Farmazia Horniketaren Kudeaketa: Salmenten Aurreikuspena eta Eskaerak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB
Horniketaren Kudeaketaren Faseak
- Salmenten aurreikuspena egitea
- Hornitzaileen aukeraketa
- Salmenten baldintzen negoziazioa
- Eskaerak egitea
- Salerosketa egitea
- Ordainketaren kudeaketa
Salmenten Aurreikuspena
Zer erosi jakin aurretik, zer salduko duzun jakitea ezinbestekoa da. Parafarmazietan, ingurumenaren ikerketak laguntzen du erabaki horretan. Aurreikuspen horretan espezializatutako argitalpenak irakur daitezke eta farmazia zer tipologia den zehaztu. Sendagaiei dagokienez, honako hauek dira kontuan hartu beharrekoak:
- Sendagai katalogoa, argitaratuta
- Bertako osasun zentrotik lortutako informazioa
- Eremuko farmazilariei, irteten diren sendagaien zerrenda eskatuz
- Merkatu ikerketak
- Esperientzia
- Bertako biltegi maiorista baten aholkuak jaso
- Farmazia berria ez denean, historiala
ABC Analisia
Biltegiak kudeatzeko sistema bat da. Biltegian dauden artikulu garrantzitsuei kontrol zorrotza egingo zaie, besteei kontrol arina.
Hau erabiltzeko, artikuluak sailkatu egin behar dira, eta hainbat modu daude hori egiteko.
Sailkapena egiteko erabiltzen den irizpidea:
- A artikuluak: Inbertsio handiena suposatzen duten artikuluak (%8-20)
- B artikuluak: Inbertsio totalaren %15-40 suposatzen dute (%20-40)
- C artikuluak: Ez dira oso garrantzitsuak biltegiak kudeatzeko, inbertsio gutxi (%40-50)
Salmenten Aurreikuspenaren Epea
Epe baterako egiten da. Gehienetan, urtebeteko epea hartzen da eta hilabetetan banatzen da.
Hilabeteko aurrekuspena egitean, hilabete baterako edo batzuentzako erostea erabaki daiteke. Garaiko produktuak erosteko egokiena da. Horrez gain, farmazian kudeatzeko erabiltzen diren aplikazioek informazio historikoa hilabeteka ematen dute.
Aurreikuspena A eta B produktuentzat hilabeteko zehaztasun handiagoa edukiko du, eta C produktuentzat, urterokoa.
Sendagaien Banaketa: Biltegi Bidez eta Laborategi Bidez
Sendagaien banaketa egiteko, biltegi maioristen bidez eta laborategi farmazeutikoen bidez egiten da. Bi hauek bi funtzio nagusi dituzte:
- Kalitatezko sendagaiak hornitzea
- Farmazia guztiak hornitzea
Eskaerak Biltegi Maioristei
- Azkarra da
- Eremu zabalak hornitzen dituzte
- Kontsultak eskaintzen dituzte
- Farmazia berrietan laguntzak eskaintzen dituzte
- Garestiagoa da
Eskaerak Laborategiei
- Prezioa abantaila nagusia da
- Transfer eskaerak egin daitezke
Eskaera Egin eta Bidali
Biltegi maioristei egunero birjartzeko eskaerak egiten zaizkie.
Eskaera egiteko 2 modu:
- Saldutako produktuen birjartzea: Programak produktuak erregistratzen ditu, zerrenda hori begiratu eta erosi behar dena erabakitzen da, edukien arabera eta hornitzailearen arabera.
- Eduki minimoen kontrol automatikoa: Soilik aurretik finkatutako eduki minimoetara iritsi diren produktuak eskatuko dira.