Faszismoaren Faktoreak, Ideiak eta Alemania Naziaren Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Faszismoaren Faktoreak eta Sorrera

Zein dira faszismoaren faktoreak? Lehen Mundu Gerraren ondoren zabaldu ziren, eta Gerra Handiko helburu nazionalistak eta militaristak izan zituen sorreran. Gizartearen parte hartzearen erreakzioa izan ziren, iraultza sozialen aurka: Errusiako iraultzaren zabalkundeari eta langile klasearen indarrari beldurra zion horrek.

Faszismoaren Ideia Nagusiak

Ez zeukaten ideia sail egituraturik, alabaina, denek partekatzen zituzten printzipio komun batzuk, hala nola:

  • Nazionalismo erradikala: Politika inperialista bultzatzen zuena.
  • Borondatearen eta instintuaren lehentasuna: Emozioa, bitalismoa eta irrazionaltasuna goraipatzen zituen.
  • Maskulinitatea eta Gaztedia: Mugimendu haiek printzipio maskulinoa azpimarratzen zuten eta gaztedia goraipatzen zuten aldaketa sozialaren tresna gisa.

Faszismoaren Babesle Taldeak

Gizarteko zein taldek babesten zuen faszismoa?

  • Erdi mailako klasea: Euskarri nagusia izan zen, enplegatuek, funtzionarioek eta autonomoek babesten zuten gehienbat.
  • Goi mailako burgesia: Hasieran askorik gustatzen ez bazitzaion ere estatuari zegokion interbentzionismo ekonomikoa, azkenean alde agertu zen, abantailak ematen zizkion eta.
  • Armadaren sektore bat: Gudari ohiak.

Mussoliniren Ekinbideak eta Alemaniako Aldaketak

Mussoliniren Erakundeak

Zer eratu zituen Mussolinik eta zein zen haien aurreneko ekimena? Fasci di combattimento izenekoak eratu zituen, ideologiaz gabeturiko eta balio militarrez hornituriko herrien bandak. Langileen eta nekazarien kontra gogor borrokatzea zen haien aurreneko ekimena.

Kantzilerraren Aldaketa Garrantzitsuenak

Zein ziren kantzilerrak egindako aldaketa garrantzitsuenak?

  1. Botere betearazleak bere eremua handitu zuen, funtzio legegilearekin.
  2. Alderdiak eta sindikatuak legez kanpo utzi ziren, eta haien ordez Alderdi Nazia eta Alemaniar Lan Frontea ezarri ziren.
  3. Federalismoa deuseztatu egin zen eta gobernadore naziak ipini ziren probintzietan.
  4. Beren betekizunetatik apartatu zituzten nazismoaren aldekoak ez ziren funtzionarioak.

Gestapo eta Gerrateko Operazioak

Gestapoaren Rola

Zer zen Gestapo eta zer egin zuen? Estatuko polizia sekretua zen, SSen kontrolpean zegoena. Pertsekuzio politikoa oposizioko kide guztiengana ailegatu zen, baita Alderdi Nazira berera ere.

Bigarren Mundu Gerrako Operazioak

Tximisten Gerra

Zer zen tximisten Gerra? 1940ko maiatzean, Alemaniak erasoaldi bizkor bat egin zuen Herbehereen eta Belgikaren kontra, bitarteko motordunak, blindatuak eta airezkoak baliatuz. Erasoaldi horri tximisten gerra deitu zitzaion.

Ingalaterrako Gudua

Azaldu Ingalaterrako Gudua: Alemaniar abiazioak gogortasunez bonbardeatu zituen Ingalaterrako hiriak, Erresuma Batua errenditzeko xedearekin, hura baitzen Alemaniaren aurka jarraitzen zuen bakarra. Biztanleria zibilak eutsi egin zien alemaniar erasoei eta 1941eko maiatzean bukatutzat eman zen.

Bizargorri Operazioa

Azaldu Bizargorri operazioa: Sobietar Batasunaren kontrako ustekabeko erasoa izan zen, bi potentziek elkar ez erasotzeko ituna zuten arren. Udazkenean, alemaniar tropek Leningrado setiatu, Ukraina okupatu eta Moskutik hurbil iritsi ziren. Sobietarrek lurrak hondatu eta fabrikak lekualdatu zituzten, alemaniarrek ez baliatzeko. Udaberrian, petrolio putzuak eskuratu nahian, Stalingrado setiatu zuten.

Entradas relacionadas: