Federico Echevarria: Protekzionismoaren Defentsa Bizkaian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Federico Echevarria

1. Kokapena

Testuaren ezaugarriak:

  • Testu mota: Jatorriaren arabera, testu historikoa da; formaren aldetik, narratiboa (edukiaren zati bat subjektiboa delako); eta edukiari dagokionez, politiko-ekonomikoa.
  • Egilea: Mitinaren protagonista Federico Echevarria izan zen, XX. mende hasieran "Liga Vasca de Productores" elkartearen lehendakaria izan zen euskal enpresaburua. Beraz, egilea banakakoa da.
  • Hartzailea: Mitinak (ekintza publikoa) protekzionismoa kentzeak ekarriko zuen hondamendia jakinaraztea zuen helburu, jendea jakinaren gainean jartzea. Horregatik, hartzailea kolektiboa da eta helburu publikoa du.

2. Analisia

Testuaren azterketa:

  • Gaia: Protekzionismoaren defentsa Euskal Herriko industriaren onurarako.
  • Ideia nagusiak:
    • Politika arantzelarioaren deuseztearen ondorio negatiboak.
    • Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna.
    • Itun horrek euskal industrian duen eragina.
    • Neurri protekzionistak mantentzearen eskaera.

"Liga Vizcaína de Productores" elkarteak gobernuari egindako eskaera da, hain zuzen ere. Komentatzeko proposaturiko testuak, "Librekanbioa eta Protekzionismoa" izenburupean, Federico Echevarriak Bilbon 1893ko abenduan emandako mitin batean egin zuen protekzionismoaren defentsa erakusten digu. Merkatu politikan gobernuaren parte-hartzearen inguruko etengabeko eztabaida da. Bi jarrerek dituzte abantailak eta desabantailak.

Defentsa honen arrazoia merkataritza-itunak dira; haien artean, hispano-alemaniarra, atzerriarekin merkataritza-harremanak erraztea helburu zuena. Horretarako, Bizkaiko industriarentzat hain ona zen 1891ko lege arantzelarioa desegin behar zen. Echevarriak defendatzen zuen protekzionismoaren deuseztea oso txarra izango zela lurraldearen ekonomiarentzat. Neurri honek etorkizuneko proiektu industrialekin eta ekimenekin amaituko zuela uste zuen, lege protekzionistaren babesean sortu, erreformatu edo handitu ziren Bizkaiko lantegientzat kolpe handia suposatuko zuela. Bizkaiak industria-sektore guztietan sufrituko zuela protekzionismoaren desagerpena. Makinen fabrikaziorako instalazio berriak eta Bilboko labe garaien galdaragintza kaltetuta izango zirela, eta hauek izango ziren AHVren sormenaren oinarria 1902an. Kaltetutako beste sektore bat altzairuaren produkzioa izango zen.

3. Inguru Historikoa

Industrializazioa Ingalaterran sortu zen XVIII. mendearen azken aldean eta XIX. mendearen hasieran Europa erdialdera hedatu zen. Industrializazio prozesua ez zen berdina izan leku guztietan, ez forman, ezta kronologiari dagokionez ere. Industrializazio garaia aldaketa teknologikoen, ekonomikoen, sozialen eta kulturalen garaia izan zen. Nekazari gizarte batetik hiri gizartera igarotzea ekarri zuen. Espainian prozesu hau ez zen hasi XIX. mendearen bigarren erdialdera arte.

Espainiako industria bi sektoretan oinarritu zen: Kataluniako kotoigintzan eta Bizkaiko siderurgian. Siderurgia, Malaga inguruan lehenengo ahalegin bat egin ondoren eta bigarrena Asturiasen (ez zuela arrakastarik izan finantziazio gabeziarengatik), azkenean Bizkaian finkatu zen, alde batetik burdin mineral ugari eta kalitatezkoa zuelako eta bestetik kokapen geografiko estrategikoa izateagatik (itsasotik hurbil). Baina Europako industriaren lehiak, aspaldi funtzionatzen zegoela (50 urte baino gehiago), zaildu egin zuen Bizkaiko siderurgiaren eta Espainiako beste sektore batzuen garapena.

Garrantzia

Canovasen sistemak, nahiz eta 1855eko askatasun ekonomikoaren legeak arantzelak debekatu, erregimen arantzelarioa jarri zien kanpoko produktuei (1891ko legea) produktu nazionala babesteko helburuarekin. Bizkaiko siderurgiarentzat oso onuragarria izan zen printzipio ekonomiko hau; honi esker, aurre egin zion kanpoko lehiari, lurraldeko burdin-produktu ekoizle garrantzitsuena bihurtuz eta beste sektore industrial batzuen garapena lortuz. Nahiz eta merkataritza-proiektuak izan atzerriarekin, 1891ko lege arantzelarioa mantendu zen eta 1896ko neurri protekzionista berriekin sendotu.

Entradas relacionadas: