Ezagutzaren eta hezkuntzaren eraldaketa aro digitalean

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,43 KB

Bauman, ezagutza gure aroan

Zygmunt Baumanek ezagutzaren transmisioa lehen bezala gauzatu ezin dela baieztatzen du. Gure aroan, posmodernitatean, ezagutzak garrantzia galdu du, izaera desberdina hartu du eta "usar y tirar" sistemakoa bihurtu da.

Ezagutzaren izaera aldakorra

Autorearen ustez, egungo aldaketak inoiz baino berehalagoak dira eta horrek ezagutzan eragiten du, dudarik gabe. Izan ere, aldaketa horiek ezagutzaren disolbatzea eta saturazioa eragiten dute. Gizartean emandako garapenarekin batera, gero eta ezagutza desberdinagoak metatzen goaz. Ezagutza handitzen, gehitzen eta konplementatzen den bitartean, gero eta gauza gutxiago dakizkigula agerian uzten digu Baumanek.

Egiazkotasuna konprobatzeko zailtasuna

Berrikuntza eta garapena pausu erraldoietan hazten diren heinean, ezagutzaren eremuan egiazkotasuna konprobatzea zail dela aipatzen du. Izan ere, ezagutzaren metaketa handi horrek ezinezko egiten du transmisioa. Ezinezko transmisio horrek ezagutza espezifikoek duten garrantzia, balioa eta erabilgarritasuna aldatzea eragiten du.

Ezagutzaren transmisio hierarkizatua

Baumanek ezagutzaren transmisioa hierarkizatu beharra dagoela baieztatzen du. Izan ere, hierarkizazio prozesu hori zaila da, denbora luzeara zerk balioko duen jakitea zaila baita. Hori dela eta, gaur egun, edukiei baino, norberaren gaitasunei garrantzia ematea eta gaitasun horiek hornitzen irakastari garrantzi handiagoa ematen zaie hezkuntza arloan.

Iragana eta oraina

Amaitzeko, autoreak lehenagoko egoerarekin konparatzen du gaur egungoa: iraganean, hezkuntzak egoera berriei moldatzeko gai zela erakutsi zuen, helburu berriak zehaztuz eta estrategia berriak eraikiz. Baina gaur egungo egoera askoz ere konplexuagoa da eta irakasleek inoiz baino erronka gehiago dituzte. Lehenik eta behin, informazio gehiegi ematen duen mundu batean bizitzen ikasi behar dugu eta, gero, hurrengo belaunaldiak hezi behar ditugu mundu konplexu honetan bizi ahal izateko.

Beck, egungo lan egitura egoerak hezkuntza sisteman: Ezagutzan oinarritutako ikaskuntzatik gaitasunetan oinarritutako ikaskuntzarako aldaketa.

Irakaskuntzaren ereduen aldaketa lan eredu posformistaren, ezagutzaren eta gizarte globalizazioan oinarritzen da. Lan merkatuari begira, posformismoaren formakuntzaren eragina pairatzen du. Lan merkatuan erabiltzen den indarra malguagoa, flexibleagoa eta desregularizatuagoa da, hau da, deszentralizazio produktiboagoa eta globala. Ikaskuntza zeharo aldatu da; gaur egun, pertsona langileen flexibilitatea eta egokitzeko ahalmenaren premietara bideratuta agertzen da. Hori dela eta, prestakuntza planek kualifikazio malguaren garapenaren ideian jartzen dute arreta, eta ez lanbideari lotutako prestakuntzan.

Adibide gisa, automobilen egitea dugu. Lehen, gehienbat katea erabiltzen zen hauek egiteko, eta langile bakoitzak zeregin zehatz bat zuen automobila osatu ahal izateko, hau da, produktua osatzen zen hasieratik amaierara arte irauten zuen prozesu baten bitartez.

Gaur egun, lehiakortasuna oso presente dagoen beste kontzeptu bat dugu. Lanpostu finko bat lortu nahi baduzu, ahalik eta lehiakorrago izan beharra daukazu, jada ez baitu balio soilik kate prozesu batean sinpleki gauza zehatz batean espezializatua egotea. "Etengabeko ikasketa" ere aipatu beharra dago, eta, beraz, ikasteko gaitasuna funtsezko bihurtzen da. Hortaz, ikasten ikastea beharrezkoa da, eta hezkuntzak duen helburuetako bat hori bera dugu: ikasleek ikasteko gaitasuna lortu beharra daukate. Adibidez, unibertsitateko irakasleek, batik bat, helburu hori daukate: ikasleei ikasten irakastea. Merkatu ekonomikoari eragiten dioten faktoreak aintzat hartuta, ikaskuntza mota berriak eskaini behar ditu, merkatu ekonomikora ahalik eta hobekien egokitzeko bidea baita.

Lan merkatuan gertatutako aldaketek hezkuntza bera aldatu dute, zenbait ondorio eraginez: teoriaren eta praktikaren arteko harremana azpimarratzen da, formakuntzaren kontzeptuaren erabilera (eta ez hezkuntzaren kontzeptuarena), gaur egun ezagutza akademikoa baino askoz gauza gehiago baloratzea, etab. Globalizazioaren fenomenoa ere garrantzitsua da testuinguru honetan. Gaur egun, hezkuntza sistemen bateratzea gertatzen ari da, batez ere matematikan, zientzietan, ingeles hizkuntzan eta IKT-etan (Informazio eta Komunikazio Teknologiak).

Hezkuntza sistemari begira, hezkuntza politiken globalizazioa ere gertatzen ari da.

Teoria klasikoak

Weber: Weberrek garrantzi handia ematen die hezkuntza-instituzioei kontrol sozialerako mekanismo gisa. Weberren iritzian, eskola "dominaziorako elkarte" bat da, hau da, gizartean eragina daukan botere-egitura espezifikoa. Bai eskolak bai elizak gizartearen "ondasun espiritualen" administrazioaz arduratzen dira, hau da, merkatu ekonomikoan zuzenean banatzen ez diren baliabideez, izaera sinbolikoa duten baliabideez.

Weberren arabera, eskolen eta elizen ezaugarri instituzionalak honako puntu hauetan identifikatu daitezke:

1. Bi instituzioak prestakuntza espezifikoa jaso duten agente profesionalez osaturik daude. 2. Instituzioetako kideek ondasun espiritual jakin baten monopolioa aldarrikatzen dute. 3. Irakasleen edo apaizen taldea publikoki ezarritako arauen arabera erreklutatzen da. 4. Instituzio kultural eta erlijiosoen testuinguruan, karisma ez da eratortzen banakoaren berezko  nolakotasunetik, ondasun sakratu edo kulturalak kudeatzen dituen talde profesionaleko kide izatetik baizik. Weberrek hiru dominazio mota bereizten ditu gizartean. Bereizketa horrek eragina dauka hezkuntzan,  dominazio eredu horiek hezkuntza-tipo desberdinak ere sortzen dituztelako. Dominazio-tipoak  bezala,  hezkuntza-­‐tipoak   ere marko idealak dira, hau  da,  errealitatean egoera puruan gauzatzen ez diren eraikuntzak dira. Honako hauek dira ezaugarriak: 1. Hezkuntza karismatikoa dominazio karismatikoarekin bat dator. 2. Hezkuntza espezializatua: dominazio legal edo burokratikoaren ezaugarri izaten da. 3. Hezkuntza humanistikoa dominazio tradizionalari lotuta dago.

DURKHEIM: Durkheimen ikuspegitik, gizarte modernoa krisi egoera batean dago, maila materialean iraupena ziurtatzen duen arren, pertsonen bizitza zentzuz hornitzeko arazoak dituelako. Bizitza modernoaren konplexutasunak anomiaren sentipena sortzen du: gizartea ez da gai pertsonak bizitza osoa izateko behar dituen osagai moralak eskaintzeko. Puntu horretan ulertu behar da hezkuntzak Durkheim-entzat duen garrantzia. Haren ustetan, pertsonaren mundu morala berreraikitzea eta pertsonaren gizartearekiko lotura mekanikoa berreraikitzea hezkuntza prozesuak transmititzen dituen balioen bitartez baino ezin daiteke lortu. Haren ustez, ezinezkoa da termino abstraktuetan planteatzea zein izan litekeen hezkuntzarik onena gizarte jakin batek inposatzen dituelako bere baitan historikoki garatzen doazen hezkuntza forma partikularrak. Bi ideia nabarmendu daitezke hezkuntzari buru egiten duen definizioaz:lehenengoa hezkuntza egitate soziala da (gizakitik independentea da) eta bestea, D-ek hezkuntzaren zientzia sozialaren oinarriak jarri nahi dituela. Eskola gizarte bat da gizartearen barruan haren ustez. Horregatik, berarentzat ikasgela ez da irakasleak ikasgaia ikasten duen egoitza bat, bertan dauden kideen ideiak eta zirrarak inpregnatzen dituen esparru morala eta kulturala da. Marx: Aurre egiten dio gizarte modernoan sortzen ari den desorekaren arazoari, baina ikuspegi zeharo desberdinetik. Marxek Durkheimek baino garrantzi handiagoa ematen dio ekonomiari; bere ustetan, azpiegitura materialak ideien eta balioen osaketa baldintzatzen du. Ikuspegi hori hezkuntzaren errealitatea ulertzeko moduan ere islatzen da: Durkheimen ustez hezkuntza gizarte modernoaren esparru zentrala da; Marxek, aldiz, arreta marjinala eskaintzen dio. Marxek eskolaren eraketa eta eskolak erabiltzen duen pedagogia kritikatzen ditu, bere ikuspegitik, horiek ez dutelako ikasleria osoaren mesedetan funtzionatzen. Eskolek eta unibertsitateek, gizarteko beste instituzio kultural batzuek bezala izaera ideologikoa daukaten edukiak zabaltzera dedikatzen dira, eta, horrela, burgesiaren dominazio-kokapena legitimatzen dute eta langileen subordinazioa mantentzen dute. Marxek, esaten du interakzio dialektikoa gertatu behar dela eskola-iraultzaren eta kapitalismoaren erabateko eraldaketaren artean. Izan ere, eskola aldatzen bada kapitalismoa aldatu gabe, eskola-aldaketek ez dute ezertarako balio izango. Eskolak ez baitu hutsune sozial batean funtzionatzen. Honako hauek dira Marxek aipatzen dituen eskola-eredu alternatiboaren ezaugarri batzuk: 1. Eskola lana eta lan produktiboa konbinatu behar dira. 2. hezkuntza polibalentea sustatu behar da, gazteak sistema produktiboan integratzeko gai izango dena eta, aldi berean gazte horien prestakuntza integrala bideratuko duena pertsona gisa. 3..Eskolan transmititzen diren edukien izaera ideologikoa ezabatu behar da. 4. Eskolaren barruan eskola burokraziaren eta ildo pedagogikoen herri kontrola ezarri behar da.Erreprodukzio sozialaren teoriekhezkuntza-instituzioek ordena sozialaren birsortzean duten zeregina azpimarratzen dute. Teoria horiek ikuspegi funtzionalistari egindako kritika moduan sortzen dira. Erreprodukzioaren teoriek hezkuntza-instituzioek betetzen dituzten dominazio funtzioak eta desberdintasun sozialen mantentze funtzioak azpimarratzen dituzte. Breziki  P. Bourdieu da beste autore garrantzitsua. Garrantzi handia ematen die egitura sinbolikoei (egitura materialen aurrean) eta, Foucaulten ildoan mantentzen du kontrol sozialaren formek sarritan izaera korporala eta aurre-­‐erreflexiboa daukatela; hortik dator euren eraginkortasuna eta gizabanakoan duten eragina, gizabanakoa kontziente izan ez arren. Kulturari zentralitate handia ematean, hezkuntza garrantzizko esparrua da. Berarentzat hezkuntza  ez  da Soziologiaren azpiatal espezializatua: desberditasun sozialen eta distintzioen banaketa ulertzeko beharrezko abiapuntua da. Hezkuntza zentroak dira, haren ikuspegian, gaur egungo gizarteetan estatusa eta pribilegioa banatzen duten instituzio nagusiak. Gure gizartea artikulatzen duten esparru desberdinen artean, Bourdieuk uste du garrantzitsuenetakoa hezkuntza-esparrua dela. Hezkuntza esparruak ez du funtzionatzen modu isolatuan gizartean. Bere dinamika ulertzeko aintzat hartu behar dira gainerako esparru sozialekin ezartzen dituen harremanak.  2 indar daude lehian hezkuntzaren esparruan: indar autonomoak eta indar heteronomoak, hurrenez hurren. Hezkuntzari buruzko ikuskera, beraz, aldatu egiten da mutur batean ala bestean egon.

Erresistentziaren teoriak. erresistentziaren teoriek indarrean dauden arauak eta balioak modu sortzailean interpretatzeko pertsonek duten ahalmenean jartzen dute arreta. R. Willis soziologoa eta antropologoa dugu erresistentziaren ereduaren ordezkari inportanteenetakoa. Haren lanean argi ikusten da metodologia etnografikoaren eragina (Chicagoko Eskolaren bitartez), baita Gramsciren lan teorikoaren eragina ere. "Aprendiendo a trabajar" lanean saiatzen da azaltzen zergatik herri-klaseetako gazteek uko egiten dioten eskolaratzeari eta, horrela, mugatzen dituzten promozio sozialerako dauzkaten aukerak (Wolverhampton hiri britainiarrean). Horretan, bertako nerabe batzuen bizi-­‐ibilbideak aztertzen ditu, eskolako azken urteetan eta laneko lehen urteetan. Willisek deskubritu zuen ikasgeletan kulturen arteko txoke handi bat gertatzen zela, eragin handiak zituenak. Haren ustez, eskolak gizartean nagusi diren taldeen kultura hegemonikoa zabaltzen badu, langile klaseko kideek aurre egiten diote kultura kontra-hegemonikoaren bitartez, eskolaratze prozesuak eskatzen duen menpekotasunari uko eginez. Hala, ikasgelaren ordena sozialaren zatiketa bat gertatzen da, elkarri kontrajarritako bi esparrutan: alde batetik, "kolegak" daude, eskola-instituzioaren aurka egiten dutenak eta haren arauak eta balioak onartzen ez dituztenak; beste alde batetik, "pringaoak" daude, eskolaren arauei men egiten dietenak, etorkizunean menperatze horrek sari ekonomiko eta profesionalak ekarriko dizkielakoan. "Kolega" horiek eskolak ezarri nahi duen normalizazio prozesuari ihes egiteko  gaitasuna  daukate,  alde horiek gehienetan "ganberro" moduan definitu izan dira, eta, batzuetan, gaizkile gisa. Baina, Willisek logika sozial bat detektatzen du euren ekintzetan, eta eskola-­‐kulturarenaurrean garatutako erresistentzia modu bat dela dio. Kolegen azpikulturak ukatu egiten du eskolako ezagutzak zentzurik duen euren bizitzetan. Ez dauka. Beraiek beren praktikak dauzkate, erlazionatzeko moduak eta mundua interpretatzeko  moldeak.  Praktika  horiek,  aldi berean, agerian uzten dituzte eskolaren barruan gertatzen diren kontraesanak. Euren praktikek oinarrizko hiru kontraesan detektatzen dituzte eskola sisteman: a) Kultura kontra-eskolarrak kontsideratzen du eskolan ezarri nahi diren obedientziari eta konformismoari emandako sariak ez direla nahikoak. b) Kultura kontra-eskolarrak lan merkatuan eskaintzen den lanaren kalitatea baloratzen du. c) azkenik, kultura kontra-eskolarrak bereizi egiten ditu Willisek "logika indibiduala"  deitzen  duena  eta  "talde  logika"  deitzen  duena. Gramsci. Gramscik proposatzen duen boterearen kontzeptua oso desberdina da Marxek proposatu zuenaren aldean. Italiar pentsalariarentzat, ez dago klase dominaziorik zentzu hertsi batean: hau da, gutxiengoak gehiengoaren gain ezartzen duen kontrola produkzio bitartekoen bidez. Aldiz, eraikuntza hegemoniko bat gauzatzen da, non gizartea zuzendu nahi duten taldeek proiektu hegemoniko bat aurkezten duten, beste taldeen eskariak asetuko dituena.  Hegemonia  eliteen  eta  gizarte  zibilaren  arteko  negoziaketa batean oinarritzen da beti, eta negoziaketa horretan, boterera iritsi nahi dutenek zerbait eskaini edo eman behar izaten dute. Gramsciren pentsamenduaz gain, erresistentziaren eredua metodologia kualitatiboen garapenari esker ere gauzatu da: horren adibide da etnografia, interakzio sozialen garrantzia azpimarratzen duena. Ildo horietan dauka bere jatorria "hezkuntzaren soziologia berria" deitu den korronteak, eskola eta tradizio desberdinak biltzen dituena. Ikuspegi horretatik arreta eskolaren esparruan agertzen diren pertsonen arteko harremanetan jartzen da bereziki: zer harreman sortzen den pertsona desberdinen artean, zeintzuk diren haien jokamoldeak, zelan txertatzen diren eskola-praktikak euren eguneroko bizitzan. Ikuspegi horrentzat, perspektiba estrukturalistek eta marxistek "kutxa beltz gisa" ulertu dute hezkuntza: hau da, gela itxi bat, sarrera-atea duena, eta irteera-atea duena. Hutsune horiei erantzuna emateko, erresistentziaren ereduak hezkuntza-prozesua garatzen deneko eguneroko baldintzak aztertu nahi ditu. Azterketa kulturalen barruan kokaturik dagoen 

