FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09) testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,78 KB

9. Testua- Federico Echeverriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz            (1893-12-09)

SAILKAPENA:


Aztertzen ari garen testua oinarri iturri historikoa da aztertzen ari garen garaian jatorria duen idatzia delako. 

Edukiari dagokionez, ekonomikoa eta politikoa da eta formari dagokionez, hitzaldi bat da. 

Egilea Federico Echevarria da, burges eta politikari bilbotarra izan zena. Echevarria S.A. Enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen. Bizkaiko diputatu liberala eta senatari hautatu zuten. Espainiako politikan protekzionismoaren alde egin zuen hitzaldiak emanez.

Testu publikoa eta nazionala da Espainiako gizarteari zuzenduta dagoelako. Bere helburua protekzionismoa mantentzea zen  1890tik Aurrera burdin-mearen salmenta jaitsi zelako.

Bilbon eman zen, 1893ko abenduaren 9an, Merkataritza Itunen kontrako mitin-protestan. XIX. Mendearen amaieran egin zen, Bizkaiko Industrializazioaren garaian. 

ANALISIA:


Analisiarekin hasi baino lehen, Librekanbismoa eta protekzionismoa azaldu nahiko nuke.

Librekanbismoa: Estatuen arteko merkataritza truke libreak eta tarifarik gabeko aduanak dituen ekonomi sistema da. Espezializazio handiagoa posible egiten du, eta herrialde ezberdinen artean produkzioa arrazionalizatzeko aukera eskaintzen du

protekzionismoa: Estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko. Estatu batek bere burua atzerriko konkurrentziatik babestu nahi duenean, autodefentsako neurriak jartzen ditu martxan, bere produktu eta sektore ekonomiko kaltetuenak babesteko.

Testuaren edukiari erreparatuz, argi geratzen da euskal industriaren onurako egiten den protekzionismoaren defentsa.

Lehenengo paragrafoan Espainiak eta Alemaniaren arteko merkataritza ituna salatzen du eta esaten du indarrean zegoen erregimen arantzelarioa ezabatzen badu, gertatuko diren ondorioak penagarriak izango direla euskal industriarako. Eta horrela aipatzen dira garai hartan funtzionamenduan zeuden hainbat industria eta haiek egindako inbertsioak makineria modernizatzeko: Labe garaiak, Deustuko tailerrak, Zorrozakoak, Miravalleskoak… Esaten denez, industria hauen bideragarritasuna 1892ko arantzelerien (muga-zergen) pean dago.

Bigarren paragrafoan, irakur dezakegunez, merkataritza itun hauen ondorio karraskak euskal probintzietan ez ezik, nazio osora ere zabalduko dira. Hori dela eta, eskatu behar dena da gobernuak ez sinatzea Espainiar-Alemaniar itun zentzugabe hori.






Entradas relacionadas: