Fedea eta Arrazoimena: Ezagutzarako Sinesmena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi

San Agustin eudemonista zen, hau da, gizakia aseko zuen egia aurkitu nahi zuen, zoriontsu izateko. Zoriontsu izateko egia absolutuaz jabetu behar da, hau da, Jainkoaz jabetu behar da. Egia edo Jainkoa lortzeko, arrazoimena eta fedea lotuta egon behar dute, eta hauen arteko erlazioei dagozkienez, ikuspegi asko daude: fideismoa; ulertezina den zerbaitetan sinetsi behar da, nahiz eta ez ulertu; agnostizismoa; Jainkoaren existentzia ezin da arrazoiaren bidez frogatu, adieraztezina baita arrazoiaren bitartez, eta deismoa; arrazoiaren bidez arrazoizko Jainko bat ezagutu eta berarengan fedea eduki dezakegu. Agustinek dioenez, gizakiaren helburua egia aurkitzea da, zoriontasuna lortzeko edo Jainkoa ezagutzeko, eta ezinbestekoa da arrazoimena eta fedea elkarlanean aritzea. Bide honetan, hiru ezagutza maila bereizten dira: ezagutza sentikorra; sentimenen bidez lortutako informaziotik abiatutako ezagutza, benetako egia lortu ezin duena, arrazoizko ezagutza; sentimenetatik jasotako informazioa arrazoimenarekin alderatuz sortutako ezagutza, eta kontenplazioa; Jainkoaren laguntzaz ideiak diren bezala ikustean datza, benetako jakituria eta ideia unibertsalak lortuz. San Agustinek dioenez, Jainkoak gizakia argitzen du, izan ere egia geure barnean dago, baina ez dugu ikusten, eta honekin barnerapena gertatzen da; egia barnean dugu, baina zentzumenek ezin dute ikusi eta ondorioz Jainkoaren argia behar da.


San Agustin bat dator gizakiaren nahia dela zoriontsu izatearen ideiarekin, gainera, berak dio nahi duena ez daukana ez dela zoriontsu, baina nahi adina duena zoriontsua dela dioen galderari honako hau erantzuten dio: ondasun iraunkorrak nahi baditu; bai, baina ondasun hilkorrak nahi baditu, orduan, hauek lortu arren zorigaiztokoa izango da. Hau ulertzeko ondasun hilkorrak eta betirakoak zer diren desberdindu behar dira. Ondasun hilkorrak, egunerokotasunean ditugun objektuak dira: etxe bat, auto bat… betirako ondasunak aldiz beste mota batekoak dira, ez dira materialak adibidez anonimotasuna. Hau ondasun iraunkor bat da behin galdu ezkero ezin delako berreskuratu, balio inkalkulablea du. Nahi duten bezala bizi direnak zoriontsuak direla uste dutenek, akats larria egiten dute, gaitz handiagoak ekartzen baititu borondatearen gaiztotasunak zorionak ondasunak baino. Honek neurritasuna nahi izatera garamatza: neurriz-kanpo izatea gauzak, hauek mantentzea dakar eta era berean honek, kezkak eta ardurak, eta honek zoritxarra, bizitza kristautasunaren ondasunen arabera bizi behar da, familiarekin egonez, urkoa maitatuz… jarrera eudenomista izan behar dugu: zoriontasuna gaurkoan barik biharkoan dago. Ideia guzti hauek, jainkozko iturrikoak izanik, jainkora argitzapena dute.


Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

San Agustinen ustetan, Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hau ezin liteke gertatu Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren eta bere ondorio den arima fededunaren existentzia frogatzeko, San Agustinek hiru argudio erabiltzen ditu: argudio gnoseologikoa; egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa ere existitzen da, argudio kosmologikoa; kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna, beraz, Jainko bat dago zoriontasun hori emateko, eta ondorioz Jainkoa munduaren sortzaile bezala onartuta dago, eta agustindar frogapena; betiereko ideietan datza, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean, eta ideia eredugarri hauek adimena baino garrantzitsuagoak dira, adimenak beraien aurrean makurtu egin behar baitu. Adimenak argitasun handiago edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia beti berdin dago. Beraz, agustindar frogapenak dioenez, ideiak existitzen dira, eta ideiak betierekoak direnez, Jainkoa betierekoa da.

Entradas relacionadas: