Faxismoa eta Nazismoa: Kontzeptu eta Buruzagi Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,32 KB
Italia
Faxismoa
Italian 20ko hamarkadan eman zen mugimendu politiko antidemokratiko eta antikomunista izan zen. FIC alderdi politikoak abiarazi zuen, Benito Mussolini buru zela.
Duce
Erregimen faxista bateko buruzagi ukaezina, estatua modu totalitarioan zuzentzen zuena (kasu honetan Mussolini).
Fasce
Faxismoaren ikurretako bat, estilo militarreko talde armatuek erabili ohi zutena.
FIC (Fasci Italiani di Combattimento)
Ekonomia- eta politika-krisia zela-eta Italian sortu zen eskuin muturreko alderdia izan zen.
Benito Mussolini
FIC alderdiaren burua. Boterea indarrez hartu eta faxismoa ezarri zuen Italian.
Viktor Emanuel III
Benito Mussolinik boterea lortu zuen garaian agintean zegoen erregea.
Erromako Martxa
Benito Mussolinik boterea indarrez eskuratzeko erabilitako prozesua, 1922ko urriaren 27tik 28ra bitartean gertatua. Italia erdialdeko herrietatik bere alderdiko jendez osatutako hainbat talde irten ziren, eta denak Erroman elkartu. Ondoren, Viktor Emanuel III.ak gobernua eratzea eskaini zion Mussoliniri.
Alkandora Beltzak
Aurkari politikoei eta langileei aurka egiteko sortu ziren estilo militarreko talde armatuei deritze. Jantzi ohi zuten alkandoren kolore beltzagatik zuten izen hori.
Totalitarismoa
Norbanakoen askatasuna ezabatu eta gizarteko alderdi guztiak kontrolatzeko asmoa duen erregimen politiko diktatoriala.
Alemania
Espartakistak
Alemanian XX. mende hasieran eratu zen ezker muturreko alderdi politikoetako bat. Helburutzat Alemanian Errusian bezalako erregimen komunista sortzea zuten, eta 1919an boterea indarrez lortzen saiatu baziren ere, porrot egin zuten.
Adolf Hitler
NSDAPren sortzailea izan zen. 1933an Kantziler izendatu zuten, eta 1934an, Hindenburg hil zenean, Errepublikako presidente ere izendatu zuten. Horrela, Hitlerrek hiru kargu nagusi zituen: estatuburua, gobernuburua eta alderdi bakarraren presidentea. Hitlerrek barne-politika diktatorial eta totalitario bat, eta kanpo-politika militar eta espantsionista bat ezarri zituen, Alemania krisi ekonomiko zein politikotik ateraz eta Alemaniaren mugak hedatuz.
NSDAP (Alderdi Nazionalista)
1920. urtean Adolf Hitlerrek sorturiko eskuin muturreko alderdi politikoa.
Munich-eko Putsch-a
1923. urtean NSDAPk boterea indarrez lortzeko emandako estatu-kolpea. Porrot egin zuten.
Hiperinflazioa
Prezioen hazkunde bizia eta etengabea.
Hindenburg Mariskala
Weimarko Errepublikaren presidentea 1925etik 1934ra bitartean. Gerrako heroi bat izan zen eta 20ko hamarkadan bizitza politikoa lasaitzea lortu zuen.
Kantzilerra
Alemaniako gobernuburua. Hitler kantziler izendatu zuten 1933an.
Reichstag
Alemaniako parlamentua.
Labana Luzeen Gaua
1934ko ekainean Hitlerrek agindutako hilketa. Bere alderdi barruan kontra egin ahal zioten guztiak akabatu zituen, hots, bere aurkari politikoak.
Mein Kampf
Hitlerrek kartzelan egon zen aldian idatzi zuen liburua, euskaraz Nire Borroka esan nahi du. Bertatik hartu zuen inspirazioa Nazismoak; hura ulertzea ezinbestekoa da erregimen naziaren nolakotasunak ulertzeko.
Arrazakeria
Arrazak gizabanakoaren ezaugarriak baldintzatzen dituela dioen ideologia.