Fedea eta arrazoia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,33 KB

TESTUIINGURU HISTORIKO FILOSOFIKOA:(V. Mendean)  tradizioa monasterietan mantendu eta transmititzen da, pentsamendu filosofikoak bere independentzia galduz. IX. Mendean hasten den aroari eskolastika deritzo. Esanaiak:1-Katedraleko eta gorteko eskoletan irakasten dena.2-Metodo bat: arazoen alde on eta txarak ikertzen dira irtenbide batera eramanez. 7Eskolastikak tradizioarekiko  erlazio kritikoa eta bere transmisio didaktikoa ditu bereizgarri. Unibertsitateak, XII. Mendean aurrera sortuak , bizitza intelektalaren ardatza bilakatzen dira. XIII.Mendean iriak agertzen dira eta haiekin batera klase sozial berri bat: burgesia, aristokrazia gaindituko duena. Eskeko erlijio orden berriak:1-Frantziskotarrak: ebanjelio-pobrezia erakutsi. 2-Domingotarrak:Mundu intelektualean kokatzen da(Aquinoko Tomas). /Eskolastikaren antzinako itunak Hiponako Agustin, Boecio eta, geroago, Aristotelesen idatzi guztiak dira.Hiru arotan banatzen da:1-Goiztarra(IX-XIII): Gai filosofiko nagusia unibertsalen arazoa da. Definizio unibertsalak gogotik at existitzen diren ala ez eztabaidatzen da. Filosofia arabiarren eragina funtseskoa da. Filosofia islamekoa da Greziako filosofia eta zientzia gordetzen dituena. 2-Goi eskolastika(XII-XIII): Frantziskotarren eta domingotarren erteko borroka gertatzen da. Aquinoko Tomas da  aristotelismoa eta kristautasuna elkartzeko saiorik garrantzitsueta egin zuen. Elizak Aristotelesen idatzen batzuk eta Aquinoko tomasen tesi batzuk ere debekatu zituen.Aristotelesen idatziak Averronesen bidez ezagutzen dira. Averronesek Aristotelismo garbia defendatzen zuen. Honek hiru tesi planteatu zituen:1-Munduaren eternitatea. 2-Arima indibiduala ilkarra da.3-Egia bikoitzaren teoria Teolojikoa:Arima ilezkorra eta mundua sortua. 3. Berantiarra (xiv): antzinako eskolen sistema metafisikoekiko kritika Ockhamgo Gilenekin hasten da. Bide berria zientzia berriekin batera doa. Tomas Aquinokoaren merituak, bere garaiko gizarteari koherentzia ematea eta Aristotelesen kristautzea dira. Kristau fedearekin ados dagoena bakarrik onartzen du: mugimenduaren teoria/ errealitateari buruzko teoria hilemorfikoa eta lau kasuena/ mugimenduan oinarritutako jainkoaren existentziaren froga/ jainkoa aktu garbia, aldaezina eta perfektu bezala ulertzea/ jainkoa bere burua objektutzat duen pentsamendua delako ideia/ gizakia arima gorputzaren aktu eta forma dela/ zoriontasuna adimenaren jardueran datzala.


