Faxismoa eta Nazismoa: Mussolini eta Hitler-en igoera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Diktadura baten sorrera

Faxismoak indarkeria erabili zuen desordena sozialari aurre egiteko, grebalarien eta buruzagien jarduera zapaltzeko. Hauteskundeetan Alderdi Faxistek aulki gutxi lortu zituzten; beraz, faxistek indarkeriaz baliatu ziren boterea lortzeko. Horretarako, "atorra beltzen" taldeak osatu zituzten hainbat herritan, eta gero talde horiek elkarrekin joan ziren Erromarantz estatu-kolpe bat ematera. Erromarako ibilaldiak (1922) bere helburua bete zuen, eta Vittorio Emanuele III-k gobernua osatzea eskaini zion Mussoliniri.

Mussoliniak ahal osoa urtebetez bere esku hartu zuen. 1925etik aurrera diktadura ezarri zuen: arerioak hil zituen, alderdi politiko guztiak (alderdi faxista izan ezik) eta sindikatuak debekatu zituen, eta pertsonen askatasunak ezabatu zituen. Polizia Politikoa ere eratu zen oposizioa zapaltzeko. Mussoliniak ia botere mugaezina bereganatu zuen, industria eta bankuetako burgesiaren, jabe aberatsenen eta erdi-mailako klaseen laguntzarekin. Kanpo-politika espantsionista bultzatu zuen: Etiopia eta Albania okupatu zituzten, eta Espainiako Gerra Zibilean alde frankistari lagundu zioten.

Nazismoa eta Weimarko Errepublika

Alemaniak Lehen Mundu Gerran galdu ondoren, behin-behineko gobernu bat eratu zen, eta gobernu hark aurre egin behar izan zion Spartakisten altxamenduari. Iraultza-saio hark komunismoa ezarri nahi zuen Alemanian, baina porrot egin zuen.

Gutxira hauteskundeak egin ziren, Biltzar Konstituziogile bat osatzeko. Parlamentu horrek konstituzio bat onartu zuen, eta Alemaniak errepublika demokratiko bezala jarraitu zuen. Hasieratik, demokrazia berri hark muturreko talde politikoen aurkako presioa izan zuen.

Hitler eta Alderdi Nazional Sozialista

Adolf Hitler Alemaniako DAP alderdiko kide egin zen; alderdi hori geroago Alderdi Nazional Sozialista bihurtu zen. Hitlerrek alderdia eraldatu eta talde paramilitar bat sortu zuen, Asaltoaren Sekzioak (SA).

1923an Hitlerrek estatu-kolpe saiakera bat egin zuen (Municheko putsch-a), baina porrot egin zuen eta kartzelan sartu zuten; han idatzi zuen Nire borroka, nazismoaren oinarrizko printzipioak azaltzen zituen liburua. Liburu horretan faxismoaren ezaugarri askoren berri ematen da, hala nola demokraziaren eta komunismoaren gaitzespena, buruzagia (führer) goratzea, estata lehenestea, eta indarkeria, gerra eta gazteria goraipatzea. Liburuan jasotzen diren ezaugarri nabarmenak honako hauek dira:

  • Arrazismoa: juduenganako gorrotoa izan zen antisemitismoaren erakusgarri nabarmenena.
  • Arioaren nagusitasunaren goratzea: Hitlerrek uste zuen alemaniarrak arioak zirela, eta arraza hori nagusitu behar zela herri xumeei (latinoak, eslaboak, eta batez ere juduak) gainditzeko.
  • Bizi espazioaren teoria (Lebensraum): teoriaren arabera, arioek beste lurralde batzuk konkistatu behar zituzten alemaniarrek bertan bizi ahal izateko.

Hitler nola iritsi zen botereara

Alemania izan zen 1929ko krisialdiaren ondorioz gehien kalteturiko herrialdeetako bat. Langabezia izugarri igo zen, eta krisiari aurre egiteko ezarritako austeritate politikek langile eta erdi-mailako klaseak are gehiagotan pobretu zituzten. Langile eta erdi-mailako klase batzuk Alderdi Komunistaren eta Alderdi Nazional Sozialistaren alde egiten hasi ziren.

Iraultza baten beldur, industriako eta bankuetako jabeek alderdi naziaren alde egin zuten, beren interesak babestu nezakeen indar moduan ikusten baitzuten. 1932ko hauteskundeetan sozialistek eta naziek jaso zituzten boto gehien, baina inork ez zuen gehiengo absoluturik lortu; horregatik, inork ezin izan zuen gobernua bakarrik osatu. Errepublikako presidenteak Hitler kanziler izendatu zuen 1933an, krisi politikotik atera eta egonkortasuna berreskuratzeko itxaropenarekin.

Entradas relacionadas: