Feminismoa eta Giza Kondizioa: Simone de Beauvoir, Hannah Arendt eta Korronte Feministak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,21 KB

Bigarren Sexua: Emakumearen Eraikuntza Kulturala

Bigarren sexua (1949) lanean, Beauvoirrek ondorengoa azaldu zuen: mendebaldeko emakumea eraikuntza kultural hutsa da, eta gizonarekin duen harremanaren arabera definitzen da. Horren aurrean, aldez aurreko baldintzarik gabe definitzeko gaitasuna berreskuratu behar du. Finean, emakumeak ez duelako emakume jaiotzen, emakume izatera iristen delako bizitzan zehar.

Ildo beretik, emakumea “bestea” kategorian kokatzen du Beauvoirrek, hau da, mendebaldeko sexuen banaketaren irakurketa ondorengoa da: gizona subjektua da, absolutua da; emakumea, aldiz, ‘bestea’, alteritatea. Emakumea beti da ‘bestea’. Gizonarentzat emakumea ez da inoiz subjektu absolutua izan, asimetria-erlazioan osatuak baitira bi sexuak. Hortik, batetik, gizona da munduaren erdigunea, neurria eta autoritatea, hau da, androzentrismoa. Bestetik, gizona kategoria unibertsala, emakumeen askatasuna murrizten duen kultura-sortzailea; bestetik, heterodominazioa.

Kontuak kontu, aurrekoa kontsideratuz, Beauvoirrek emakumeak bere egoeraz jabetu behar duela dio, ez daudelako alienatuta. Baina honen helburua ez da sexuak desagerraraztea, baizik eta estatus soziala parekatzea. Askatasunerako bidea aurkitzeko, independentzia ekonomikoa eta borroka kolektiboa sustatuz.

Hannah Arendt: Vita Activa eta Esparru Publikoaren Gainbehera

Vita activa eratzen duen jarduera bakoitza (landu, ekoitzi eta ekin) esparru desberdinetan gertatzen da: esparru pribatuan, esparru publikoan eta esparru sozialean. Arendtek pribatuaren eta politikoaren kontzeptuak azaltzen ditu, greziarren oikos (etxekoa) eta polisaren arteko oposizioari jarraituz.

Arendten ustez, arlo soziala sortzeak espazio publikoaren gainbeherara garamatza. Politika, beraz, ez da jada berdinen arteko interakziorako espazioa, non pertsonek aske izateko gaitasuna adieraz dezaketen. Botereak gizabanakoaren esparru pribatu eta publikoaren gainean agintzen du.

Aro modernoan, Antzinako Grezian zeuden mugak hautsi egin dira, eremu soziala sortuz: esparru pribatuan zegoena publiko bihurtuz. Espazioak ongi mugatu behar dira: eremu pribatua eta publikoa.

Beraz, lana, esfera pribatuan egiten da. Familia eremua, etxea, oinarrizko beharrak asetzeko espazioa. Ekintza, berriz, esfera publikoa da, politikaren eremua, polisaren inguruko debate publikoak. Azkenik, ekoizpena, esfera soziala da, ekonomia kapitalistaren eta masa gizartearen eremua, espazio artifiziala. Bertan, ekonomiak publikoa dena bereganatzen du, politikaren kalterako, eta baita pribatua dena ere, lana bizitzeko beharrezkoa bihurtzen du.

Aipatutakoagatik, bi ondorio atera ditzazkegu. Aro modernoak, non esfera sozialak (ekonomia) dena (pribatua eta publikoa) hartu duen, gizakiaren alienazioa ekarri du, bi eremutan:

  • Subjektibotasuna: subjektuak bere baitara begiratzen du, bakarti bihurtzen da, espazio publikoari uko egiten dio.
  • Produktibitatea: bizitza lan bihurtzen dugu etengabe kontsumitu behar dugulako, bizitzeko lan egin behar dugu.

Hannah Arendt eta Totalitarismoaren Jatorria

Hannah Arendt XX. mendeko estatu totalitarioaren sorrera eta bilakaera ulertzen eta azaltzen saiatzen da, jatorria azaltzen saiatzen da. Lehenik Europako antisemitismoari buruz hitz egiten du, non juduak bere bizimoduagatik arbuiatzen ziren. Bigarrenik, XIX. mendeko inperialismoa da, non mendebaldeko burgesiak beste arraza apalago batzuk menderatzen zituzten, eta justifikatu egiten zuten.

Mugimendu totalitarioak Lehen Mundu Gerrak eragindako egoera txarraren ideologia baten ondorio ere badira. Mugimendu horiek boterea lortzen dutenean, askotan pertsona bakarra buru dutela, lege natural edo lege historiko batean oinarritzen dira eskubide indibidualak deuseztatzeko. Lege horiek gizabanakoa edo kolektibitateak suntsitu nahi dituzte, pertsona juridikoak akabatuz, eskubideak izateko eskubidea ukatzen zaielako; pertsona bera ere hiltzen dute, gizartean indarkeria sistematikoa onartuz doalako; eta indibidualtasuna suntsitzen dute, eta horrek heriotzaren fabrikak ekarri ditu.

