Federico echevarria librekanbismoa eta protekzionismoa ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

ANALISIA

Azterketa hasi baino lehen, testua hobeto ulertzen lagunduko diguten zenbait termino argituko ditugu: "Librekanbismoa" (doktrina ekonomikoa, protekzionismoaren aurkakoa, Estatuaren esku-hartzerik gabe), "Trakzio-materiala", "Trakzio-materiala" (lokomotorak …).

·  Federico Echevarria Rotaeche: enpresa gizona, politikaria, polifazetikoa izan zen, besteak beste, Aceros Echevarriaren sortzailea izan zen 1878an. Librekanbismoaren kontrako eta protekzionismoaren aldeko jarrera defendatzailea izan zen, baita Euskal Ekoizleen Elkartearen kidea eta presidentea ere. Bizkaiko diputatu eta senatari liberala hautatu zuten.

·  Protekzionismoa: Ekonomian, protekzionismoa estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomiko jakin batzuei ematen dien sostengua da, atzerriko konkurrentzia saihesteko.

· Muga-zerga edo aduana-zerga:inportatutako ondasunei ezarritako zergak dira.

Testuaren ideia Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritza ituna saihestea da, Espainian zegoen babes sistema ekonomikoa ez hondatzeko (protekzionismoa).

Bigarren mailako ideiak:

Merkataritza itunak ondorio oso lazgarriak izango ditu. Arantzelak desagertzeak hondamenak ekarriko dituela, bai Bizkaiko industriarentzat, bai Espainia nazioko ekonomiarentzat. Bai orain bai etorkizunean sor daitekeen arazoak.

Arriskuan dauden industriak izendatzen ditu egileak. Puntu honetan burdingin-tzaren arlokoak izan arren, tamaina eta kapital ezberdinetako enpresei garrantzi berdina ematen die: Labe Garaiak, Deustuko lantegiak, Aurerra, Zorroza tailerrak … Arazoak izango dituztela 1892ko Zerga legea ez bada mantentzen. 

Espainiako gobernuari egindako eskaera Alemaniarekin prestatzen ari zen merkatal akordioa baztertzeko.

Echevarriak hitz dramatikoak erabiltzen ditu politika librekanbistaren ondorioak azal-tzeko: tamalgarria, zoritxarra, hondamena, aurrekari zorigaiztokoa, gupidagabea ...


Entradas relacionadas: