Ezker eskuaren legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB
Oersted-en esperimentua
Mugitzen diren karga elektrikoek eremu magnetikoa sortzen dute. Ondorengo esperimentuan ikusten da:
iparrorratza bat korrontea daraman hari eroale bati hurbilduz gero, iparrorratza hariarekiko perpendikularra den norabidean jarriko da. Oersted daniarrak 1819. Urtean egin zuen saio sinple hori, eta horrenbestez, elektrizitatea eta magnetismoaren artean dagoen lotura frogatu zuen lehendabiziko aldiz. Saio horren ondorioa honako hau da: mugitzen diren karga elektrikoek inguruan eremu elektrikoa sortzen dute, eta baita eremu magnetikoa ere, korronte elektrikoarekiko norabide perpendikularrean.
Biot-Savart-en legea : Lege honek korronteek sortutako eremu magnetikoa zehazten du. Behean, I korrontea daraman elementu infitinesimal batek sortzen duen eremu magnetikoa daukagu:
L u μ = π non u bektorearen norabideko bektor unitarioa den.
μ hutsaren iragazkortasun (edo permeabilitate) magnetikoa da eta − π balioa dauka. Ingurunea beste bat izanez gero konstantea aldatzen da: μ=μμ
Kasu bakoitzean korronteak sortutako eremu magnetikoa kalkulatzeko, horren integrala kalkulatuko dugu:
a) Korronte zuzen eta infinitua Irudian I korronte batek a distantziara dagoen puntu batean sortutako eremu magnetikoa adierazten da, puntu horretatik pasatzen den eremu lerroa eta marraztuta daudelarik. Eremu lerroak zirkularrak dira eta hariarekiko perpendikularrak. Eremu magnetikoa Biot-Savart-em legetik abiatuta kalkulatzen da, modulurako horrelako adierazpena lortuz: μ = π
- Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntutan, intentsitatearekiko (I) zuzenki proportzionala da eta puntua eta eroalearen artean dagoen distantziarekiko (a) alderantzizko proportzionala.
- Eremuaren norabidea eroalearekiko perpendikularra da. Irudian ikusten denez, bektorea hariareko perpendikularra den plano batean dago kokatuta, eremu lerroarekiko tangentea izanik.
- Bere noranzkoa torlojuaren arauaz edo eskuin eskuaren arauaz zehazten da:
Korronte zirkularra espira bat da eta bere zentroan agertzen den eremu magnetikoa kalkulatzeko berriro ere Biot-Savart-en legea erabiliko dugu. Integralaren emaitzak, kasu honetan, horrelako balioa ematen digu eremuaren modulurako
- Eremu magnetikoaren modulua, edozein puntutan, intentsitatearekiko (I) zuzenki proportzionala da eta espiraren erradioarekiko (R) alderantzizko proportzionala.
- Eremuaren norabidea espiraren planoarekiko perpendikularra da. - Bere noranzkoa torlojuaren edo sakakortxoaren arauaz zehazten da:
Espira zeharkatzen duten eremu lerroei erreparatuz gero, zera ikusten dugu:
Lerroak espiraren goiko aldetik ateratzen dira eta beheko partetik sartu. Iman batekin alderatzen badugu, goiko aldea Ipar poloa litzateke eta beheko aldea, berriz, Hego poloa.