Arrazoia eta fedea: averroismoak planteatutako egia bikoitza delako teoriak pentsalari kristauak arrazoia eta fedearen arteko erlazioa planteatzera behartu zituen. Jainkoa jakintzaren objektu gorena zela. Jainkoa hala arrazoiaren nola fedearen objektua zela baieztatu zuen. Objektua berbera bada, ezin da kontraesanik izan. Eta baldin badago oker dagoena filosofia da. Fedea arrazoiaren kanpoko irizpide litzake eta azkena aurrekoaren pean legoke. Arrazoia ez da desagertzen, fedeak ordeztua, baizik eta hobetua ateratzen da. Bakoitzaren arloa autonomoa da, dagokien hartan, zeren eta fedeak eta arrazoiak hala metodoa nola berezko egiak baitituzte. Biek arlo komun badute, non bien bidez ezagut daitezkeen gaiak dauden. Badira arrazoiarentzat ulergarriak ez diren egia errebelatuak eta arrazoiak lor ditzakeenak gutxi batzuk bakarrik ezagutuko lituzkete. Tomasen hitzetan, egia horiek salbaziorako beharrezkoak direnez, teologiak interpretaturiko errebelazioa beharrezkoa da. Azken jakintza teologia errebelatuari dagokio. Filosofiak teologiari bere metodo logikoak uzten dizkio koherente eta arrazionala egiteko. Fedea edo errebelazioa arrazoiaren irizpide bikoitza da: negatiboa eta positiboa. Arrazoia, bere aldetik, fedearen laguntzailea da. Jainkoaren existentziaren frogak:Tomasen oinarrizko testua Biblian agertzen den “Ni naiz naizena” delakoa da. Beraz, batetik, izatearen teoriak dioenez jainkoa nahitaezko izatea da eta, Bibliak berresten digu. Falta den bakarra frogapen arrazionala da. Tomasek ez zuen Antselmoren argudioa onartzen ideiala eta errealaren arteko jauzia eman duelako. Tomasen frogak, errealitatetik abiatzen dira, zerbait existitzen delako egiaztapenekin hain zuzen. Abiapuntua berezko azalpenik ez duen sentipenezko gertakari baten egiaztapena da.-Motore geldia -Kausarik gabeko kausa -Nahitaezko izatea -Perfekzio gorena - Adimen ordenatzailea. Jainkoaren izaera: Jainkoa ezagutzea, Izana edo Izatea ezagutzea da, egia ezagutzea. Jainkoa ezagutzeko bi bide daude: -Teologia negatiboa -Sortutako izakien perfekzioak absolutura eramatea./Panteismoan ez erortzeko Tomasek parteharmenaren kontzeptua hartzen du: sortutako izakiak jainkoak izatea emateagatik existitzen dira, baina ez dira Izana baizik eta beregan parte hartzen dute berarekiko erabat ezberdinak direlarik. Aurrekoaz gain, Tomasen ustetan sorkuntza betierekoa den ala ez jakiterik ez dago. Berriz, jakin badakigu jainkoak bere buruan dituen ideiei jarraituz sortzen duela, orden hierarkiko bat emanez.


Etika: Jainkoak mundua gobernatzen du. Etikak Ongi gorena den Jainkoarengan du erdigunea eta mundua jainkoaren probidentzia eta aurre jakintzarenpean dago. Gizakiak, ez du nahitaezko moduz jokatzen, irizpide askea baitu. Bere etika finalista eta izaki orok bere perfekzioa bilatu behar duela defendatzen du. Gizakiaren kasuan bere arrazionaltasunaren perfektzioan datza. Gizakiaren helburua zoriontasuna izanik bera lortzeko bidea arrazionaltasuna garatzea eta bertuteekin ados bizitzea da. Bertuteak izan daitezke teologikoak edo kardinal naturalak. Lehenak jainkoaren bidez bakarrik ezagut daitezke eta haien artean maitasuna da gizakia bere helburuetara hurbiltzen duena. Kardinalak ahalmen naturalak egoerarik onena egotean datza. Bertuteek jarrera bideratzeko balio duten bitartean, legeen papera kanpoko ordena eta jokabidea zuzentzea litzateke. Jainkoa, ororen egile bezala, unibertsoaren legegilea da bere legeak betierekoak izanik. Gizakia bere xedeak ezagutu eta bere izaerak exijitzen duenarekin ados dauden jokatzeko arauak formulatu ahal dituen izaki bakarra da. Lege Naturalak:-Sustantzia izateagatik > bere existentzia mantentzeko joera du. -Animalia izateagatik > ugaltzeko joera du. -Arrazional izateagatik > egia ezagutzeko eta gizartean bizitzeko joerak ditu. Beste bi lege mota: -Jaikozko Legea > jainkoak gizkiari diktatu diona azken honek bere helburua lor dezan.-Giza Legea > Gizakiak hemengo bizitzarako asmatu duena, Lege naturalekin ados egon behar du beti, bestela ez litzateke justua izango. Lege hau komunitatean edo honen ordezkoak bakarrik egina izan behar da. Gizalege oro ongi komuna lortzera zuzenduta egon behar da. Politika: Gobernatzeko era ezberdinak: -Justuak: demokrazia, aristokrazia eta monarkia. -Txarrak: demokrazia demagogikoa, oligarkia eta tirania. /Onenen artean monarkia hoberena dela uste du gizartearen ordena hobeki bermatzen duelako eta jainkozko gobernu idealaren antza duelako. Giza-gobernua ongi komuna lortzeko egina dago baina ez jainkozko ongia. Botere zibila eta erlijiosoa elkarrekiko independienteak dira nolabait: -Zibila ezin da erlijiosoa sartu -Erlijiosoak ezin dio gizatiarra denari bakarrik jo. /Dena dela zibilak erlijisioaren pean egon behar du, gizatiarra jainkozkoaren pean dagoen bezalaxe.


