Fedea eta arrazoimena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,01 KB
FEDEA ETA ARRAZOIA ESKOLASTIKAN
Eskolastika: Kristautasuna ulertzeko greziar-erromatar filosofia erabili zuen mugimendu teologiko-filosofikoa da. XI.Mendetik XV.Mendearen erdialdera arte iraun zuen.
A) San Antselmo: Arrazoia fedearen zerbitzura
- Agustini jarraituz, ezagutzarak errebelazioa hartu zuen abiapuntutzat.
- "Ez dut nahi ulertarazi sinesteko, baizik eta sinetsi egiten dut ulertzeko".
- Ezagutzaren arazoa sinesten dudana ulertzean datza.
B) Averroismoa: Arrazoiaren eta fedearen arteko kontraesana
- XII eta XIII.Mendeetan, Avizena eta Averroes musulmanei eta Mainonides juduari esker, Aristotelesen filosofia Mendebaldean hedatu zen.
- Latindar averroismoaren 3 baieztapen nagusiak:
1.- Munduaren betierekotasuna
2.- Arimaren hilkortasuna
Aristotelesen pentsamenduan oinarrituta, lehen bi baieztapenek kristau-fedean onartzen ziren egiak ukatu egiten dituzte. Kristau-fedeak mundua Jainkoak ezerezetik sortu zuela eta giza arima hilezkorra dela dio eta.
3.- Egia bikoitzaren teoria: Bi egia daude; teologiko- fedearenak eta filosofiko-arrazoiarenak
- Arrazoiaren autonomia babesteko ahalegina egin zuten Agustinen teoriaren aurrean. Arrazoiaren zeregina fedeaz onartutakoa argitzea da.
C) Tomas Akinokoa (1225-1274): Bereizketa eta harmonia
Tomas Akinokoak errealitatea (egiak) ezagutzeko bi bide bereizi zituen: fedearena (teologia) eta arrazoimenarena (filosofia).
- Filosofiak arrazoimena erabiltzen du soilik. Arrazoimenaren bidez aurkitutako egiak egia naturalak edo arrazoimenezko egiak dira.
- Aldiz, teologiak, Jainkoaren errebelazioa du abiapuritu. Teologiaren egiak fedezko egiak dira.
Autonomoak izateaz gain, bi bide horiek autosufizienteak dira, hau da, bakoitzak bere kasa egia lortzeko gai da. Teologiak egia lor dezake errebelazioa aztertuta. Filosofiak ere egia lor dezake, arrazoimenak, ondo erabiliz gero.
Beraz, arrazoimenak eta fedeak, bakoitzak bere aldetik, egia lor dezakete.
Dena den, badira bide batetik zein bestetik ezagut daitekeen egiak: fede-atariko egiak. Egia horiek errebelatu egin zaizkio gizakiari, eta, beraz, sinetsi egiten dira, baina giza arrazoimenak ere badu horiek ezagutzeko gaitasuna.
Edonola ere, elkarri laguntzen dioten arren, fedearen eta arrazoimenaren artean gatazkarik bada, fedeak (teologiak) du lehentasuna. Arrazoimenak fedearen kontrakoa dioenean, fedearen egiak dira onartu beharrekoak. Hau da, egia errebelatua beti dago giza arrazoimenaren gainetik
Beraz, laburbilduz, arrazoimenak lagundu egiten dio fedeari antolakuntza logikorako prozedurak, eztabaida dialektikorako tresnak eta dogma argitzen duten datu zientifikoak
eskainiz. Aldiz, fedeak egia irizpide sendo bat eskaintzen dio filosofiari.
D) Ockham (1280-1349) Fedea eta arrazoiaren arteko bereizketa
- Aurreko fedearen eta arrazoiaren pentsaerak suntsitu egin zituen.
- Akinoko Tomasentzat arrazoia eta fedea 2 ezagutza-iturri desberdin dira, baina eremu komun bat badutela esaten du.
- Ockhamek ez du hori onartzen. Bere ustez, 2 ezagutza-iturri desberdin dira eta bien edukiak ere desberdinak dira.
- Jainkoaren existentzia ezin da Ockhamen ustez arrazoiaren bidez frogatu Erdi Aroan uste zuten bezala.