Sistema totalitarioa gaitz erradikal edo absolutu berria da: ideologia horrek giza subjektua suntsitu daitekeen soberakin bihurtzen du. Totalismoaren barruan “dena da posible”, eta aukera horren barruan, legaltasuna aitzakitzat hartuta, gizatasuna kentzen zaie herritarrei.

Giza Kondizioa: Lantzea, Ekoiztea eta Ekitea

Giza kondizioa obran, gizakiaren ‘egitea’ aztertzen du: gizakiaren funtsezko jarduerak. Hannak dio gizakiak hiru jarduera nagusi dituela lurrean, Arendten aburuz: lantzea, ekoiztea eta ekitea. Horiei egunerokoan ematen diegun garrantziaren eta lekuaren araberakoa izango da gure bizitza.

Alde batetik, lantzea, bizitzaren beharrei erantzuten dien giza jarduerak dira (jatea, edatea, janztea, lo egitea...), etengabe errepikatu behar ditugun jarduerak dira. Bestetik, ekoiztea, denboran iraun dezaketen gauzak (mahaia, etxea, errepidea, zubia...) ekoizteko jarduerak dira. Arendtek dio gure garaiak (modernitatea) lana eta ekoiztea nahastu dituela, pertsona-masak kontsumitzeko duen beharragatik: dena (behar edo objektu artifizialak ere) lan bihurtzen da (iragankorra), bizitzarako beharrezkoa dena; horrela, etengabe kontsumitu behar dugula konbentzitzen gara, ekoiztutako dena beharrezkoa dela pentsatzen baitugu.

Azkenik, ekitea besteekiko harreman politikoa da. Pertsonak, esaterako, bertan garatzen dute askatasuna. Gizakia gizaki egiten duten jardutea da; besteekin bizitzea, eremu sozialean erabakitzea, askeak izatea. Ekitea da existentziaren muina, hau besteekiko harremana da, beste subjektuen aurrean jardun eta hitz egitea. Gakoa aniztasuna da, hau da, besteak desberdinak direla onartzea. Ekintza totalitarismoari aurre egiteko modua da: denon artean jardutea, askatasunean hitz egitea, gizarte zuzen eta askea eraikitzeko.

Feminismoaren Korronte Nagusiak

Feminismoa: Pertsonen eskubide-berdintasuna aldarrikatu duen pentsamendu-korrontea, emakumeen diskriminazio historikoa kontuan hartuta. Mugimendu ez-homogeneoa, eboluzio nabarmenarekin. Ondoren hainbat mugimendu argitara ekarriko ditut.

Hasteko, neurritasunaren mugimendua egon zen, emakumeak alkoholaren kontra, non emakumeek bizitza publikoan parte hartzea aldarrikatu zuten. Bestetik, mugimendu sufragistak: eskubide politikoak. Sufragistek balio demokratikoen eta eskubide zibilen unibertsalizazioa aldarrikatu zuten: bozkatzeko eskubidea, batez ere. Mugimendu interklasista (emakume guztiek bozkatzeko eskubidea) eta esklabotzaren abolizionista izan zen.

1950eko hamarkadan Simone de Beauvoir eta Betty Friedan aurkitu ditzazkegu. Lehenik, Simone de Beauvoirren arabera, emakumea eskubide zibil, politiko eta sozialetatik haratago zapaltzen da. Emakumearen jarrera kultural eta sinbolikoari erreparatu behar zaio eta gizarte-identitateak kulturalak dira, ez naturalak. Emakumearen identitatea gizakiaren menpe egoteko sortu da. Egiteko, emaztea eta ama izan behar duela esaten zaio eta eskubide politikoak dituen arren, gizakiaren mende dago. Definitzeko gaitasuna berreskuratu behar du, horretarako askatasun morala beharrezkoa da.

Bigarrenik, Betty Friedanek emakumeen “izenik gabeko arazoa” definitu zuen. Emakumeak besteen onerako izan behar dute beti, hau da, “etxekoandre” izatea. Horrek bizitzarekin kontentagaitz egotera bultzatzen du emakumea, gaixoak bihurtzeraino.

1960az geroztik, feminismo erradikala izan da nagusi, heteropatriarkatua ikertu dute eta pribatua politikoa dela baieztatu. Kate Millett eta Shulamith Firestone dira entzutetsuenak. Beraien aburuz, gure gizartea heteropatriarkala da, hau da, gizonaren interesei eutsi eta haien pribilegioak defendatzen dituen sistema. Gainera, emakumea arlo publikoan eta pribatuan menderatuta dago (gizona; menderatzailea). Bide horretatik, norberaren gorputza (emakumearena) ere aldarrikatzen da. Garai beretsuan, intersekzionalismoa kokatu dezakegu, Angela Davis izanik ordezkari nagusia. Haren ustez, heteropatriarkatuak ezartzen duen sistema kapitalistan diskriminatzen diren taldeen talde-lana proposatzen du. Arrazakeria, homofobia... ezabatzeko borroka egitera gonbidatzen gaitu.

Entradas relacionadas: