Familia Nuklearra, Dibortziatuak, Berreraikiak, Homoparentala, Adopziozko eta Gurasobakarra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,21 KB
Familia Nuklearra
Familia gune bakar bateko kideen elkarbizitzan osatzen den familia. Nuklear guraso-bikoa mota nagusia oraindik (%40).
Motak:
● Guraso bikote bat eta bere seme-alabek osatzen dutena (edozein motatako semeak)
● Heldu bik osatutako bikotea (seme-alabekin edo gabe)
● Heldu bakarra bere seme-alabekin
Familia dibortziatuak
Dibortziatuen ezaugarriak:
● Gero eta ugariagoak.
● Guraso bakartasunaren jatorririk ohikoena.
● Guraso bakarreko familiekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu.
● Dibortzioak senideei moldaketa eskatzen dio.
Ahuleziak (arriskuak):
● Dibortziatutako gurasoen semen alabek elkarrekin dauden gurasoenak baino probabilitate handiagoak pairatzeko:
▪ Arazo emozional/portaeraren nahasketa.
▪ Emaitza txarrak eskolan.
▪ Antsietatea eta depresioa.
● Dibortzioa arriskuan jar dezake seme-alaben doikuntza psikologikoa.
● Beti ez da gertatzen.
● Umeen ongizate psikologikoa eta emozionala ez dago familia egiturarekin lotuta familiaren beste aldagaiekin baizik:
▪ Guraso ez zaintzailearen inplikazio maila umearekin.
▪ Guraso zaintzailearekin umeek duten erlazioa.
▪ Gurasoen artean dagoen harremanaz duten iritzia edo pertzepzioa.
Familia berreraikiak
Ezaugarriak:
● Lehenago izandako harremanetatik sortua.
● Bikotekide batek edo biek aurreko harremanean izandako seme edo alabren bat daukate.
● Gero eta ugariagoak dira baina zaila da jakitea zenbat diren.
● Itxuraz, familia tradizional guraso-bikoa dirudite baina konplexuagoak dira.
● Adaptazio prozesua konplexua da umeentzat.
● Prozesuan eragina duten aldagaiak:
▪ Guraso batekin bizitzeari uzten diote
▪ Umearen sexua (neskek txarrago pasatu)
▪ Adina
▪ Guraso-ordearen sexua
▪ Aita amaordearen izaera
▪ Guraso arteko gatazkaren egoera
▪ Gurasoen jarrera
● Garrantzitsuena familiak ondo funtzionatzeko: gurasoen inplikazioa
Ikerketaren emaitzak:
● Umeek gurasoko biko familienak baino doikuntza psikologiko maila baxuagokoa izan dezakete.
● Umeen ongizate psikologikoa ez dago familiaren egituraren menpe baizik eta:
▪ Umearen adina.
▪ Helduen egonkortasun emozionala.
▪ Hezkuntza praktikak.
Ahuleziak:
● Bikotekide berriek espektatiba baikorregiak dituzte, idealizatuak familiaren bilakaeraz.
● Bikotekide berriak umeekiko izan behar duen rola ez dago argi.
● Umeek eurekin bizi ez den guraso biologiko eta guraso.
Indarguneak:
● Heldutasuna.
● Erlazio berriak eta euren esperientzia aberastu.
● Harreman eredu desberdinak.
Familia homoparentala
Ezaugarriak:
● Sexu bereko gurasoak, seme-alabaren batekin (biologikoa, harrerakoa edo adoptatua).
● Familia ez konbentzionalaren artean ezezagunenak dira.
● Modu desberdinetan sortzen dute familia.
● Zifra zehatzak ez dira ezagutzen.
Ikerketaren emaitzak:
● Ikerketa guztiek azpimarratzen dute:
● Beraien hezkuntza praktikak egokiak dira.
▪ Seme-alabekin duten harremana: maitasuna, komunikazioa eta errespetuan oinarrituta dago.
▪ Aipagarria: umeei erakusten zaizkien balio garrantzitsuenak besteekiko tolerantzia eta errespetua.
▪ Gurasoen arteko harremana berdintzailea eta gogobetekoa.
Umeen garapena familia homoparentaletan?:
● Eskola emaitza onak.
● Portaera eta doikuntza emozional ona.
● Gaitasun soziala, auto-estima, onarmen soziala eta ongizate orokor maila onak.
● Umeen ongizate psikologikoa ez dago familiaren egituraren menpe baizik eta:
▪ Familia giroa.
▪ Gurasoen estres maila.
▪ Bikotekideen gogobetetasunarekin.
Ahuleziak:
● Guraso homosexualak izateagatik izan dezaketen bazterketa soziala.
Indarguneak:
● Umeak flexibleagoak dira genero rolei dagokionez.
● Toleranteagoak dira.
● Aurreiritzi gutxiago dute homosexualekiko.
Adopziozko familiak
Ezaugarriak:
● Familia hauetan pertsona edo bikotea eurekin lotura biologikorik ez duen umearen guraso bihurtzen da.
● Historian zehar eman den fenomenoa da.
● Azken urteotan adopziozko familien kopurua da nabarmen igo da.
Mitoak:
● Umeek izan dituzten esperientzia goiztiarren eraginez arazoak dituzte egoera berrira egokitzeko (ongizate psikologikoan).
● Gurasoak permisiboegiak izan ohi dira.
Ikerketa:
● Familia hauetan aniztasuna ugaria da.
● Ume hauek nahasmen emozionalak izateko joera dutela esan ohi da
● Umeen esperientzia goiztiarrek eragina izan dezakete bere doikuntza orokorrean.
● Adopzioaren ondorioz umeen garapena aspektu batzuetan asko arintzen da (arlo batzuetan adoptatuak ez diren umeen pareko izatera helduz).
Indarguneak:
● Gurasoen motibazio maila altua.
● Adopzioaren aurretik gurasoek duten prestakuntza.
● Talde tekniko espezializatuak ematen diren egokitasun aintzatespena.
● Adopzioa Babes faktorea da adoptatutako umeentzat eta familien egoera oso positiboa izaten da senide guztientzat.
● Eskura duten laguntza profesionala (adopzio prozesu guztian zehar).
Familia Gurasobakarra
Gurasobakarren ezaugarriak:
● Guraso bakar bat dago gutxienez adin gutxiko seme edo alaba batekin.
● Heldu bat (ama-aita), non beste familia kideak ekonomikoki eta sozialki bere menpe baitaude.
● Gehienetan emakumea arduratzen da
● Jatorri asko igo da europar herrialde guztietan
● Espainian 100 familiatik 14,6 guraso bakarrak dira.
Familia mota honetan umeek sarritan bizi dute:
● Gurasoetariko baten falta
● Guraso ez zaintzailearekiko harremanaren murrizketa
● Gurasoen arteko gatazka bizitzea
● Baliabide ekonomikoen murrizketa
● Gizarte-laguntza urriagoa
● Umearekin bizi den gurasoen estres handiagoa (lan zama/egoera ekonomikoa).
Gurasobakarreko familiei buruzko mitoak:
● Familia problematikoak dira, desegituratuak, apurtuak, osagabeko…
● Familia hauetan umeek arazoak izan ditzakete doikuntza psikologikoan.
Ikerketaren datuak:
● Familia guztiz funtzionalak, kideen arteko lotura eta harreman estuekin
● Umearengan eragina duten familia hauen ezaugarriak:
● Familiaren jatorria
● Baliabide ekonomikoak
● Gurasoen arteko harremanaren kalitatea (gatazkak egotea ala ez...)
● Guraso ez zaintzailearen inplikazioa eta umearekiko erlazioa…
Ahuleziak (arriskuak)
● Zailtasun ekonomikoak (etxebizitza, ad)
● Laguntasun falta (sare soziala)
● Askok zailtasunak lana eta familia bizitza bateratzeko:
▪ Erantzukizunen zama handia guraso batentzat
▪ Seme-alabekiko erlazioan tentsioak
▪ Hezkuntza praktika ez eraginkorrak
Indarguneak:
● Umeak helduagoak bihurtu adin gazteagoetan (etxeko lanetan eta zaintza lanetan erantzukizun handiagoa hartzen dute)
● Beste familia kideekiko sentsibilitate eta ardura handiagoa.
● Amarekiko lotura estuagoak.