Feminismoaren Historia eta Oinarrizko Kontzeptu Kimikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

Feminismoa: Historia eta Teoria Nagusiak

Sarrera eta Aitzindariak

Feminismoa emakumeenganako diskriminazioaren ondorioz sortua, pertsona guztien arteko eskubide-berdintasuna bilatzen duen korronte heterogeneoa da, historian zehar eboluzionatu duena.

Bere aitzindariak Ilustrazioan dituzte jatorria, Olympe de Gouges eta Mary Wollstonecraft, besteak beste. Hauek salatu zuten Ilustrazioak kontuan hartzen zituen ikuspuntuak gizon zuri, burges eta heterosexualenak soilik zirela.

Feminismoaren Lehen Olatua

XIX. mendeko mugimenduak

Neurritasunaren aldeko mugimendua XIX. mendean emakume kristauek abian jarri zuten mugimendua izan zen, parte aktiboa izan zuen lehen emakume-mugimendua.

Sufragismoa eta bozka-eskubidea

Sufragistek (1848tik aurrera) balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa bultzatu zuten, bozka-eskubidetik abiatuta.

Gerraosteko amatasuna eta Baby Booma

Bigarren Mundu Gerra ostean, demografia berreskuratzeko amatasuna bultzatu zen 1946 eta 1964 artean, Baby Booma eraginez.

Feminismoaren Bigarren Olatua

Simone de Beauvoir eta Bigarren Sexua

Ondoren, Simone de Beauvoirren Bigarren Sexua liburua oso garrantzitsua izan zen. Emakumeak modu zibil, politiko eta sozialean baino haratago zapalduak zirela azpimarratu zuen. Emakumearen identitate sozialaren eraikuntzak jokatzen duen papera azpimarratu zuen: "Emakumea ez da jaiotzen, emakume egiten da." Era berean, generoa ez dela naturala, eraikuntza soziala baizik, adierazi zuen.

Liburu honekin erakusten digu nola, gizakiak aske izatera bideratuta dauden arren, emakumeak mendekotasun egoeran bizi garen. Gizonek erabakitzen dutelako nolakoa izan behar duen emakume batek. Ezinbestekoa da emakumeek beren burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea.

Feminismo liberala: Betty Friedan

Bestalde, Betty Friedan feminismo liberalaren bigarren olatuaren idazle eta aktibista garrantzitsua da. Etxekoandre terminoak emakumeen frustrazioa eragin zuela aldarrikatu zuen.

Feminismo erradikala: 70eko hamarkada

Feminismo erradikala 70eko eta 80ko hamarkadetan Kate Millett eta Shulamith Firestonek popularizatutako mugimendua da, heteropatriarkatuaren kontzeptualizazioa lantzen zuena. Era berean, emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea dutela defendatu zuen: "Nire gorputza nirea da."

Feminismoaren bilakaera berriagoa

Azkenik, 80ko eta 90eko hamarkadetan erakundeen androzentrismoa eta sexu eta genero kategorien atzean interes politikoak daudela salatu zen.

Kimika: Oinarrizko Kontzeptuak

Erradio atomikoa
Elkarren artean loturiko elementu bereko bi atomoren nukleoen arteko distantziaren erdia da.
Ionizazio-energia
X atomo neutro eta gaseoso bati, bere funtsezko egoeran dagoenean, bere azken elektroi bat kentzeko eta ioi monopositibo gaseoso bihurtzeko eman behar zaion energia da.
Elektronegatibitatea
Lotura kimiko batean atomo batek elektroiak erakartzeko duen gaitasuna da. (Metalek elektroi-positiboak dira, ez-metalek elektroi-negatiboak, eta gas nobleak ez dira kontuan hartzen).
Karga nuklear eraginkorra (Z*)
Kanpoko elektroi batek nukleorantz duen erakarpen indar garbia da (Z* = Z - a).
  • Talde berean: Z* ez da asko aldatzen.
  • Periodo berean: Zenbaki atomikoa handitu ahala, Z* ere handitzen da.
Afinitate elektronikoa
X atomo neutro eta gaseoso bati, bere funtsezko egoeran dagoenean, elektroi bat gehitu edo askatuko duen energia kantitatea da.

Entradas relacionadas: