Faxismoa, Nazismoa eta Bigarren Mundu Gerra: Kontzeptu Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Erromako Martxa

Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deitzen zaio. 1922an, Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten martxa honen ondorioz.

Hiperinflazioa

Prezioen hazkunde bizia eta etengabea da, non egunetik egunera ere haz daitezkeen prezioak.

Weimarko Errepublika

Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemanian konstituzio berri bat egin zuten, errepublika bat ezartzea helburu zuena.

Labana Luzeen Gaua

1934ko ekainean, Hitlerrek bere aurkari politikoak hiltzea erabaki zuen gaua da.

Totalitarismoa

Erregimen politiko diktatoriala da, norbanakoaren askatasuna ezabatzeaz gain, gizarteko alderdi guztiak kontrolatzeko asmoa duena.

Antisemitismoa

Juduekin zerikusia duen oro arbuiatzea defendatzen duen doktrina da.

Azken Irtenbidea

1942an, Bigarren Mundu Gerran, Hitlerrek aplikatu zuen metodoa, non juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportatzea erabaki zuten.

Sarraskitze-Esparrua

Bigarren Mundu Gerran zehar, alemaniar naziek juduak Europatik desagerrarazteko sortutako kontzentrazio-esparruak ziren.

Hitler

Hitlerren ideologia inperialista, antisemita eta arrazistak Bigarren Mundu Gerraren hasiera ekarri zuen.

Himmler

Alemaniako erregimen totalitarioan, polizia-estatuan, polizia-aparatuen bi taldeen (SS eta Gestapo) burua izan zen.

Hindenburg

Alemaniako mariskala eta Weimarko Errepublikako bigarren presidentea izan zen. Tannenberg-eko garailea deitzen zioten.

Mussolini

Alderdi Faxista sortu eta Etiopia eta Albania inbaditu zituen. Hitlerren aldekoa zen.

Goebbels

Alemaniako erregimen totalitarioan, propaganda-aparatuaren arduraduna izan zen, erregimen naziari eusteko.

Führer

Buruzagi ukaezina zen, estatua zuzentzen zuena.

Gestapo

Alemaniako erregimen nazian, polizia-estatuan, biztanleria kontrolatzeko polizia-aparatuaren talde bat zen. Polizia sekretua.

SS

Alemaniako erregimen nazian, polizia-estatuan, biztanleria kontrolatzeko polizia-aparatuaren talde bat zen. Hitlerren guardia pertsonala.

Erregimen Totalitarioa

Giza eta gizarteko alderdi guztiak finkatzen dituen ideologia total batean oinarritutako politika- eta gobernu-sistema da.

Hitlerren Gazteak

Haurrentzako eta gazteentzako elkarte nazia zen. 1936tik aurrera, nahitaezkoa zen kide egitea.

Fronte Popularra

1936ko ekainean egon ziren hauteskundeetan, ezkerreko batasunak, une horretan Fronte Popularra izenarekin ezagutzen zenak, irabazi zituen.

Autarkia

Ekonomia-politika bat da, zeinaren helburua herrialdeak behar duen guztia ekoiztea den, atzerriko inportaziorik egin behar ez izateko.

Göring

Alemaniar politikari eta militarra izan zen, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena izandakoa. Nurenbergeko epaiketetan heriotzara kondenatu zuten eta kartzelan bere buruaz beste egin zuen pozoituta.

Pangermanismoa

Germaniar jatorriko herrialdeen batzearen aldeko mugimendu politiko eta ideologikoa da.

Bizi Espazioaren Teoria

Teoria honen arabera, goi-mailako arraza arioak eskubidea zuen eslabiarren eta behe-mailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko.

Entradas relacionadas: