Faradayren esperimentuak eta indukzio elektromagnetikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Faradayren saiakuntzek adierazten dute korrontea imana mugitzen denean bakarrik sortzen dela. Gelditzean, espira barruan egon arren, korrontea ere gelditzen da. Intentsitatea imanaren abiaduraren menpe dago: astiro hurbilduz, korrontea txikia da; zenbat eta azkarrago hurbildu, orduan eta handiagoa izango da intentsitatea. Ipar poloa hurbiltzean, hego poloa urruntzean hartzen duen noranzkoan ibiliko da korrontea, baita alderantziz ere, hego poloa hurbiltzean edo ipar polotik urruntzean. Induzituriko korronte intentsitatea handitu ahal da espira gehiago izatekotan, gainazal handiagoko beste iman bat denean.


Bigarren saiakuntza

Espiraren ordez, solenoide edo bobina bat jartzen da eta aurreko saiakuntzaren berdin gertatzen da, baina areagotuago; eta horrela errazago hautemango da korronte induzitua. Ondorioz, jakin dezakegu intentsitatea solenoidearen espira kopuruaren araberakoa dela.

Fluxu magnetikoa: Eremu magnetikoa eremu-lerroen bitartez adierazten dugun eremu bektoriala da. S, gainazal bat zeharkatzen duten fluxu magnetikoa, Eremu-lerroak marraztean dentsitatea eta eremuaren intentsitatearen balioa proportzionala direnez, fluxu magnetikoa erlaziona dezakegu gainazala zeharkatzen duten lerro kopuruarekin.


Hirugarren saiakuntza

Imanaren lekuan solenoide batek, erresistentzia aldakor batek eta etengailu batek osaturiko zirkuitu bat jarriko da. Zirkuitu induktoreen (irudizko A) eta induzituen (B) solenoideak elkartuta egon behar dira burdinazko nukleo batengatik. Beraz, etengailua ixten edo zabaltzen denean bakarrik egoten da korronte elektrikoa, edo erresistentzia aldakorra aldatzen denean. Ondorioz, esan genezake induzitutako korrontea sortutako eremuaren, higitzen den azkartasunaren, eta espiraren azaleraren araberakoa dela.


FARADAYREN LEGEA

Korronte induzitua zirkuitu induzituaren espirak zeharkatzen dituen fluxu magnetikoaren aldaketak eragiten du, eta zenbat eta azkarrago izan aldaketa hori, orduan eta handiagoa izango da korronte induzituaren intentsitatea. Korronte elektrikoari eusteko, indar elektroeragile bat behar da; beraz, fluxu magnetikoaren aldakuntzak benetan i.e.e. bat induzitzen du.


Alternadoreen deskribapena

Energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen dispositiboa da alternadorea edo korronte alternoaren sorgailua. Korrontea jarraitua bada, dinamo esaten zaio. Alternadore sinpleena induzitua espira bakarraz eratuta dagoena da, abiadura angeluar konstantez biratzen badu eremu magnetiko uniforme batean. Sorgailu elektriko batek bi zati ditu: bata finkoa, estatorea, eta beste bat higikaria, errotorea; estatorea induktorea izaten da, eta errotorea, induzitua. Baina zentral elektrikoetako sorgailu handietan alderantziz izaten da.

Entradas relacionadas: