maria Kristinaren alaba) tronua eskuratzeko Maria Kristina laguntza bila jardun zuen armadaren eta burgesiaren artean. Absolutista moderatuengana hurbildu zen eta Herriko euskarria ere lortzeko liberalengana hurbildu zen. Absolutistek Carlos Maria Isidro Infantearen aldekoak ziren.

Zer neurri hartu zituen?

Antzinako Erregimena berrezartzeko sortu ziren erakundeak desegin zituen, hala nola boluntario errealistak (don Karlosen absolutismoren aldekoak ziren). Horrez gain, amnistia zabala aldarrikatu zuen eta liberalak erbestetik itzuli ahal izan ziren.

-ondo-


6.Azaldu ondorengotzaren arazoa eta deskribatu auzi horretan elkarren kontra izan ziren bi jarrerak

1830. Urtean Fernando VII.Ak “Santzio Pragmatikoa” onartu zuen. Lege horretan, erregeak oinordeko gizonik ez bazuen, alaba zaharrenak heredatuko zuela ezartzen zuen (ordura arte zegoen Lege Salikoa indargabetuz). Honek Carlos María Isidro Infantea (Fernando VII.Aren anaia) oinordetzatik kanpo uzten zuen. Fernando VII.A hil zenean ez zuen semerik, eta bere alaba Isabel izan behar zuen bere ondorengoa. Momentu horretan, Isabelek 3 urte zeuzkan eta Maria Kristinak (bere ama) erregeordetza hartu zuen.

Egoera honen ondorioz bi talde sortu ziren:

  1. KARLISTAK, Carlos María Isidro de Borbón Infantearen eta erregimen absolutistaren aldekoak.


  1. ISABELINOAK edo GIRISTINOAK: Isabel ondorengotzaren aldekoak eta Maria Kristina de Borbón erregeordearen defendatzaileak. María Kristinaren hasierako gobernua absolutismo moderatua izan zen, baina  liberalengana jo zuen herrien laguntza lortzeko.


Fernado VII.A hil ondoren Carlosen defendatzaileak altxatu ziren eta lehen gerra karlista hasi zen. Lehen “Gerra Karlista” 1833 -1840ko bitartean izan zen eta  harekin karlismoak bere agerpena egin zuen.


Entradas relacionadas: