Familia eta Eskola: Esku-hartzea eta Hezkuntza
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB
Familiarekin Esku-hartzea Zenbait Egoeratan
- Egokitzapen denboraldiko esku-hartzea
- Minusbaliotasuna edo jarrera arazoak dituzten haurren familiekin egindako esku-hartzea
- Familia iritsi berriekin egindako esku-hartzea
- Dolu egoeretako jardunbidea
Jarrera Oldarkorren Prebentzioa
- Lehenengo urteetan ez badago haurrarekiko afekturik eta dedikaziorik, haurrak jarrera oldarkorrak hartzeko arriskua handitu egingo da.
- Gurasoek ohiz erabiltzen badituzte zigor fisikoa eta tratu txar emozionalak beren autoritatea adierazteko, haurrak naturaltzat hartuko ditu; horiek izango dira haren ohiko erantzunak. Alkoholismoak eta antzeko jarrerek ere eragin bera izango dute.
- Haurren jarrera oldarkorrak gehiegi onartzeak ere jokabide horiek barneratzea eta sustatzea eragiten du. Gurasoek mugak jarri behar dituzte haurrak beste pertsonekin duen harremanean onargarria eta onartezina denaren artean.
- Ama eta aita eztabaidan ari badira haurrak aurrean direla, gatazkak konpontzeko eredu okerrak hartzera bultzatzen da. Eragin bera du, adibidez, eztabaida horietan aliatu gisa haurrak erabiltzeak.
- Inolako kontrolik edo orientaziorik gabe telebista ikusteak ere haurren oldarkortasun maila igo dezake, ikusten diren saioen arabera.
Familia Inguru Hezitzailearen Arloak
- Balore eta arau igorle bezala:
- Familiaren eraginez baloreak eta arauak behaketaren bidez barneratzen ditugu.
- Lehen talde bezala:
- Familia lehen ingurune naturala da.
- Lehen eraginak eraginkorrenak familiarengandik jasotzen ditugu.
- Inguru honetatik abiatuta gizartearekin harremanetan konektatzen gara.
- Sozializatzaile bezala:
- Komunitatean integratzeko lehen espazioa da.
- Familiaren barruan sozializazio egokia badugu, beste eremuetan sozializazio egokia izateko aukera gehiago izango ditugu.
- Formazio agente bezala:
- Familian lehen lorpenak eta ohiturak izaten dira (oinez, hitz egin, jan...).
- Portaera eredu bezala:
- Etxeko nagusiak eredu bezala hartzen dira eta imitatu egiten dira.
- Ez da ikasten entzundakoagatik, ikusitakoagatik baizik.
- Konfiantza eta ziurtasun gune bezala:
- Gaitasunak garatzeko gune segurua.
- Beldurrak eta nahigabeak adierazteko gunea.
- Geroko arriskuak prebenitzeko gunea.
- Harremanen eredu bezala:
- Maitasunak familiaren ekintza hezitzailea sustatzen du.
- Afektuak eta exijentziak ez dute elkar oztopatzen.
OOG edo Eskola Kontseilua
Zer da?
Eskola elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzearako organo gorena da. Espazio honetan familiek, irakasleek eta ikasleek parte hartzen dute eta euskal sare publikoko edozein ikastetxetan eragina duten erabakiak hartzen dituzte. Eskola kontseilua eratzea derrigorrezkoa da diru publikoarekin sostengatzen diren ikastetxe guztietan.
Nortzuk osatzen dute?
Eskola kontseiluan eskola elkartea osatzen duten kolektibo guztiak azaltzen dira ordezkaturik. Beren kideak irakasle klaustroa, ikasleria, guraso zein tutoreen kolektiboko taldekoak izan daitezke eta pertsona bakarreko organoetakoak. OOG edo eskola kontseilua gutxienez ondokoek osatuko dute:
- Irakasle klaustroa
- Ikasleria
- Guraso zein tutoreen kolektiboa
- Pertsona bakarreko organoetakoak (zuzendaritza, etab.)
Hezkuntza Estiloak Familian
Hezkuntza estiloak lau dimentsioren arabera definitzen dira:
- Afektua: Emozioen adierazpena.
- Komunikazioa: Elkarreragin maila eta seme-alaben parte hartzea familia harremanetan.
- Kontrola: Familia barruan arauak nola ezartzen eta kudeatzen diren.
- Heldutasun eskakizunak: Haurrari eskatzen zaizkion eta haurrarengandik espero diren erantzukizuna eta autonomia.
Hezkuntza estilo nagusiak:
- Autoritarioa: Arau ugari, malgutasun gutxi.
- Permisiboa: Ez dago ia araurik edo ez dira betearazten.
- Demokratikoa: Egokia, arauak eta afektua orekatzen ditu.
- Axolagabea: Arau gutxi eta ez dira ezartzen, afektu gutxi.
Ikas Komunitateak eta Ikastetxeko Profesionalak
Ikas Komunitateak
Pertsona gazte, heldu eta umeak hezteko komunitatearen proiektu kultural eta hezitzaileen sorkuntza.
Ikastetxeko Profesionalak
Ikastetxean profesional hauek administrazioak jartzen ditu premien arabera:
- Pedagogia terapeutikako irakaslea
- Aholkularia
- Laguntzailea
- Logopeda
- Fisioterapeuta
Kanpoko Erakundeak
Hezkuntza Sailekoak:
- Berritzeguneak
- Arreta Goiztiarra
Elkarte ezberdinak:
- APNABI
- GAUTENA
- ASPACE
- ARANSGI
- GORABIDE