Familia Sekretuak eta Maitasuna: Nobela Baten Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,34 KB

Liburuaren Argudioa eta Egilearen Mezua

Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 1930eko hamarkadaren hasieran. Silviok munduan zehar bidaiatuz xahutu zituen bere ondasun guztiak. Zaharra zenean bere herrira itzultzen da eta han aspaldiko maitale bat, Helene, aurkitzen du, zeinarekin alaba sekretu bat, Brigitte, izan zuen. Helene orain Françoisekin ezkonduta dago, oso zoriontsua da eta lau seme-alaba ditu. Bere alabetako bat, Colette, ez da zoriontsua bere ezkontzan eta maitale bat du. Borroka batean, Marc Ohnet maitaleak Coletteren senarra hil zuen. Gertaera horren ondorioz, iraganeko eta egungo maitasun sekretu asko azaleratzen dira.

Liburu honen egileak landa-familien bizitza lasai eta perfektuen atzean dauden sekretuei eta asegabetasunei buruz hitz egiten du. Odolaren gartsuaz ere hitz egiten du, gaztea zarenean bizitzeko grinak eta irrikak ezin direla zapaldu adieraziz.

Nor da Seme Hondatzailea? Silvio eta Haren Deskribapena

Silvio da seme hondatzailea, gaztea zenean atzerrira joan eta herritik alde egin zuelako. Herriak eskaintzen zizkionak baino gauza gehiago sentitu behar zituen, eta joan egin zen, amak nahi ez bazuen ere. Bidaietan bere ondasun guztiak xahutu zituen, eta zaharra zenean, lur jota eta bere bizitzaz damututa itzuli zen herrira.

Marc Ohnet: Nortasuna eta Rol Garrantzitsua Nobelan

Marc Ohnet gizon gazte eta ederra zen, eta Declos zaharraren andrearekin, Brigitterekin, harreman bat zeukan. Marcek ere maitasun-harremana du Coletterekin, eta senarra bidaiatzen ari den gau batean, elkarrekin egoteko asmoa dute. Coletteren senarra (Brigittek abisatua) garaiz baino lehen iristen da etxera, eta Marc etxean sartzear zegoela ikustean, harekin borrokan hasi eta ibaira botatzen du. Coletteren senarra itota hiltzen da.

Brigitte alargun geratzen denean, Marcekin ezkontzeko asmoa du. Justiziarekin arazorik izan ez dezan eta Coletteren aitak suhiaren hilketa salatu ez dezan, Brigittek Heleneren gaztetako amodioak azaleratzen ditu, eta hark izan zuen alaba (bera) ere bai.

Aipuaren Azterketa: Nork Esan eta Zergatia

Baina egia da ahaztu egin ninduzula? Beno, egia esan behar badut, neuk ere ahaztu zintudan. Gure alabatxoaren hitzak eta Colette gajoaren atzoko etsimendua eta alferreko lotsa behar izan ditut eta, batez ere, ardo gehiegi edan izana, zu berriro aurkitzeko.

Silviok esaten dizkio hitz hauek Heleneri, gazteak zirenean izan zuten harremana berreskuratu nahi zuelako. Silviok gaztetan izan zuten harremana gogoratzen du eta Helenerekin hitz egiten du horri buruz. Momentu horretan, Helene oraindik ez zegoen Françoisekin ezkonduta, eta Silviorekin harreman labur bat izan eta gero, haurdun geratu eta alaba bat izan zuen. Helenek ez zuen nahi alaba horrekin geratu, eta bere arrebaorde Cecile geratu zen neskatilarekin.

Entradas relacionadas: