Feminismoa: Definizioa, Korronte Nagusiak eta Garapen Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,71 KB
Emakumeen Mugimendua eta Feminismoa: Oinarriak eta Korronteak
Patriarkatuaren aurka: Feminismoaren oinarriak
Feminismoak bi sexuen arteko berdintasun soziala defendatzen du, patriarkatua eta sexismoa baztertuz. Mugimendu honen lehen fasean, feminismoa batez ere moralaren eta sexualitatearen inguruko gaietan oinarritu zen. Bestalde, boto eskubidea aldarrikatu zuten eta lortu ere bai, 1918ko abenduaren 14ko hauteskunde orokorretan. Ondoren, bigarren fasea, 60ko hamarkadan hasi eta gaur egun jarraitzen duena da.
Feminismoaren Oinarrizko Printzipioak
Feminismoaren printzipio orokorrak honako hauek dira:
- Aldaketaren garrantzia: Ideia feministak praktikara eramateko nahia. Egungo egoerarekiko kritika eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren defentsa.
- Gizakiaren garapenaz dugun ulermena aldatu beharra: Sexuaren araberako ezaugarrien bereizketarik ez egitea, baizik eta guztiok ezaugarri guztiak garatzeko aukera izatea.
- Generoaren estratifikazioa ezabatzea.
- Indarkeria sexualaren amaiera.
- Askatasun eta autonomia sexualean aurrera egitea.
Feminismoaren Aniztasuna eta Aldagaiak
Feminismoaren ezaugarri nagusietako bat zatiketa eta heterogenotasuna dira.
Herrialdeen Araberako Aldaketak
Herrialdeen araberako aldaketak nabariak dira: Estatu Batuetan publikoagoa da. Europan ez da hain publikoa eta estatuen arabera aldatzen da. Herrialde batzuetan ezkerreko mugimenduekin erlazionatuta egon da. Espainian eta Portugalen, erregimen autoritarioengatik eta kultura katolikoarengatik, motelago garatu da.
Bereizketa Ideologiko Nagusiak
Feminismoaren barruan hainbat bereizketa ideologiko daude:
Feminismo Liberala
Ideia garrantzitsuena indibiduo bakoitzaren askatasuna defendatzea da. Eskubideen berdintasuna defendatzen dute. Ez dute uste emakume guztiak bildu behar direnik politika bat aldatzeko, baizik eta modu indibidualean, pixkanaka, generoaren inguruan kulturak ekarritako pentsamenduak aldatu behar direla.
Feminismo Sozialista
Jatorria teoria marxistan du. Uste dute familia burgesa berregituratu behar dela eta etxeko lanak eta haurren zaintza modu kolektiboan banatu behar direla. Horretarako ekonomia zentralizatu bat behar dela diote. Emakume zein gizonek beren askatasun-helburuak modu kolektiboan jarraitzea defendatzen dute.
Feminismo Radikala
Haien helburua patriarkatua boteretik kentzea da. Uste dute liberalak eta sozialistak ez direla nahiko. Barruan pentsamendu ezberdinak daude, adibidez:
- Teknologia berrien aldekoak (in vitro, adibidez), familia, emakume, gizonezko eta haur hitzen esanahia aldatu nahi dutenak.
- Teknologia berrien aurkakoak (in vitro, adibidez), emakumearen garrantzia kendu eta haurdunaldiaren balioa azpimarratzen dutenak.
Beste Korronte eta Ikuspegi Batzuk
Feminismoaren barruan beste korronte batzuk ere badaude:
Feminismo Psikoanalitikoa
Freuden teorietan oinarritua (identitate sexualen eraketa prozesua). Generoa, txikitatik kodifikatzen da erabiltzen dugun lengoaian.
Feminismo Beltza
Gatazka postkolonialen taldeekin erlazionatuta dago. Klase ezberdintasunak ere aztertzen ditu.
Feminismo Postmodernoa
Emakumearen karakterizazio unibertsalista guztiak zalantzan jartzen dituzte, baita kategoria unibertsalistak ere (klasea eta arraza, adibidez).
Emakumeen Nazioarteko Mugimendua
Feminismoaren korronte garrantzitsuenak mendebaldekoak dira. Hala ere, beste lekuetako emakumeek beste behar batzuk dituzte, eta horiek ere kontuan hartu behar dira mugimendu internazionalaren barruan.