Tomas Aquinokoaren Aristolismoa: Tomas Aquinokoak Aristoteles onartzen du. Aristotelesen erakutsiak kristautu-filosofia aberastu eta berritzeko egokiak direla uste du. Aristoteles onartzen du, baina sinemenaren aurkako ikuspuntuetan beste iturretara jotzen du. Aristotelesen berrezagutzea ez da bat-baten biribiltzen den  gertakaria. Hasieran, arabiar itzultzaileen lanetan, batez ere Averroesen baitan, agertzen den bezala hartzen da; gero Tomasek itzulpen lan berriak eginarazi zituen, grekotik latinera zuzenean eginak. Horietan ikusi zen Averroesen interpretazioak ez zirela egin zitekeen bakarrak, bazegoela Aristoteles beste era batera ulertzerik. Adibidez, arimaren hilezkortasunaren auzian, Tomasek dionez, Aristotelesek gizaki bakoitzaren ahamen gorenetakoen artean adimena jarri eta arimaren beraren hilezkortasuna defendatzen du. Munduaren betikotasunaz honako hau dio: filosofi arloan berak ere ez daukala eragozpenik gauza bera, hots, mundua betikoa dela, esateko. Tomasek, noski, munduak hasiera izan duela sinesmenak argituta mantentzen du. Tomasek Aristoteles onartzen du honako kontzeptu eta teorietan: errealitateari buruzko irakatsi gehienetan, mugimenduaren teorian, konposaketa hilemorfikoan, kategorien lau kausen teorietan, jainkoari buruzkoetan, gizakiari buruzko zenbait gauzetan ere.


Arrazoimena eta fedea tomas eta Agustinendan:Fedea eta arrazoimenaren arazoa agertu zen:filosofiak ezagutza arrazoimenetik abiatuz bilatzen duenez, eta kristautasunaren edukiak errebelatuak direnez ez dira bat etortzen.Pentsaera kristauaren historian fede eta arrazoimenaren arteko harremanak gorabehera pariatu ditu. Agustin hiponakoren eta tomas aquinokoaren jarrerak azpimarratzekoak dira. Agustinen jarrera:Bere esperientzia pertsonaletik abiatzen da. Bera ez asetu zuten zenbait talde filosofikoetan ibili zenez, arrazoimenak gizakiari fedea aurkitzen lagun diezaiokeela uste du. Baina, behin egia fedearen laguntzaz aurkituta, arrazoimenak egia hori ulertu, onartu eta bere menpe kokatu beharra dauka. Erdia aroko pentsamendu kristauak filosofia teologiaren menpe du.Kultura profanoak ez du zentzurik. Gizakiak Jainkoa eta egia ezagutu dituenean, horietatik kanpoko egile edo arazoak aztertzeaz denbora galtzea izango da. Agustinek antzinako kulturari haren balorea kristautasunarekin bat etortzea eta ulertuarazten laguntzean datzala. Tomasen jarrera:Ez zituen averroistak latinoen teoria onartu, egia bikoitzaren teoria, ez zuen gustuko agustinen jarrera.
Tomasen teoria: Arrazoimena eta fedea gustiz ezberdinak dira edukietan, metodoan. Hala ere, gauza asko arrazoimenaz eta fedeaz batera ezagut daitezke. Jainkoak mundu naturala eta supranaturala sortu ditu, baita mundu naturala ulertzeko dugun arrazoimena eta supranaturala ezagutzeko dugun fedea. Arrazoimena aztertu beharko dugu, fedeak ezin baikaitu engainatu inolaz ere. Arrazoimenak ere ez gaitu engainatzen, baina gizakiok gaizki erabiltzen degunean errorean erortzen gara.
Jainkoaren existentzia Agustin eta tomasengan:Agustinen froga ideia eredugarrietan datza ideien mugatasunean eta beharrezkotasunean. Gizakiok egia eredugarriak, beti berdin dirautenak,mugagabeak eta beharrekoak hautematen ditu.Egia hau gure adimena baino nagusiagoa da, adimenak bere aurrean makurtu egin behar baitu. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak. Adimenak argitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin.

Entradas relacionadas: