Familia eta Haur Eskola: Eskolatzearen Garrantzia eta Komunikazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB

FAMILIA ETA HAUR-ESKOLA: Eskolatzea

Eskolatzea handitu egin da bi arrazoiengatik:

  • Lan eta familia bizitza bateratzeko premiari erantzun ahal izateko.
  • Hezkuntza-mailan, sortzen diren premiei hobeto erantzun ahal izateko. Haurrek berdinen ondoan hobeto ikasten dute eta hezitzaileen esku hartzea errazten da.

Lehen haurtzarotik eskolatzeak onuragarria izango da:

  • Gaitasun kognitiboak estimulatu eta geroko eskola errendimendua hobetzen du.
  • Gizarte egoera ahulean dauden familientzat aukeren berdinketarako mekanismo bat da.
  • Hezkuntza zerbitzuetara berdintasunezko sarbideak izateak banakako eskubideak sustatzen ditu.
  • Haur eskolak izaera integratzailea eta konpentsatzailea du.

Erantzukizun partekatuak familia eta eskolaren artean

Hezkuntza ardura haur eskolak bereganatzeak aliantza bat eskatzen du familia eta eskolaren artean, ardura nola konpartitu adosteko. Konpartitzea ez du esan nahi gurasoak haurren heziketan libre gelditzen direnek. Familiak haurren heziketaren protagonista izaten jarraitzen du. Familia eta eskolaren arteko harremana ahalik eta onuragarriena izan dadin bide egokiak sortu behar dira. Familiekin esku hartzea haur hezkuntzako espezialisten nahitaezko betebeharra da.

Eskolaren eta familiaren arteko harremanaren ardatza:

  • Parte hartzea sustatzeko mekanismoa.
  • Komunikatzeko eta hura informatzeko bideak.
  • Esku hartzea egoera berezietan.

FAMILIAREKIKO KOMUNIKAZIOA

Eguneroko komunikazioa:

Sarreran eta irteeran: era informalean ahozko komentarioen bidez. Egunean bitan: goizean, etxeko informazioa jasotzen du hezitzaileak, arratsaldean eskolako informazioa jasotzen du familia. Informazio truke horiek garrantzitsuak direnean elkarrizketa bat programatu behar da, pribatuan egoera aztertu, beharrezko azalpenak eman eta elkarrekin erabakiak hartuko dira. Momentu hauetan jende asko elkartzen da, elkarrizketa arinak eta ohiko arloei buruzkoak izan behar dira (idatziak komentatzeko, instrukzioak azaltzeko, txarto ulertzeak ekiditeko…). Sarrera eta irteera ez da inprobisatu behar. Hezitzaileak espazioak, denbora antolatu behar ditu eta arauak argi azaldu.

Iragarki taula:

Norabide bakarreko informazio sistema (ordutegia, festak, zer jan duen…). Informazioa garrantzitsua denean agendan edo ohar batetan idatziko da, eta irteeran komentatuko da.

Haur agenda:

Informazioa jaso eta emateko era formala eta sistematikoa. Haur bakoitzak berea eroan eta ekartzen du egunero. Familiak zein hezitzaileak informazioa idazten dute eta haurrak eramatearen ardura dute. Garrantzi handiagoa hartzen du zaintzailearekin doanean eskolara.

Aldizkako komunikazioa:

Elkarrizketa: solasaldi profesionala, informazioa jasotzen du helburu, artxibatu, aztertu eta ikasteko asmoz. Komunikazio teknika garrantzitsua: beraz, inportantea da helburua argi izaten eta nola eroan praktikara.

Hasierako elkarrizketa:

Datuak (pertsonalak, familiarrak, heziketa historiala, gaixotasunak…) informazioa fitxa batetan jaso eta espedientean gorde. Gurasoak ere informatu behar ditugu, instalazio, material, ordutegi, langile, nola egin sarrerak eta irteerak.

Jarraipen elkarrizketa:

Kurtso erdian, haurren ikasketa prozesuaz eta moldaketaz informatu, txostena eman baino lehen (datuak aurreratu) edo gero zalantzak argitu.

Ezohiko elkarrizketak:

Haurra edo familiaren egoeraren arabera behar beste egin behar dira. Hezitzaileak edota familiak eskatuta (erregistroak, arazoak, banaketa).

Txostenak:

Familiei ematen zaien dokumentu bat da haurraren garapenean egindako aurrerapenak eta ohituren zein autonomiaren barneratzearen eboluzioaz informatzeko. Informazioa: garapen afektiboa, mugimendua, ohiturak, hizkuntza eta komunikazioa, harremanak, oharrak eta aholkuak. Eskura ematen dira, entrebista baino lehen edo bertan.

Bilerak:

Familiekin komunikatzeko tresna bat da. Aldez aurretik prestatutako gai zerrendaren araberako informazioa emateko eta familien parte hartzeko errazteko zalantza eta galderen bidez.

  • Ikasturtea hasi baino lehen (batzuetan aurreko ikasturteko ekainean egiten da): aurkezpena, funtzionamendua, arauak, egokitze-aldia, programazioa.
  • Formazio batzarrak familientzako: gai desberdinak garatu edo landu egiten dira (haurren garapena, mugak eta arauak…). Ikastetxeak, udalak edo guraso elkarteak antolatzen ditu.
  • Ikasturte amaieran (batzuetan): balorazio orokorra egiteko eta udarako aholkuak ematea.

Entradas relacionadas: