Familia Arreta Planak eta Zerbitzuak: Gida Osatua
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,87 KB
Familia Arreta Planak eta Zerbitzuak
FAMILIA ARRETA PLAN/ZERBITZUAK:
1. Eguneko Zentroa
Eguneko zentroa ez da bizitzeko zentroa, eguneroko atentzioa eskaintzen die adingabekoei eskolaz kanpo eta oporretan. Aspektu pertsonal, sozial eta familiarretan modu globalean aktuatzen da.
2. Adopzio Internazionaleko Programa
Haur kanpotarra babesteko programa, hemengo familiara etorri eta betirako nazionalitatea lortzeko. ECAI akreditazioa ematen diete entitateei mediazioan lan egiteko haurrekin, hala nola Txile, Bolivia, Filipinas...
3. Giza Zailtasunetan dauden Adinabekoak Laguntzeko Taldea
Talde multidisziplinarra familiak baloratzeko eta lan egiteko adingabekoak arriskuan daudenean.
4. Familia Anparatzeko Programa
Familiek arduratu ezin dutenean, guarda eta kustodia ematea beste familia bati denbora baterako. Iraupenaren arabera sinplea, iraunkorra edo aurreadopzioa izan daiteke. Hurruneko familia, beste familia batean. Administratiboa edo judiziala.
5. Eskuhartze Familiarra
Gurasoak laguntzea semeekin harremanatzeko modu egokiak irakasten.
6. Adingabekoen Behaketa eta Anparatzea
Larrialdi egoeretan anparatze balorazioa eta esku-hartzea, adingabekoei arreta eta babesa emateko babesgabeko egoeretan daudenean.
7. Harrera Egoitza
Haurra babestea tutela edota guardarekin garapen egokia ziurtatzeko. Astean zehar egoitzan daude hezitzaileekin.
8. Casas Amigas
Gehienez 4 haurrentzat, ordutegi malguak.
9. Haurrentzako Plazak Haur Eskoletan
10. Adopzio Nazionaleko Programa
11. Arreta Goiztiarreko Programa
0-3 urteko haurrei ikusitako diskapazitateak ez finkatzeko. Horretarako teknika terapeutikoak erabiltzen dira, hala nola estimulazioa eta errehabilitazioa.
12. Familia Bitartekaritza
Banaketa eta dibortzioak ahalik eta gatazka gutxiekin gauzatzeko laguntza.
13. Orientazio Familiarra
Familia gatazka eta restrukturazioan laguntzeko laguntza psikologikoa eta pedagogikoa.
14. Heziketa Familiar Programa
Gurasoak laguntzea haien haurrekin egokiago harremanatzen.
15. Familia Elkargunea
Haurrak eta familiak bisitak egiteko lekua. Helburua harremana mantentzea da eta haurraren segurtasuna eta ongizatea bermatzea, batez ere tratu txarrak daudenean.
Familiei ematen zaien arretan dauden esku-hartze mailak:
I. MAILA. Prebentzioko esku-hartzeak: Haien helburua da familiei laguntzea eta haiek babestea, oro har; familiaren zailtasunak eta balizko arazoei aurre egiteko dituen baliabideak ezagutzera emanez familiaren gaitasunak indartzea du xede. Maila hori gauzatzeko, hainbat programa eta ekintza egiten dira, hasi orokorrenetatik informatzea eta motibatzea, familian bizitzeko hezkuntza… eta berariazkoagoetaraino ama izateko prestatzea, bizi-zikloko zenbait fasetan edo egoera berezi batzuetan (minusbaliotasuna, drogak…) laguntza eta tratamendu psikologikoa ematea, guraso-eskolak, gurasoentzako eta seme-alabentzako jarduera soziokulturalak…
II. MAILA. Heziketa- eta laguntza-mailako esku-hartzeak: Krisi-egoeran egon ez arren laguntza jakin batzuen bidez konpon daitezkeen premia bereziak dituzten familiei daude zuzenduta, eta haien helburua da familiari arazoa gainditzeko behar dituen baliabideak ematea. Laguntza horiek hainbat programa eta ekintzatan gauzatzen dira: haurrentzako babesa, guraso bakarreko familientzako laguntza, garapenean disfuntzioak dituzten haurren familienganako arreta, adineko pertsonak dituzten familienganako arreta, pobrezia-egoeran dauden familiak…
III. MAILA. Beste zerbitzu batzuen esku-hartzeak: Krisi-egoeran edo egoera patologikoetan dauden familiei daude zuzenduta esku-hartzeak, bai eta beste edozein arazo larrirengatik terapia edo berreziketa behar duten familiei ere. Gauzatzen diren programek helburu desberdinak dituzte, kasuaren arabera; helburu batzuk izan daitezke, adibidez, jokabide-arau berriak eraikitzea, berreziketa-prozesuak hastea, familiako kideek irtenbideak biltzeko konpromisoa hartzea…
Programa batzuk:
Familia-hezkuntzako programak eta gizarte-egoera ahulean edo arrisku-egoeran dauden familiei arreta emateko programak: Haien xedea da familiei gizarte-zailtasun bat gainditzen laguntzea, diziplina anitzeko talde batek gizartean esku hartzeko egiten duen proiektu baten bidez, zeinak familiaren egoera aztertzen baitu.
Guraso bakarreko familiei laguntzeko programak: 18 urtetik beherako seme-alaba adingabeak bere gain bakarrik dituen ama edo aita batek osatutako familiei zuzendutako programak dira. Gurasoardurak norberak bakarrik hartzeagatiko estresari lotutako arreta psikologikoa (banakakoa edo familiakoa) ematen zaie, eta, programa askotan, adingabeak zaintzen zaizkie eskola-orduetatik kanpo.
Familia-indarkeria bizi duten familiei laguntzeko programak: Etxean indarkeria-arazoak dituzten familiei edo adingabeei tratu txarrak ematen dizkieten edo sexu-gehiegikeriak egiten dizkieten familiei daude zuzenduta.
Familien orientazio- eta/edo bitartekaritza-programak: Familiako kideen arteko harremanetan arazoak dituzten familiei daude zuzenduta.
Bikote-harremanak: Gatazka-egoeretan bitartekotza egitera bideratuta daude, bereziki banaketaprozesuetan edo banaketa edo dibortzioagatiko liskarretan. Programa horrek topagune bat aurreikusten du.
Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak: Gatazka-harreman ohikoenak gurasoen eta seme-alaba nerabeen artean gertatzen dira. Programa horiek gurasoak orientatu nahi dituzte seme-alaben hezkuntzari eta hazkuntza- eta bilakaera-krisiari lotutako gaiei buruz; haien xedea da gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa erraztea da.
Lana bateragarri egiteko programak: Programa horien helburu nagusia da ezkontideek (bereziki emakumeek) diskriminaziorik ez jasatea enplegurako sarbidean, ezta hango parte-hartzean ere, familiaren zama beren gain hartu behar izateagatik.
Zailtasunak dituen kideren bat beren gain duten familientzako programak: Adineko pertsonak edo minusbaliatuak familian bizitzen jarrai dezaten saiatzen dira programa horiek. Horretarako, laguntzak ematen dituzte: laguntza ekonomikoak eta familiako erantzukizunak arintzea.