Faxismoa eta Nazismoa: Mussolini eta Hitlerren Ibilbideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB
Benito Mussolini: Faxismoaren Ibilbidea
- 1914: Mussolini Alderdi Sozialistatik kanporatua izan zen.
- 1919: Fasci Italiani di Combattimento / Alkandora Beltzak sortu zituen (talde antiliberal, antisozialista eta ultranazionalista).
- 1921: Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
- 1922: Urriak 27, Erromarako Martxa. Erregeak Mussoliniri gobernu faxista eratzen utzi zion.
Faxismoaren Finkapena (1922-1925)
- 1923: Hauteskunde lege berria. Botuen %25arekin parlamentuko 2/3 lortu zituen.
- 1924: Faxistek %65a lortu zuten. Matteotiren hilketa gertatu zen.
- 1925: Legezko alderdi bakarra: FAXISTA.
Estatu Faxista (1925-1945)
Politikoki
- Totalitarioa.
- Alderdi bakarra.
- Parlamentua eta Monarkia mantendu ziren, baina erabaki guztiak Faxismoaren Kontseilu Handiak hartu zituen.
Ekonomikoki
- Interbentzionismo ekonomikoa eta enpresa askatasuna.
- Autarkia (ezer ez inportatzea).
- 1933: IRI sortu zen (Enpresa publikoak sektore industrial nagusietan).
- Azpiegitura handi berriak.
Sozialki
- Korporatibismoa (estatuak arbitro papera, beti enpresek irabazi).
- Sindikatu liberalak eta greba eskubidea debekatu ziren.
- Gizarte Segurantzaren sorrera.
Kanpo Politika
- Inperialismoa: Lurralde batzuk okupatzen hasi zen eta "Altzairuzko Ituna" sinatu zuen.
Adolf Hitler: Nazismoaren Gorakada
Ezkerra (sozialistak/komunistak) eta Eskuin muturra (gerrakoak, gazteak, dena galdu zutenak, naziak) desadostasunean zeuden. Denak desengainatuta.
- 1919: Hitler Langileen Alderdi Nazionalistan afiliatu zen.
- 1923: Alderdiko buru bihurtu zen. Estatu kolpe saiakera baten ondorioz, kartzela zigorra jaso zuen, eta han idatzi zuen MEIN KAMPF liburua. Nazionalsozialismoaren oinarriak hauek ziren:
- Muturreko nazionalismoa
- Arrazakeria: arioen nagusitasuna
- Inperialismoa, bizi-espazioaren teoria
- Antiliberalismoa, antisozialismoa eta antikomunismoa
- Estatu zentralizatu autoritarioa, lider karismatiko batek gidatua.
- 1920ko hamarkadan: SS eta SA talde paramilitarrak sortu zituen, aurkariak eta desidentifikatuak hiltzeko.
- 1929: Krisi ekonomiko eta demokratikoa.
- 1930: Hauteskundeak. Naziek emaitza onak lortu zituzten, baina ez nahikoak.
- 1932: Hitlerrek presidentetzarako hautagaitza aurkeztu zuen, baina galdu egin zuen.
- 1933: Hauteskundeak irabazi eta Hitler kantzelari izendatu zuten (parlamentuko burua).
- 1933-1934: Boterea finkatzeko neurriak: zentralizazioa inposatu zuen, sindikatuak eta alderdiak debekatu zituen, eta SA taldea ezabatu zuen ("Labana Luzeen Gaua").
- 1934: Hindenburg presidentea hil zen, eta Hitlerrek botere guztia bereganatu zuen.
Erregimen Nazia (1935-1945)
Politikoki
- Totalitarioa, alderdi bakarra, poliziala (SS eta Gestapo).
- Propaganda erabili zuen (filmak, etab.) bere irudia goraipatzeko.
- 1933tik: Kontzentrazio esparruak.
Sozialki
- Lan Frontea (korporatibismoa).
- Antisemitismoa.
Ekonomikoki
- Kapitalista handien aldekoa.
- Autarkia.
- Armagintza eta azpiegiturak.
Kanpo Politika
- Inperialismoa: Bizi-espazioaren teoria.
- Versaillesko Bakea hautsi eta Hirugarren Reicha ezarri zuen.