Faraday eta Henry-ren indukzio elektromagnetikoaren esperientziak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Faraday eta Henry-ren esperientziak
Bi ikertzaile hauek, zenbait ikerketa egin ondoren, ondorio berdinera iritsi ziren: Baldintza jakin batzuetan, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sortzen du eta, ondorioz, eremu elektrikoa.
Faraday-ren 1. saiakuntza
Galbanometro bati lotutako espira moduko zirkuitu batean perpendikularki iman bat hurbiltzean, korronte induzitua agertzen da imana mugitzen ari den bitartean; eta urruntzean, alderantzikatu egiten da korronte induzituaren noranzkoa. Baina imana edo espira mugitzen ez badira, ez da inolako korronte induziturik sortuko.
Saiakuntza honetan, korronte induzituaren intentsitatea honako faktoreen araberakoa da:
- Imana mugitzen den abiadura.
- Imanaren eremu magnetikoaren intentsitatea.
- Zirkuituaren espira kopurua.
Ondorioztatu zuenez, zirkuitu batean korronte elektrikoa induzitzeko, beharrezkoa da zirkuitua zeharkatzen duen indukzio-lerroen kopurua aldatzea.
Faraday-ren 2. saiakuntza
Bi haril burdinazko haga baten inguruan kiribildu zituen. Lehenengo harila bateria batekin konektatu zuen etengailu baten bitartez, eta bigarren harila galbanometro batekin.
- Etengailua ixtean: Korrontea agertzen da haril honetan eta une batez bigarren harileko galbanometroaren orratza mugitzen da.
- Etengailua irekitzean: Beste harilean, une batez, galbanometroaren orratza kontrako noranzkoan mugitzen da.
Ondorioz, lehenengo harilean korrontearen intentsitatea aldatzen bada, bigarren harilean korronte induzitua agertzen da; korronte induzitu hau intentsitatea aldatzen ari den bitartean agertzen da soilik. Kasu honetan, korronte aldaketaren azkartasunak du garrantzia, eta ez intentsitatearen balioak.
Henry-ren saiakuntza
Henry-k aurkitu zuen eroalea eremu magnetikoarekiko perpendikularki higitzean, eroalearen muturren artean potentzial-diferentzia sortzen dela. Barra metaliko bat eremu magnetiko batean perpendikularki mugitzen bada, barraren elektroi bakoitzak Lorentz-en indarra jasango du. Beraz, beheko muturrean karga negatiboak metatuko dira, goiko aldean karga positiboak pilatuz.
Bi mutur hauek eremu elektriko bat sortuko dute, hau da, potentzial-diferentzia bat. Potentzial-diferentzia honek elektroiak zirkuituan zehar mugitzera bultzatuko ditu, korronte elektriko bat sortuz.
Formulak:
Fm = Fe
q·v·B = E·q → E = v·B
ε = VB - VA = E·l = v·B·l
ε = V