Fernando VII.a (1814-1833): Liberalismoaren Ezartzea eta Erregresioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,84 KB

Fernando VII.a (1814-1833)

1813: Valençayko Akordioa

  • Napoleonek Fernando VII.a errege onartu zuen.
  • Fernando VII.ak hasieran zin egin zuen ez zuela frantsesekiko inolako neurririk hartuko, baina ondoren, baietz esan zuen.

1814: Fernando VII.aren Itzulera

  • Fernando VII.a Espainiara itzuli zen, baina ez zuen momentuko Espainiako egoera politikoa ondo ezagutzen.

Hiru Etapa Nagusiak

  1. Seiurteko Absolutista: 1814-1820. (Riegoren Matxinadarekin amaitu zen).
  2. Hirurteko Liberala: 1820-1823. (San Luisen 100.000 semeekin amaitu zen).
  3. Hamarkada Lotsagarria: 1823-1833. (Absolutismoaren berrezarpena).

HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823)

Altxaldiak eta Liberalismoaren Ezartzea

  • Hainbat altxaldi eta saiakeraren ostean, liberalismoa ezarri zen.
  • 1820: Riego eta Quirogaren matxinada arrakastatsua Cadizetik hurbil. Aurkariak konfiatuta zeudenez, ondo prestaturik ez zegoen arren, matxinada aurrera atera zen.

Aldaketa Nagusiak

  • Konstituzioa onartu: Sufragioa, botere banaketa, eskubideak eta hezkuntza bultzatu ziren.
  • Hezkuntza: Hiru etapa ezarri ziren (Lehen, Bigarren eta Goi maila). Goi mailako hezkuntza jarri zen martxan.
  • Foruak deuseztu: Probintziako Aldundiak eratu ziren, baina Aldundiek boterea galdu zuten.
  • Desberdintasuna kendu: Jauntxoen epaitzeko eskubidea kendu, maiorazkoa abolitu, hamarrenak deuseztatu eta jaunen erregimena deuseztatu zen.
  • Erlijioa (Kaltetua): Ordena erlijiosoak desegin ziren (Jesuitak/Jesusen Lagundia deuseztatu). Ordena erlijiosoen ondasunak saldu ziren (Desamortizazioa). Elizak zergak ordaindu behar izan zituen.

Aurkariak

  • Kleroa: Desamortizazioagatik eta politika laizistagatik.
  • Nekazariak: Egoera ekonomiko larria (Mesta).
  • Erregea eta nobleak: Absolutismoaren aurka zihoalako.
  • Euskaldunak: Foruak kentzeagatik, zerga berriak, produktu garestiagoak, soldaduska eta erregezaleen oposizio armatua sortu zen.

Barne Desadostasuna

  • 1820-1822: Moderatuak nagusi.
  • 1822-1823: Asaldatuak nagusi.

Absolutismoaren Berrezarpena

  • 1822: Asaldatuek boterea lortu zuten. Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Sainduari.
  • Frantziako armadak (San Luisen 100.000 semeak) garaile izan ziren.
  • Absolutismoa berriz ezarri zen.

HAMARKADA LOTSAGARRIA (1823-1833)

Absolutismoaren Berrezarpena eta Erabakiak

  • Aliantza Santuari esker absolutismoa berrezarri zen.
  • Erabakiak ezabatu: Hirurtekoan hartutako erabakiak baliogabetu: Ordezkari ganbararik ez, estamentuak berrezarri, pribilegioak (maiorazkoa, etab.) berreskuratu, Unibertsitateak itxi eta hezkuntza erreforma gelditu.
  • Liberalen aurkako garbiketa: Askok ihes egin zuten, polizia berria sortu, armada desegin eta berria eratu, administrazioaren garbiketa egin eta elkarte sekretuak desegin. Liberalek gobernu konstituzionalean emandako maileguak ez onartu.
  • Foruak Euskal Herrian: Foruak, Batzarrak eta Foru Aldundiak berrezarri. Aduanak barnealdera eraman. Udaletan liberalak agintetik kendu. Erregearen aldeko partidak (Tertzio foralak) sortu.
  • Ekonomia: Diru premia zela eta, koloniak askatu ziren (diru falta eta zorrak zirela eta). Pribilegiatuek zergak ez ordaintzen jarraitu zuten. Hazienda erreformak ez zuen arazoa konpondu. Autarkia (bakoitzak duenarekin konpontzea) nagusitu zen.

Egoera Orokorra eta Desadostasuna

  • Aldaketek ez zuten estatuaren irudia aldatu: Nekazaritza atzeratua, badoleoak, errepide eskasak...
  • Gizartean desadostasuna eta desegonkortasun politikoa mantendu ziren.
  • Matxinadak konstituzioaren alde agertu ziren.
  • Erregearen neurriek Europako monarkiak asaldatu zituzten.

Amnistia eta Ondorioak

  • Erregeak derrigortuta amnistia eman zuen (presoei barkamena eman eta kaleratu).
  • Absolutistentzat: Gehiegizkoa izan zen, Carlosengana hurbilduz.
  • Liberalendako: Gutxiegia izan zen, eta altxamenduak sortu ziren.

Santzio Pragmatikoa eta Ondorengotza

  • 1830: Santzio Pragmatikoa onartu zen, Lege Salikoa indargabetzeko.
  • Lege Salikoa: Espainian emakumeak erregina izatea ezinezkoa egiten zuen legea.
  • Espainian bi talde sortu ziren: Santzio Pragmatikoaren aldekoak (liberalak) eta kontrakoak (absolutistak, Carlosen aldekoak).
  • Fernando VII.a hil ondoren, Gerra Karlistari hasiera eman zitzaion.

Entradas relacionadas: