Ezkontzeko Askatasuna eta Eskubidea: Konstituzioaren Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Ezkontzeko Askatasuna

a) Ezaugarriak

Ezkontzeko eskubidea konstituzioz aitortzea beste berrikuntza bat da Espainiako konstituzionalismoan eta konstituzionalismo konparatuan dauden azken joerei erantzuten diena. Horien joera, hain zuzen ere, arau nagusietan aitortutako eskubideen zerrenda handiagotzea da.

Eskubide honek ikasgai honetan ikusi diren beste eskubide gehienek ez bezalako profila ageri du. Alde batetik, Konstituzio testuan dagoen lekuan dagoelako (1. atalburuko 2. sekzioan), intentsitate apalagoko berme-erregimen bat adierazten du. Bestalde, ez du bizitza pribatuaren eremua babestea bilatzen, baizik eta konstituzionalki aitortzen du pertsonak bere bizitza konfiguratzeko duen eskubidearen manifestazio nagusienetako bat: familia bat osatzeko erabakia hartzeko eskubidea. Legez aurrez ezagututa dagoena aitortzen eta bermatzen du. Ezkontzeko eskubidearen formulazio konstituzionalak hiru alderdi ditu:

  1. Alde batetik, familiaren ezkontza-forma erregulatzeko agindua dakar. Horregatik, legegileak ezingo luke baztertu ezkontzaren erregulazio orokor bat, Konstituzioko 32.2 artikuluan espresuki aipatutako ikuspegiak jasotzen dituena. Agindu honek ezkontza-familia babesteko aukera konstituzional espresua dakar. Agindu honek esan nahi du Konstituzioak espresuki aukeratzen duela ezkontzatik eratorritako familia-eredua, eta legegileak bateragarri egin behar du egitezko loturen arauketarekin eta Konstituzioak eskatzen duen umeen berdintasunarekin, euren filiazioa kontuan hartu gabe.
  2. Senar-emazteen arteko berdintasuna arau-maila gorenarekin sagaratzea (ezartzea). Zentzu honetan, Konstituzioak ezinbestean indartu zuen lehendik zetorren joera, emakume ezkonduak jasaten zituen diskriminazio ugariak ezabatzeko, eta lege-berrikuntza bat sortu zuen, gaur egun ia osorik burutua dagoena.
  3. Ezkontzeko eskubidea konstituzionalki aitortzeak esan nahi du espresuki eragozpen zaiela legegileari ezkontza-araubide juridikoaren ikuspegi nagusiei dagokienez, hau da: ezkontzaren formak, ezkontzeko adina eta gaitasuna, senar-emazteen eskubide eta betebeharrak, ezkontza-banaketa eta desegintza-kausak eta horien ondorioak. Eragozpen honetan garrantzi berezia du banaketa- eta desegintza-kausen aipamen espresuak. Agindu bat da hori legegilearentzat, ezkontza-banaketa eta desegintzaren positibitatea kontuan har ditzan. Argi dago ezkontza-desegintzaren aipamena ezin dela ulertu senar-emazteetako baten heriotzak sortu duen desegintza bezala. Legegileak Kode Zibilera eraman du agindu konstituzionala, 30/81 Legea, uztailaren 7koa, erreformatu baitzuen.

b) Ezkontza eta egitezko loturak

Giza eboluzioak egitezko loturen existentzia ekarri du, eta horrek lekua ematen die familia ez-matrimonialei, Konstituzioko 39.1 artikuluan agertzen direnak. Horrek askotan eraman du ezkontzaren eta egitezko familia-unitateen arteko berdintasun osoa aldarrikatzera, eta Konstituzioak berak babesten ditu ezkontzaren barruan zein kanpoan izandako umeak. Konstituzioaren bi artikulu garrantzitsu: 32. eta 10. artikuluak. Sententzia ezaguna: Auzitegi Konstituzionalaren (AK) 222/1992 Sententzia.

c) Ezkontza eta orientazio sexualeko askatasuna

Kode Zibilaren erreformaren bidez, legegileak 2005ean aitortu zuen sexu bereko pertsonen arteko ezkontza. Emakume eta gizonen arteko ezkontzarekin alderatuta, berdintasun osoz, baita umeen adopzioari dagokionez ere.

Entradas relacionadas: