Fenomeno fisikoak eta kimikoak: magnitude eta mugimendu
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,69 KB
Fenomeno fisikoak eta kimikoak
Fenomeno fisikoak
Fenomeno fisikoak deritzogun substantziaren aldaketetan ez da aldatzen substantziaren izaera edo oinarrizko osaera. Fisikaren aztergai nagusia fenomeno fisikoak eta horien lege funtsezkoenak dira. Fisika naturan gertatzen diren fenomeno fisiko edo aldaketa fisiko guztiez arduratzen da; fenomeno horien legeak aurkitzen ditu eta teoria orokorrak ematen ditu naturaren portaera deskribatzeko ahaleginean.
Fenomeno kimikoak
Fenomeno kimikoak deritzogun substantziaren aldaketetan aldatu egiten da substantziaren izaera edo oinarrizko osaera. Kimikaren aztergai nagusia fenomeno kimikoak eta horien lege funtsezkoenak dira. Kimika naturan gertatzen diren fenomeno kimiko edo aldaketa kimiko guztiez arduratzen da; fenomeno horien legeak aurkitzen ditu eta teoria orokorrak ematen ditu substantzien portaera deskribatzeko.
Magnitudeak
- Magnitude eskalarra: zenbakizko balio batez eta neurketa-unitate batez adierazten dira.
- Magnitude bektoriala: osoki adierazteko beharrezkoa da haien modulua, norabidea eta noranzkoa zehaztea.
Magnitude bektorialaren osagaiak
- Modulua: zenbakizko balioa eta neurketa-unitatea.
- Norabidea: magnitudeak zein lerro zuzenean doan adierazten duena.
- Noranzkoa: geziaren muturrak adierazten duena.
Magnitude bektorialak bektoreen bitartez adierazten dira.
Higikaria eta erreferentzia-sistema
- Higikaria: erreferentzia-sistema batekiko higitzen den gorputz bat.
- Higikari puntualak: dimentsiorik gabeko higikariak; hots, puntu bat baino ez direnak.
- Erreferentzia-sistema: puntu edo puntu multzo bat, gorputzak higitzen direla neurtzen edo ohartarazten diguna.
Batez besteko abiadura eta bizkortasuna
- Bataz besteko abiadura bektorea: desplazamendu bektorearen eta igarotako denboraren zatidura.
- Batez besteko bizkortasuna: ibilbidearen gainean egindako distantziaren eta igarotako denboraren arteko zatidura.
- Bataz besteko azelerazio bektorea: aldiuneko abiadura bektoreak ibilbideko bi puntuen artean duen aldakuntza zatituta bi puntuen artean igarotako denbora-tartearekin.
Mugimendu motak
- Higidura zuzen uniforme: abiadura bektorea konstantea da; abiadura modulua, norabidea eta noranzkoa konstanteak dira.
- Higidura zuzen uniformeki azeleratua: higikariaren ibilbidea zuzena da eta azelerazioa konstantea.
- Mugimendu zirkular uniforme: higikariaren ibilbidea zirkularra da, eta abiadura zirkularra konstantea da.
- Mugimendu zirkular uniformeki azeleratua: higikariaren ibilbidea zirkularra da eta azelerazio angeluarra konstantea.
Indarra eta legeak
Indarra: gorputz baten pausagune edo mugimendu-egoera alda dezakeen edo gorputz horretan deformazio bat eragin dezakeen edozein ekintza.
Newton: (unitatea) 1 N da egin behar zaion indarra 1 kg-ko masa duen gorputz batek 1 m/s²-ko azelerazioa har dezan.
Hooke-ren legea
Hooke-ren legea: gorputz elastikoak aplikatu zaien indarraren menpe zuzenki proportzionalean deformatzen direnez, deformazioaren eta aplikatutako indarraren arteko erlazioa proportzionala da (konkretuki, F = k · x, non k konstante elastikoa den).