Feminismoaren Historia eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Feminismoa, emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz, pertsonen arteko eskubide-berdintasuna aldarrikatu duen pentsamendu-korrontea da. Hala ere, korronteak historian zehar eboluzio nabarmena izan du. Honela azal genezake:

  • Aitzindari Ilustratu Nagusiak

    XVIII. mende amaieran, pentsalari ilustratuen "berdintasun politikoaren" aldarriak gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituela salatu zuten frantses batek eta ingeles batek.

  • Boston, "Neurritasunaren Mugimendua"

    1820etik aurrera, AEBetan, alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten emakume-talde ezberdinek. Oinarri kristaua bazuten ere, lehen aldiz bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien mugimenduak emakume askori.

  • Mugimendu Sufragistak eta Eskubide Politikoak

    1850eko hamarkada eta Lehen Mundu Gerra bitartean, sufragistek balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu zuten, bozka-eskubidetik hasita.

  • Emakumearen Eraikuntza Soziala

    Bigarren Mundu Gerraren osteko hondamendi demografikoa orekatzeko, amatasunaren indartze berria gertatu zen.

Simone de Beauvoirrek Bigarren Sexua liburua idatzi zuen. Obra honek berebiziko garrantzia izan zuen feminismoa emakumeen zapalkuntza eskubideetatik harago ere kokatzen zelaz ohartu zedin. Emakumearen iruditegi-prozesuari ere kasu egin behar zitzaion: "Emakumea egin egiten da". Ez da naturala, kulturala baizik, gizonen menpeko eta ekimen propiorik gabeko emakumeak egin dituena. Haurtzarotik, neskatoak gizon bati men egiteko eta errealizatzeko modu bakarra emaztea eta ama direla pentsatzeko hezten dira.

Beharrezkoa da emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea: Beauvoirren ustez, gizakiaren funtsa askatasuna da. Baina emakumeek izan behar dutena gizonek erabakitzen dute; horregatik, emakumeek, nahiz eta eskubide politikoak izan, menpean jarraitzen dute.

Bide beretik, Betty Friedanek "emakumeen izenik gabeko arazoa"-ren inguruan hausnartu zuen. Bere ustez, beti besteen mesedetan egoteak emakumeak beren buruarekin konforme ez egotea eragiten zuen. Pertsona gaixo eta frustratuak bilakatzen zituen.

  • Feminismo Erradikala

    60ko hamarkadan, pentsalariek gure gizartea heteropatriarkaltzat jo zuten, hau da, gizonen interesak sostengatzen dituen sistema, eta, hortaz, gizonen pribilegioak defendatzeko egitura bezala. Hemen, emakumea menperatzen da arlo publikoan, baina baita pribatuan ere.

Garai hartan, erabakitzeko eskubidearen eta gorputzaren jabetzaren aldeko borroka abiatu zuten. Gorputzaren jabe izateak ala ez izateak niaren eraikuntzan zuzenean eragiten duela adierazi zuten.

Arendtek bere antisemitismoa zalantzan jartzera iristen da.

Liburuak sortutako iskanbilak bigarren edizioan beste kapitulu bat idatziarazi zion kritikei erantzuteko. Bertan, aipatutakoa laburtzeaz gain, azpimarratuko du Eichmann epaitu beharra zegoela, baina berak egindako delituengatik. Honen inguruan, zera dio Arendtek: ez "Estatu Arrazoiak" ez "aginduak jarraitzeak" ez dutela justifikatzen Eichmannek egindakoa, eta beti izan zuela askatasuna aginduak ez betetzeko.

Entradas relacionadas: