Faktore biotikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,47 KB
¡Escribe tu texto aquí!
INGURUMEN-FAKTOREAKIngurumen-faktore edo faktore ekologiko esaten zaie organismo bizidunetan eragina duten faktoreei. Bi motatakoak izan daitezke: abiotikoak eta biotikoak.1)Faktore abiotikoak: inguruneko baldintz fisiko-kimikoak (tenperatura, gazitasuna, eguzki-argia, lurzoruren pH…)2)Faktore biotikoak: Bizidunen elkarreraginak eta hauen ezaugarriak (janariaren eskuragarritasuna, parasitoak, harrapariak...)Bizidunetan izan daitezken eraginak.1)Espezieen banaketa geografikoan (biogeografia)
.2)Espezieen adaptazio eta moldaeratan.3)Espezieen jaiotza-, heriotza-, eta migrazio-tasetan.BIOGEOGRAFIA:Bizidunen banaketa geografikoa aztertzen duen zientzia da.(geografia, biologia, geologia).Espezie bakoitzaren banaketa-eremua baldintzatzen duten ingurumen-faktoreak interpretatzen du..Horretarako banaketa ikertzen du eta lurralde bateko bizidunen inbentarioa egiten du.Jasotako datuen helburu nagusiak: ekonomian izan dezaketen eragina, gaixotasunen hedapena, izurriteen kontrol biologikoa…ADAPTAZIOA:Organismoak inguruneko ezaugarrietara egokitzen da bizitzeko eta ugaltzeko.. Ingurunearen aldaketak eragin zuzena dute organismoen adaptazioan,biogeografian eta biodibertsitatean ere. adaptatzeko denbora behar da, belaunaldi asko behar dira, Baina gizakiak eragindako aldaketarekin, bizkortzen da.JAIOTZA-, HERIOTZA- ETA MIGRAZIO-TASAKEspezie batzuek tolerantzia handia izan dezakete eragile baten aurrean eta beste batzuek,oso txikia.Zona ezin hobe:organismo batek bizitzeko baldintzarik egokienak. Organismoa azkarrago haziko da eta gehiago ugalduko da.tolerantzia-mugak gaindituz gero, organismoak ezingo du bizi, edo migratu egin beharko du beste zonalde batera.FAKTORE ABIOTIKOAKTENPERATURA,ARGIA eta URA dira faktore abiotiko garrantzitsuenak, ekosisteman bizi-baldintzak determinatuko dituztenak..1)Tenperatura. Gizakiak 0-50 ºC bitarteko tenperaturan bizi daitezke. 2)Argia. Eguzki-argia ezinbestekoa da autotrofoek fotosintesia egiteko, eta haiek dira, ekosistema gehienetako oinarria.3)Ura. gizakiaren osagairik ugariena da; landareek ere ezinbestekoa dute ura fotosintesia egiteko. Bizidun askok oxigenoa uretatik hartzen dute.ORGANISMOEN MOLDAERAKBizidunek egokitzeko moldaerak izan dituzte. 1)TENPERATURA:Tenperatura baxuetara moldatzeko:1)Landareek hazi eta erraboil bihurtuta igarotzen dituzte 2)Animaliak lozorroan sartzen dira, edo migratu egiten dute. /Urtaro beroetan, organismoek berriro aktibatzen dituzte bizi-zikloak:1)Landareak loratu egiten dira eta fruituak izaten dituzte.2)Animalia asko ugaldu egiten dira… Bero handiegia badago, animaliek ohitura gautarrak hartzen dituzte, intsolazio handienetako orduak saihesteko.BIZIDUNEN ARTEKO INTERAKZIOAK1-ESPEZIE-BARNEKO INTERAKZIOAK Biozenosian, elkarreraginak sortzen dira espezie bereko organismoen artean, eta bi mota nagusi daudela esan daiteke: Lehia:Bizidunek ezinbesteko dituzten baliabideak eskuratzeko lehiatzen dute: ura, janaria, bikotea… Populazio bateko organismo guztiek baliabide berak erabiltzen dituztenez, lehiatu egiten dira horiek lortzeko, eta baliabideak murrizten direnean, are gogorragoa izaten da lehia.
Lehiaren ondorioz finkatzen dira sarritan populazioen barruan nagusitasun-hierarkiak. Sistema horren bidez, baliabideak zer ordenatan erabiliko dituzten zehazten dute, alegia, banako bakoitzak eskubidea izango du baliabideak bere azpiko mailakoek baino lehenago erabiltzeko.Asoziazioa:Espezie bereko banakoak lehiatu egiten diren arren, taldean bizitzea onuragarria da edozein populaziotako banakoentzat.Familiarteko asoziazioak:Ahaideak diren banakoek osatzen dituzte. Helburua ugaltzea eta kumeak zaintzea da. Asoziazio taldekoia:Banakoak ez dira beti ahaideak, eta taldeak osatzeak hainbat abantaila ematen dizkie, hala nola harrapariengandik defendatzea, janaria biltzea, harreman sozialak sortzea….Asoziazio koloniala: Batez ere ugalketa asexuala duten organismoek osatzen dituzte halakoak, guraso berekoak dira eta bizitza osoan elkarrekin egongo diren banakoak izango dira. Zenbait kasutan, asoziazioaren zati batzuek funtzio bereiziak har ditzakete (elikadura, ugalketa…) Koralak, adibidez, elkarri atxikita bizi diren polipo kolonia handiak dira, errazago elikatzeko eta ugaltzeko.Estatu-mailako asoziazioak: Itxura eta funtzionamendu desberdinetako banako hierarkizatuek osatzen dute eta desberdintasun horien araberako lanak egiten dituzte. Intsektu sozialetan ohikoa da, adibidez, erleetan. Erlauntzetan 3 motatako erleak aurkituko ditugu: langileak, erlauntza garbitu, babestu, polena bildu eta halako lanak egiten dituzte; erlamandoak eta erreginak, azken hauek ugaltzeaz arduratzen dira.