M. Foucault-en lana azpimarratzen da: gizartearen eta hezkuntza-instituzioen arteko harremanari buruz egiten du azterketa. Weberrek bere garaian egin zuen bezala, eskolak afinitate handiak dituela beste instituzio diziplinario askorekin plantatzen du: presoendegiekin, hospitalekin, fabrikekin, etab. Botere sistemek beraren aburuz, gorputz indibidualen gain jarduten dute, mugimenduak, keinuak eta kadentziak diziplinatuz, instituzioaren  erritmo  monotono  eta  errepikakorretara  diziplinatzeko. Beraz, gorputzen gain jardunez, normalizazioa eta kontrol soziala ziurtatzen dira. Eskolak, bere etapa guztietan, paper garrantzitsua dauka gorputz moldaketan eta normalizazio sozialean. Hezkuntza-politika multikulturala.Kultura-aniztasunaren aitortza emaitza historikoa da: XX. mende hasieran eredu asimilazionista nagusitu zen eta urte batzuetara, mugimendu sozial berriek plazaratu eta sartu zuten agenda politikoan aniztasun kulturalaren gaia. Kultura aniztasunaren aldeko hezkuntza politiken atzean dagoen ideia da politika horien bitartez helburu bikoitza lortu daitekeela: aukera-berdintasuna eta kultura-aniztasuna eta honen adierazpenak. McCarthyk autoreak,, kultura ainztasunaren aldeko 3 hezkuntza-politika mota bereizten ditu:Testu klasiko batean, McCarthy-k* kultura-aniztasunaren aldeko hiru hezkuntza-politika mota bereizten ditu: 1. Kultura-ukertzearen eredua Honek aniztasun kulturalaren onespena eta balorazio positiboa inplikatzen du. Honen helburua gehiengoa den populazioa aberastea, beste ohitura, balio eta ikuspegi batzuetatik hurbil egotean izango litzateke. / Kultura aniztasuna positibotzat jotzen da harrera talde nagusiarentzat baina, aldi berean, kontsideratzen da besteak konpentsazio-neurriak behar dituela. Horrekin batera, gehienetan dibertsifikazio curricularra, hezkuntza-errefortzuak, harrera-ikasgelak eta horrelakoak jartzen dira martxan. Oso ohikoak izaten dira harrerako ikasgelak, hau da, banatutako ikasgelak hizkuntzaren ikasketa ahalbidetzeko horri egokitzeko. Neurri horiek denbora baterakoak izaten dira. Gainera, eurri horiek perbertsio bat izan dezakete. Izan ere, segregazioa eta isolamendua sortzen duten neurriak ere izan daitezke. Bestalde, dominanteak ez diren kulturak oztopo gisa hauteman daitezke. 2. Kultura-gaitasunaren eredua Eredu honetan hezkuntza politikek desberdintasun kulturalak ikusgai egin nahi dituzte. Planteamendurik ortodoxoenetan hezkuntza-programa elebidunak lantzea proposatzen da, edo ikasleek gaitasun transkulturalak eskuratzea proposatzen da. Ohiko praktika bat izaten da eredu honen barruan errealitate desberdinen bat ikusgai egitera dedikatzea egun bat.   / Eredu honen problema izaten da jarduera horiek izaera puntuala eta behin-behinekoa izaten dutela (ohiko curriculumetik kanpo). Askotan jai itxura hartzen dutenez, salbuespena edo parentesia izan ohi dira hezkuntza proiektuaren barruan. Beraz, horrelako ekintzek badute izaera positiboa: ikusgarri egiten dituzte hainbat desberdintasun eta errealitate, eta esanahi ludikoa ematen diete. Baina arriskua ere badute: besteen kulturen adierazpen bitxiak eta murriztaileak nabarmentzen dira eta, aldiz, ikuspegi etnozentrikotik at “normala” izan daitekeena ezkutatzen dute. 3. Kultura-emantzipazioaren eredua Eredu honetan kultura-artekotasuna curriculumaren eta eskola-eraketaren osagai bilakatzen dira. Eredu honek zera planteatzen du: gutxiengoek eskola-arrakasta eta arrakasta soziala lortzeko daukaten aukerak bultzatzeko modu bakarra curriculum multikultural bat osatzea dela. Izan ere, Curriculum interkulturalean isildutako kulturei ahotsa eta ikusgarritasuna ematen zaie ikastetxean presentzia duten kultura minoritarioen berezko erreferentzia kulturalak curriculumean integratzen: literatura, arte, musika, historia, sinesteak, tradizioak, janari-ohiturak… Ekarpen horiek ez dira bigarren mailakotzat hartzen. Eredu honek prestakuntza-erronka handia dakar irakasleentzat. Besteak beste, eredu honetan kultura minoritarioen agenteen partaidetza bideratu behar da (ikasleen gurasoen elkarteak eta horrelaoak) // McCarthyk dioen bezala, hiru ereduei egin ahal zaien kritika da hirurak abiatzen direla abiapuntu faltsu batetik: ez dute eskola desberdintasun estrukturalak, eta botere- eta erresistentzia-harremanak adierazten diren gune gisa ulertzen. Horrek distortsionatu egiten ditu proposamenak.

Globalizazioaren eraginak hezkuntzan. Ilustraziotik aurrera  hezkuntza  prozesua  esparru  pertsonalean eta lokalean garatu da. Hasieran, eliteek baino ikasten ez zutenean, prozesu guztiz pertsonalizatua izaten zen. Gero, eskola instituzio publiko bilakatu zenean eta herritarren eskubide sozialtzat hartu zenean, hezkuntzarekiko erantzukizun lokalak eta familiarrak iraun egin zuen. // Hezkuntza politika estrategikotzat jo zen eta estatuaren rola ezinbestekotzat. Hala, gaur egun arte ezagutu ditugun hezkuntza  sistemak  nazio-­‐estatuaren  esparruaren  barruan  garatu  izan dira.//Hala ere, azken urteetan globalizazio prozesuek hezkuntzako sistemen oinarriak aldatu dituzte erabat: a) Mendebaldeko ereduen araberako hezkuntza sistemen curriculumaren bateratzea (edo konbergentzia) gertatzen ari da. b) Beste egiturazko bateratzea badago:  gero eta indar handiagoa hartzen ari da iraupen luzeko oinarrizko prestakuntza-­‐fase bat, lehenagoko bigarren hezkuntza barnean hartzen duena. c) Hezkuntza sistemen gobernu eta administrazioari dagokienez ere hezkuntza politiken globalizazioa gertatzen ari da: politika horien  ezaugarria  deserregulazioa  da hau da,  estatua erretiratzen ari da hezkuntza sistemen arduradun nagusi gisa.Bestetik, hezkuntza sistemen helburu globalak ezartzen dira arian-­‐arian, eta sistema horiek aipatu helburuen arabera ebaluatzen dira (PISA adibidez). d) Badaude maila globalean gertatutako aldaketa sozio-­‐demografiko garrantzitsuak hezkuntza sisteman eragin handia izan  dutenak, hala nola familia egituraren aldaketa, atzerritar ikasleen presentzia altua eta emakumeen nagusitasuna (ez soilik kopuruan baita lorpen akademikoetan ere) e) Belaunaldi berrien prestakuntza lanerako aldatzen ari da ere  ekonomia globalaren garapenaren ondorioz: azken hamarkadetan modernitate industrialak ezarri zuen soldatapeko lanaren definizioa, eta lan horren inguruan sortutako bizitza-antolakuntza,errotik aldatzen ari direlako. Lau estrategia garatzen dira horren inguruan: 1) berrikuntza teknologikoa eta organizatiboa 2) produkzioaren deszentralizazioa   eta lanaren antolakuntzaren aldaketa 3) lan indarraren erabileraren deserregulazioa eta 4) diskurtso enpresarial berriak eta ekintza sindikalaren  desegituraketa.f) Globalizazioak hezkuntzari jarri dion erronkarik garrantzitsuena harremanetan dago hezkuntzaren beraren identitatearekin, hau da, ezagutzaren transmisioaren ideiarekin. Gainera, azken urteetako aldaketaren logikak ezinbesteko egiten du bizitzan zehar burutu beharreko etengabeko prestakuntza. Batetik, enplegu berriek eskatzen dituzten gaitasunak ezagutzan oinarritzen direlako eta bestetik, bai lanaren antolakuntzan eta bai lan indarraren kudeaketan lan merkatuak flexibilizaziora jo duelako, eta horrek etengabeko esfortzua eskatzen du langileen aldetik baldintza berrietara egokitzeko. Hezkuntza eta mugikortasun soziala Mugikortasun soziala beste estatus batez jabetuta klase sozialez aldatzeari deitzen zaio. Klase soziala atxikia da nagusiki, gizarte kapitalista berrietan, oraindik ere, askoz jende gehiago dago jaio zen klase sozialean jarraitzen duena, aldatzen dena baino. Hala, mugikortasun soziala mugatua da. Eta, subjektu bakoitzak bereganatutako ikasketa-maila da, kasuen arabera, mugikortasun sozialerako edo klase sozial berean mantentzeko faktore garrantzitsuenetako bat. Titulu akademikoaren estatusa ez da atxikia, subjektu bakoitzak bereganatua baizik, eta laneratzeko estatusean eragin oso handia du; baita, horrenbestez, estatus ekonomikoan ere. Baina, aurkakoa ere gertatzen da: ikasleen egoera sozioekonomiko atxikiak nabarmen baldintzatzen ditu subjektuaren lorpen akademikoak goi-mailako etapetan. // Hezkuntzaren hedapen masiboa (derrigorrezkoa eta doakoarena) hobekuntza sozial nabarmena da, baina hori ez da nahasi behar klaseen arteko desberdintasun sozialak desagertzearekin, ezta hezkuntzari dagokionez ere. Klase ertain berriak adib hezkuntzan duen nagusitasun horren lagungarri da kokapen ekonomiko ona, kultura-kapitala, eskura duen kapital soziala eta seme-alabei goi-mailako eta eliteko ikasketen aldera eransten dien motibazio handia.

