Federico Echevarriaren diskurtsoa: Protekzionismoa eta Librekanbismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,99 KB

Sarrera eta Testuingurua

Gobernu liberalaren arantzel-politikaren aurka emandako diskurtso baten pasartea da. Ekonomikoa da, eta gobernuaren politika ekonomikoari kritika egiten dio; politikoa ere bai. Dokumentu hau lehen mailako iturri historikoa da. Testuak egile indibiduala du, Federico Echevarriak idatzi zuelako. Federico Echevarria Bilboko Batzorde Liberaleko kidea zen. 1899an Bizkaiko diputatu hautatu zuten, eta hainbat aldiz senatari. Testuaren jasotzailea publikoa eta kolektiboa da, beste enpresariei eta Espainiako Gobernuari zuzendutakoa baitzen. 1893ko abenduaren 9an Bilbon emandako hitzaldi bati buruz ari gara.

Diskurtsoaren Eduki Nagusia

Testua bi paragrafoz osatua dago. Ideia nagusia bigarren paragrafoan dago. Bertan, Echevarriak neurri librekanbistei kritika egiten die eta Gobernuari eskatzen dio Espainiar-Alemaniar merkataritza-ituna bertan behera uzteko. Lehen paragrafoan, arantzel librekanbista mantentzekotan Bizkaiko eta estatu osoko industriak lituzkeen kalte ekonomikoak aipatzen ditu.

Termino Garrantzitsuak

  • Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarria: 1893ko aldebiko merkataritza-itun Espainiar-Alemaniarraz ari da, metalaren inportaziorako arantzelak ezabatzen zituena, protekzionismoarekin apurtuz.
  • Labe Garaiak, Deustuko Lantegiak, Aurrera: Garai hartako Bizkaiko enpresa industrial garrantzitsuenak aipatzen ditu egileak.
  • Egungo muga-zergen babesa: Ordura arteko politika ekonomiko protekzionistaz ari da, Bizkaiko burdingintza enpresei Espainiako barne-merkatuaren kontrola ziurtatzen ziena, baina kontsumitzaileei kalte egiten ziena, lehiarik eza produktuen prezioan islatzen baitzen.

Testuinguru Historikoa: XIX. Mendeko Arantzelak

Muga-zergen alorrean, XIX. mendeko bigarren erdian Espainian jazotako aldaketak aipatu beharko genituzke. Mende horretan, Estatu liberalaren eraikuntza-prozesuak jarraitu beharreko politika ekonomikoaz eztabaidak eragin zituen. Liberalismoa merkataritza librearen aldekoa zen. Bere industria propioa garatu nahi zuen herriak mugak jarri behar zizkion kanpoko produktu industrialei eta bere industriaren produktuak babestu. Industrializazioa zeukaten estatuek produktu merkeagoak eskaintzen zituzten herri industrial berriek baino.

1868ra arte politika protekzionista nagusitu zen. Urte horretako Iraultzan, liberal progresisten garaipenarekin, librekanbismoaren aldeko iritziak nagusitu ziren. Figuerolaren arantzelek asko gutxitu zituzten atzerriko produktuei ezarritako muga-zergak.

Euskal Industriaren Garapena

1869ko Meatzaritzako Legeak ahalbidetu zuen Espainiako meategiak modu modernoan ustiatzea, lurpeko baliabideen desamortizazioa eta meatzaritza-sozietateen sorkuntza erraztu baitzituen. III. Karlistadaren amaierak eraginik argiena euskal industriaren boomean izan zuen: gerra-zikloaren amaierak eta foruen deuseztatzeak hazkunde ekonomikoa, atzerriko kapitalaren inbertsioa eta beharrezko azpiegituren eraikuntza erraztu baitzituen.

Hitzarmen Ekonomikoak

Gerra amaitu ostean, Hitzarmen Ekonomikoak sinatu zituzten Aldundiek eta administrazio zentralak: lehenek euskal lurraldeetako zergak jasoko zituzten, eta horren truke Madrilgo gobernuari aurrez adostutako kantitate bat ordainduko zioten. Gainontzeko dirua lurraldearen beharrak asetzeko eta inbertsioak bideratzeko erabili ahalko zuten aldundiek.

Industria Burgesia eta Protekzionismoa

Industria-burgesia horrek Espainiako merkatuaren babesa eskatu zion gobernuari bere ekoizpenerako. 80ko hamarkadan sortu ziren (La Vizcaya eta Altos Hornos de Bilbao 1882an, eta Echevarriaren, komentatzen ari garen hitzaldiaren egilearen, La Iberia 1886an). Presio horien emaitza dugu Cánovasek ezarritako 1891ko arantzel protekzionista. Arantzel horren babesean Bizkaian hainbat fabrika berri sortu eta hainbat handitze egin ziren.

1893ko Espainiar-Alemaniar Ituna

Sagastaren gobernuak Alemaniarekiko ituna sinatzeko proposamena luzatu zuen 1893an, eta horrek protekzionismoaren aldekoen protesta biziak piztu zituen. Akordio horrek mota guztietako kalteak eragingo zituela bertako eta Espainia osoko industrian. Azkenean, ituna ez zen sinatu.

1898ko Kolonien Galera

1898an Espainiak koloniak galtzearen ondorioz, kapital ugari aberriratu zirela, bereziki Kubatik, eta horrek inbertsio berriak bideratzeko aukera eman ziola euskal industriari. Denbora aurrera joan ahala, gero eta arantzel protekzionistagoak atera zituzten Berrezarkuntzako hurrengo gobernuek.

Bizkaiko Goi Burgesia eta "La Piña"

Bizkaiko goi burgesia siderurgikoaren iritzia ekonomia-politikari dagokionean. "La Piña" taldea sortu zuen. Negozioak kokatzen zituela bere ideologia edota bere jarduera politikoaren gainetik.

Ondorioa

Echevarriaren diskurtsoak bilakaera ekonomikoa ulertzeko gakoak ematen dizkigu. Beraz, librekanbismoaren eta protekzionismoaren arteko eztabaida egon zen.

Entradas relacionadas: