Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz (1893-12-09)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB

FEDERIKO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBREKANBISMOAR.. 1893-12-09: //


Federiko Echevarriaren Hitzaldia Librekanbismoaren eta Protekzionismoari buruz. (1893-12-09). Aztergai dugun testu hau, Federico Echevarriaren hitzaldia da, testu zirkunstantziala da testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak baitira, hitzaldi bat da hain zuzen.

//

Iturria historikoa da, informazio zuzena eskaintzen baitu, hau da, testua eta gertaera historikoa garai berekoak dira. Eduki aldetik politiko ekonomikoa da arazoa aduana-zergen araubidea eta.

//

Egileari dagokionez, Federico Echevarriak, liga de produktores Vascos-eko presidea bizkaiko industrialariak emandako hitzaldia da. Datari erreparatuz, 1893-ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon baina 1894an argitaratu zen publikoki. Errestaurazio garaian, MªKristinaren erregealdian.

//

Azkenik helburuari dagokionez, Federikok gobernuari eskatzen dio ez dadila arqaubidetik urrundu eta babes politikoa mantentzearen aldarrikapena.

//

Aztertzen ari garen testuan hainbat aspektu aipatzen dira Espainia eta Alemaniaren itunaren aurka. Berak dioenez, honen bitartez desegin egingo iteke garai hartako aduana-zergen araubidea ezartzeko egindako lan handiak eta honek zauri hilgarria eragingo lieke langileei, hainbat enpresa barnean harrapatuz, Labe Garaia edota Deustuko Lantegietan esaterako. Azkenik, gobernuari eskatzen dio ez dadila araubidetik urrundu eta ez dezala modu hain bortitzean suntsitu garai hartako babes-sistema. Dena delako itun hori alde batera utz dezan eskatzen dio zehazki.

//

XIX. Mendeko industria espainiarra, atzerapenarekin garatu zen Europako beste herrialdeetako industriarekin alderatuz gero. Industriaren garapenean ematen den aldearen zergaitiak jatorri desberdinak ditu. Batetik Espainiar Burgesiak nahiago izan zuen bere kapitala amortizazioetan salgai jarri ziren lurretan inbertitu, hasi berria zen industriaren finanziazioan baino besteak beste.

//

Gainera merkatu espainiarrak definizio berantiarra zuen.Mende honetan koroaren lurretan eman ziren gertakizun politikoek etenfabeko aldakettaak eragin zituzten merkatu nazionala delakoaren eraketan.

//

Industrializazioa, nekazaritza bizimodua izatetik industriara daraman prozesua, Ingalaterran sortu zen XVIII.Mendearen amaieran. XIX.Mendean Europan zabaltzen hasi zen, baina mende horren erdirarte ez zen Espainiara iritsi. Espainiako industria bi sektoreetan oinarritzen zen: ehungintza katalana eta Bizkaiako siderurgia. Siderurgia Bizkaian ezarri zen, itsasotik gertu zegoelako, kalitate handiko burdina zegoelako eta lortzeko erraza zelako. Honi esker, gainera, merkataritzak eta komunikazioek ere garapena izan zuten. Hala ere, industrializazioa Europan lehentxeago garatu izanagatik, Espainiak zailtasunak zituen. Industrializazioaren garapena bultzatzeaz gain, Bizkaiako siderurgiak Europako produktuak baina merkeagoak jasotzen zituen. Hala ere, Berrezarkuntza garaian Cánovasen sistemak protekzionismoaren aldeko erregimena ezarri zuen. Arrazoi hori medio, Bizkaiako siderurgiak garapen ikaragarria izan zuen, eta burdin gehien ekoizten zuen probintzia bilakatu zen. Garapena hain izan zen handia, non siderurgia ezagunena zuen probintzia bihurtu zen./Hala ere, nahiz eta XIX.Mendean industria-sektoreak garapena izan, industria espainola eta euskalduna ez zeuden prestatuta atzerriko produktu merkeagoei aurre egiteko. Horrez gain, Bizkaiako lantegiak protekzionismoaren menpe zeuden; hau desagertuz gero, industrializazioaren garapena bertan behera geratuko litzateke. Azkenik, protekzionismoak zuen garrantziagatik, burgesiak eta oligarkiak, ehungintza katalanaren eta Bizkaiako siderurgiaren jabeak, protekzionismoaren kontrako jardueraren bat ezartzean kontra egingo zioten Berrezarkuntza garaian, Federico Echevarriaren testu honetan gertatzen den bezala.

Entradas relacionadas: