Fenomeno Naturalak eta Ekologiaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Fenomeno Meteorologikoak

Itsas Brisa

Kontinentean antizikloia dagoenean, ez dago lainorik eta eguzkiak hango airea berotzen du. Ondorioz, airea lurruntzen da eta gora doa. Kontinenteko aireak utzitako hutsunea betetzeko, itsasoko airea etortzen da. Itsasoko aire horren sarrerari, kontinente aireak utzitako hutsune horretan, brisa esaten zaio.

Kontinente Brisa

Itsasoan antizikloia dagoenean, atmosfera garbi dago, hodeirik gabe. Itsasoko ura lurrundu egiten da gorantz. Itsasoan lurrundutako uraren lekuan, kontinentetik etorritako haizeak betetzen du, brisa deitzen dena.

Tanta Hotza

Atmosferan, korronte polarra deitutako korronte hotz handia dago. Korronte hori apurtzean, airea dentsoagoa da eta behera egiten du. Mediterraneoan, tenperatura eguzkitsua dagoenean, ura lurrundu eta, beroagoa eta arinagoa denez, gora egiten du. Gora egitean, korronte polarrarekin topo egitean, hodei altuak sortzen dira eta egundoko ekaitza gertatzen da.

El Niño eta La Niña Fenomenoak

Ozeanoaren egoera normala

Itsaso barean, ekialdeko haizeek Hego Amerikako ura mendebaldera eramaten dute. Orduan, Hego Amerikan hor geratu den ura konpentsatzeko, beheko ur hotza igotzen da, nutrientez betea, eta hori arrantzarako oso ona da.

El Niño

Ekialdeko haizeak galdu egiten dira. Ur beroa ez da Hego Amerikatik Australiarantz mugitzen. Ur bero hori lurruntzen da, Hego Amerikan euri eta uholdeak ekarriz, eta ekialdean lehortzeak eraginez. Orduan, arrantzarik ez dago eta krisialdia sortzen da.

La Niña

Ekialdeko haizeek normalean baino indar gehiago dute. Orduan, ur beroa Australiara doa eta ura lurruntzen da, uholdeak eta euria eraginez, eta desoreka sortuz arrantzan.

Ekologia: Espezieen Harremanak

Espeziea

Espeziea elkarrekin ugaltzeko eta kume emankorrak ekoizteko gai den organismo taldea da.

Espezie barneko harremanak

  • Familia elkartea:
    • Monogamia: Bikote bat hil arte elkarrekin.
    • Poligamia: Bikote bat baino gehiago.
    • Poliandria: Emeak ar kide desberdinak edukitzea.
    • Matriarkala: Emeak kumea babesten eta zaintzen duen bakarra.
    • Kumeena: Amak kumeak zaintzen ditu une bateraino.
  • Taldekako elkartea: Talde bereko indibiduoen arteko harremanak.
  • Elkarketa hierarkikoa: Ornodunak mailetan sailkatzen dira.
  • Koloniala: Bat eginda bizi dira, zooideak adibidez.

Espezie arteko harremanak

  • Lehia: Bi espeziek baliabide berbera erabiltzen dute.
  • Sinbiosia: Harreman estua.
  • Mutualismoa: Espezie desberdinek osatutako elkarteetako partaideen onura.
  • Komentsalismoa: Espezie batek beste batetik probetxua ateratzen du.
  • Parasitismoa: Beste baten kontura bizitzean.
  • Inkilinismoa: Beste baten kabian bizitzean.

Atmosferako Kutsadura: Smog-a

Sufrezko Smog

Sufre oxidoari esker sortzen da hiri handietan. SOx isurtzean, atmosferan dagoen urarekin erreakzionatzen du, azido sulfurikoa sortuz, oso kaltegarria guretzat. (Adibidez, Londresen).

Smog Fotokimikoa

Nitrogeno oxidoengatik eta konposatu organiko lurrunkorrengatik sortzen da (Adibidez, Los Angelesen). Ondorioz: Atmosfera ilundu eta ikusmena murrizten da.

Entradas relacionadas: