Ezin diogu pentsatzeari utzi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

  1. Ikasle guzti-guztiek gainditu dute proba. Horregatik pentsatu dugu errazegia izan dela.
    Ikasle guzti-guztiek gainditu izanak pentsarazi digu proba errazegia izan dela.

  1. Goi tentsioko harietatik hurbil bizi diren haurrek arrisku handia dute leuzemiaz gaixotzeko. Urruti bizi direnek baino bi aldiz handiagoa.
    Goi tentsioko harietatik urruti bizi diren haurrek ez dute hurbil bizi direnek adinako arriskurik leuzemiaz gaixotzeko.

  1. Oso gutxi dakit nik;
    Apur horrekin ezin naiz urrutira joan.

    Dakidan apurtxoarekin ez dut urrutira joaterik.

  1. Umeak zaintzailerik gabe daude; izan ere, begiraleak greban daude.
    Begiraleak greban daudenez gero, umeek ez dute nork zaindu.

  1. Zintzoa da pentsatzen duena dioena. Are zintzoagoa esana betetzen duena.
    Esana betetzen duena zintzoagoa da pentsatzen duena dioena baino.

  1. Nire ustez, herri bat elkarri eskua emanez lanean ari bada, ez da galtzen hain erraz.
    Nik uste dut, elkarri eskua emanez lanean ari den herri bat nekez galtzen dela.

  1. Beti bezala, orduan ere Mikel gezurretan ari zela uste zuten eta ez zioten kasurik egin esan zuenari.
    Beti bezala, orduan ere Mikel gezurretan ari zelakoan, ez zuten aintzat hartu esaten zuena.

  1. «Baina nola utzi diezue esklaboei alde egiten?», galdetu zien Egiptoko erregeak bere laguntzaileei.
    Egiptoko erregeak galdetu zien bere laguntzaileei ea nola utzi zieten esklaboei alde egiten.

  1. Zuk atzo irratian entzundako hitz horiek ez dira nireak. Dena den, neure egiten ditut.
    Zuk atzo irratian entzun zenituen hitzak ez dira nireak, nahiz eta neure egin ditudan.

  1. Gaurkoz utzi bakean. Horixe da eskatzen dizuedan bakarra.
    Gaurkoz bakean utz nazazuen besterik ez dizuet eskatzen.

Entradas relacionadas: