Familia eta Bizikidetza Unitateak: Funtzioak, Estiloak eta Bizi Zikloa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB
Bizikidetza Unitateak eta Familiaren Oinarriak
Bizikidetza-unitateak bizileku batean elkarrekin bizi diren kideei egiten die erreferentzia.
Familia Bizikidetza-Unitate Gisa
Modu naturalean partaidea da, ez da aukeratua.
Gizarteak Sortutako Bizikidetza-Unitateak
- Harrera-etxeak
- Egoitzak
- Etb.
Familiaren Egitura eta Dinamika
- Egitura familiarra: Familia osatzen duten kideak, beraien arteko lotura eta antolakuntza.
- Dinamika familiarra: Familia-kideen arteko elkarrekintzari egiten dio erreferentzia (komunikazio-maila, arauak, gatazkak, sentimenduak, etab.).
Familiaren Bizi-Zikloa
Familiaren bizitzan ematen diren garai/etapa ezberdinak.
Familiaren Beharrak
- Ekonomikoa: Kideen behar materialak asetzea.
- Sexuala: Elementu afektiboa, ugaltzeko beharrezkoa.
- Soziala: Gizartean bizitzeko arau, kultura eta balioen transmisioa.
- Afektiboa: Loturen bitartez maitasuna, leialtasuna eta bestelako harremanak.
- Segurtasuna eta Laguntza: Babes-gune nagusia, egoera ezberdinei aurre egiteko.
Familiaren Funtzioak
- Kontrola: Diziplina ezartzea.
- Rol-banaketa.
- Gatazkak konpontzea: Familia aurrera egin dezan ezinbestekoa.
- Garapen pertsonala: Ezinbestekoa da indibidualitatea kolektiboan txertatzeko joera.
Familia Estiloak
- Autoritarioa: Arau zurrunak, zigorra, autoestima baxua.
- Axolagabekeria: Antisoziala, enpatia gutxi, ardura falta.
- Permisiboa: Mugarik ez, kontrol gutxi, exigentzia/ardura falta, heldutasunaren atzerapena, egokitze-zailtasuna.
- Demokratikoa: Autonomia sustatzea, negoziazioa, kooperazioa.
Komunikazio Moduak Familian
- Komunikazio Positiboa: Komunikazioa arina da, entzutea eta ulermena ohikoa da. Errespetuan eta afektibitatean oinarrituta dago.
- Komunikazio Negatiboa: Komunikazioa nahasia eta gatazkez betea izaten da.
- Komunikazio Isila: Pertsonak harremanean konpromisorik hartzen ez duenean eta komunikazio-maila adierazkorra ez denean.
- Komunikazio Bortitza: Adierazpenak erasokorrak dira eta mehatxu edo erasoetan amaitu daitezke.
Familia Egitura eta Dinamika Motak
- Familia Isolatuak: Talde-identitaterik ez dago, bakoitzak bere bizitza egiten du. Ematen den komunikazioa ez da afektiboa eta arau zein balioak ez dira egonkorrak.
- Familia Aglutinatzaileak: Indibidualitatea ia ez da existitzen, taldea gainetik baitago. Berritasunak eta kanpotik datozen elementuak mehatxu gisa bizi dira.
- Familia Uniformeak: Aita-amaren rola nagusitzen da, familiaren beste kideak bere ezaugarrietara moldatuz. Komunikazio zurruna izaten da.
- Familia Integratuak: Rolen egonkortasunean eta malgutasunean oinarritzen da. Kide bakoitzaren funtzioak taldearena elikatzen du. Arazoei aurre egiten zaie, horiek ukatu edo erreprimitu gabe.
Bikote Egonkorren eta Familia Nuklearren Bizi-Zikloa
- Eratzea: Bikotearen osaketa eta bizikidetza, bi indibiduok bizitza partekatzen dutenean.
- Zabaltzea:
- Gurasotasuna: Lehentasunen berdefinizioa eta hezkuntza-helburuen partekatzea.
- Eskolaratzea: Bigarren mailako sozializazioa.
- Nerabezaroa: Identitatearen eraikuntza eta seme-alaben autonomia.
- Murriztea: Bizi-zikloaren erdia. Bikotearen berrikuspena haurren autonomiak baldintzatua, banaketak gerta daitezke. Guraso propioen zaintza.
- Bizitzaren Amaiera: Osasunaren eta autonomiaren galerak eta heriotzarekiko hurbiltasuna (beldurraren kudeaketa).