Fedea eta arrazoimena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,39 KB
6. AKINOKO TOMAS
6.2 Fedea eta arrazoimena
Erdi aroan, pentsamendu kristaua nagusitu zela adierazi dugu. Eliza katolikoaren eragina pertsonen bizitza publiko eta pribatuan erabatekoa zen . Akinikoa elizagizona da eta bere ikuspuntuak mezu kristauaren parte dira. Errealitatea jainkoak sotu du eta ezagutza jainkoaren bitartez jasotzen dugu. Tomasentzat, ezagutzaren prozesuak ondorengo urratsak ditu:
Errealitate materiala oharpenen bitartez jasotzen du.
Zentzumenek jasotako ideia, kontzeptu edo abstrakziotan bihurtzen ditugu.
Ulermenaren bitartez gure gaitasunak gainditzen dituen ezagutza badagoela konturatzen da:
fedea edo sinismena errealitatea ezagutzeko biderik egokienak dira
Planteamendu honek, ederki asko erakusten digu Akinikoak teologiari ematen dion garrantzia, lehentasuna. Gizakiak jainkoaren zerbitzari izan behar du eta horretarako, fede kristaua zabaldu beharrean aurkituko gara. Elizak kristautasuna planetan zehar zabaltzeko helburua du, jainko kristauaren existentzia gizateriak barrena dezan. Tomasentzat teologia jainkoaren hitza delako topa genezakeen ezagutza formarik perfektuena da. Hala ere, sinismen erlijiosoak ezaugarri logiko edo arrazionalak behar dituela konturatzen da. Horretarako, filosofiaz baliatuko da. Akinoko tomasek pentsamendu filosofikoa teologiaren mnpe ipintzen du, filosofia fede kristauaren morroi, neskame edo zerbitzari bihurtzen du.
*ARRAZOIMENAK FEDEA ABERASTEN LAGUNTZEN DU.
Sinismenak arrazoizkoak izan behar dute, logikoak.
Fedeari balioa emateko balio du.
Fedea arrazoimena baino perfektuagoa da.
*FEDEAK ARRAZOIMENA OSATZEN, ABERASTEN DU.
1- Fedeak arrazoimenari autoritate jainkotiarra ematen dio
2- Fedearen nagusitasuna ebidentziaz erakusten dio arrazoimenari
3- Sinismenak arrazoimenaren zalantzak uxatzen ditu
Ondorioz, fedea eta arrazoimena desberdinak izanik elkarlanerako aproposak dira, beti ere, filosofia menpeko delarik.
6.3 Jainkoaren existentzia: bost bideak
Adierazi dugun eran, Aristotelek jakintza zientifikoari sekulako garrantzia eman zion, Platonek despreziatutako oharpenak indartu zituelarik. Akinokoa teologo gisa kristautasuna zabaldu nahian dabil eta honetarako jainko kristauaren existentzia demostra daitekeela esaten digu. Funtsean, Tomasen argudioek bi abiapuntu dituzte: