FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09) testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,94 KB
FEDERIKO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)
Aurrean daukagun testu hau Federiko Echevarriak, euskal enpresaburu eta politikariak, librekanbismoaren eta protekzionismoaren inguruan eskaini zuen hitzaldiraren zati bat da 1893ko abenduaren 9an Bilbon emandakoa, Espainian Errestaurazioa nagusi zen, Sagasta gobernuburu zen garaian. Testua narratiboa eta publikoa da; hartzaile izan zitezkeen, bai mitinera gerturatutakoak, bai langileak eta enpresariak, bai gaian interesa zeukan oro. Hitzaldiaren helburu nagusia zera izan zen: eskatzea Gobernuari protekzionismoa ez ezabatzeko eta jakinaraztea Espainiaren eta Alemaniaren artean sinatutako ituna zentzugabea zela.
Testuaren azterketari dagokionez, Feredico Echevarriak Espainiako gobernu liberalak 1893an Alemaniarekin sinatutako merkataritza-itunak, aurreko gobernu kontserbadoreak 1891an ezarritako aduana-sistema protekzionista desegingo zuela salatzen du. Ondoren, horrek Bizkaiko industria-jarduerari eragingo zizkion ondorio kaltegarriak aipatzen ditu, bai etorkizuneko industria ekimenari, bai aduana-sistema protekzionista horren babesean sortutako edo berriztu edo zabaldu diren industriei; eta adibide gisa, kaltetuak aterako ziren enpresen zerrenda luze bat ematen du, Talleres de Deusto, Aurrera, Talleres de Zorroza eta Talleres de Miraballes, besteak beste. Amaitzeko, Bizkaiko industrian ez ezik Espainia osoan ere, hain kaltegarria zen espainiar alemaniar merkataritza-ituna baztertzea eskatzen dio gobernuari.
Federico Echevarriak Bilbon 1893ko abenduaren 9an mitin -protesta hau eman zuenean, Errestaurazioa zen nagusi Espainian, eta Sagasta alderdi liberaleko buruzagia- zegoen agintean, Maria Kristina Habshurgokoa erreginaordea zelarik. Liberalak eta kontserbadoreak txandakatu egiten ziren boterean eta, arazoak arazo, oreka eta egonkortasun politikoa lortu zuten. Era berean, Espainian ekonomiaren garapen handia ezagutu zen, batik bat, Katalunian eta Euskal Herrian. Hartara, Euskal Herriko industriak izugarrizko garapena bizi izan zuen, eta Bizkaiko siderurgia
Espainiako gunerik garrantzitsuena bilakatu zen 1890eko hamarkadan.
Baina Bizkaia, Europako hegoaldeko gainerako lurraldeak bezala, iparraldekoak baino beranduago industrializatu zenez, ezin zezakeen haiekin lehiatu. Beraz, Bizkaiko enpresariek ezinbesteko zuten espainiar merkatua bere produkzioa saltzeko, eta, ondorioz, estatuak inportazioei muga-zergak jartzea behar zuten, konpetentzia sahiesteko. Hori da, hain zuzen ere, F.Etxebarriak gobernuari eskatzen ziona mitinean.
1841ean aduanak kostaldera eraman ondoren lehen labe garaiak sortu zirela landare ikatza erabiltzen zuten eta beren produkzioa barne eskariari zegoen zuzenduta. Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industrializazioa aurrera eroateko baina Bessemer bihurgailuaren asmakuntzari esker Bizkaiko burdinaren eskaria handitu egin zen eta horrela, industrializazio prozesuarekin jarraitzeko beharrezko kapitala burdinaren esportaziotik lortu zen. 1876tik aurrera, bigarren gerra karlistaren ondoren, burdin mearen esportazioari esker lortutako kapitalak Bizkaian industri iraultza egitea ahalbidetu zuen. Industria siderurgikoa izan zen industrializazioaren motorra. 1879 eta 1882 bitartean hiru siderurgia garrantzitsuenak eraiki ziren Bilboko itsasadarraren ezkerraldean: San Francisco (Sestaon), Altos Hornos de Bilbao (Barakaldon) eta Vizcaya (Sestaon). Hirurek erakarri zituzten bertako eta atzerriko kapital handiak, teknologia modernoenak erabili zituzten eta barne nahiz kanpo merkatua hornitzen zuten. 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen. Enpresa hau Espainiako siderurgia handiena izan zen hainbat hamarkadatan. Baina, XIX. Mendearen amaieran Europak krisia pairatu zuen eta kanpoko merkatuak galdu egin ziren. Beraz, Bizkaiko eta, oro har, Espainiako enpresariek ezinbesteko zuten espainiar merkatua bere produkzioa saltzeko (politika protekzionista)
Espainiar merkatuaren menpe egonik, Espainiako enpresariek inportazioari muga-zergak jartzea eskatu zioten gobernuari, barne merkatuan kanpoko konpetzentzia saihesteko.
Politika protekzionista horren sustatzaile nagusiak Bilboko siderurgiako enpresariak izan ziren. Enpresari horiek, politika protekzionista defendatzeko, Liga Vizcaina de Productores sortu zuten 1894. Urtean, eta Feredico Echevarria izan zen sortzaileetariko bat.
Amaitzeko, dokumentuaren garrantzia azpimarratu behar da.
Lehenik, esan behar da ez zela Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza-ituna sinatu. Aitzitik, eutsi egin zitzaion 1892ko aduana-sistemari. Protekzionismo horri esker, Espainiako ekonomiak gora egiten jarraitu zuen. Bizkaia bilakatu zen Espainiako siderurgia-industriaren gunerik garrantzitsuena, hazkunde ikaragarria ezagutu baitzuen. Ondorioz, hasi egin ziren beste industria mota batzuk ere, hala nola ontzigintza, kimika, metalgintza.
Bigarrenik, bilbotar enpresaburuek herri-erakundeak hartu zituzten mendean eta beraien interesen alde erabili zituzten. Gobernuak indarrean ezarritako politika protekzionistaren truke, Bizkaiko oligarkiak Errestaurazioaren sistema politikoa babestu zuen.