GAZTEEN EGOERA. eskolak sistemak gizarte batean ematen diren ekoizpen-garapenei aurre egiteko, jendea lanerako prestatu behar ditu. Hala, sistemaren eta haren garapenaren beharrak betetzeko langileak prestatzea da eskolaren funtzioetako bat. Biana praktikan ezinezkoa egiten da egokitza perfektu egitea. Zalnatzaezina da hezkuntza egonkortasun sozialaren faktore bat dela eta honek, hiro egokia sortzen dela lanpostuak sortzen edo mantentzen dituzten ekoizpen inbertsiorako. Hala ere, hezkuntza ekoizpe sistemaren eskaerei eskulana emateko soilik balio dela  pentsatzea sinplikeria hutsa litzateke. Esan beharra dago baikorregia dela pentsatzea hezkuntzak gora egiten badu ekoizpenak gora egingo dueka. Baieztapen honek lehen gaian eta hirugarrenean ikusi genuen bezala, giza kapitalaren teoria defendatzen du. // teoria honek zera dio: hezkuntza kontuan hartu behar da lanaren produktibitatea aldarazten duen faktore erantsi gisa. Geroago teoria honek soldata lehiakortasunari buruzko hipotesia sartu zuen. Honen arabera, hezkuntzak, langileen prestakuntza handitzen badu, haien errenta igoko da, soldata altuenak jaitsiz (lehia handiago izango delako). Baina 1970. urtearen inguruan, teoria honi ergozpen teorikoak zein praktikoak ateratzen hasi zitzaion eta ikusi zen produktibitatean beste faktore baztuek eragin handiagoa zutela hezkuntza baino. // Gaur egun logikoa da hezkuntzak lana eta ekoizpena hobetu egiten dituela baia hala ere, beharrezkoa du beste  sektoreetan inbertsioak egitea, adibidez, lanan, jabetzan, etxebizitzan.. hala, inbertsio horiek hezkuntza aldintzak hobetuko dituzte automatikoki. // eskolatik atera eta lan munduan sartzen diren ikasleei, gaur egun, bi muturren inguruan biltzen den mundua eskaintzen zaie: batetik, lanpostu tekniko eta zuzendaritza-lanpostu oso kualifikatuak eta bestetik, fualifikazio gutxiko eta gaizki ordaindutako enplegua. Haori horrela izanik, gaur egungo krisiaren ondorioz, Espainiako langabezia %25ra iristsi da (Euskal Herrian %17a) // Espero da etorkizunari begira langile xede gazteetako askok bigarren mailako ikasketak izatea eta unibertsitate-tituludun asko eta horiek, dagokien baino maila baxuetan lan egitea. Horri, azpienplegua deritzo eta erredimendu eskasa, absentismoa etab eragiten ditu. Orain arte gazteak lan forma prekarioak jasatzen dituzte: aldi baterako lanak, eskutuko ekonomiaren lanak.. //Keysesianismoaren garaian ez ezik, Beranduko modernitatearen gizarteak gobernuek aplikatutako politika neoliberal antikeinesiarrak jasaten ari dituzte: pribatizazioak, lan-malgutasunak.. Honek langileen artean bi maila sortzea eragin du: batetik, lanpostu finkoa dutenak eta bestetik, gaizki ordainduta daudenak eta ezegonkorra sen lanpostuarekin konformatu behar direnak. Beraz esan dezakwgu eskolatik lanerako trantsizioa inoiz baino zailagoa dela gaur egun. // Zaltasun horien aurrean gazteen artean prestakuntza aldia luzatzeko joera zabaldu da (masterrak, doktoregotzak..). enbait ikerketek ondorioztatu dute azken urteotan gertatu den eskolaratzeak derrigorrezkoa ez den aldian, langabeziaren eta prekarizazio direla eta izan dela. / Hala ere, langabeziaren eta ikasketa-maialaren harremana ulertzeko bi alderdi bereizi behar ditugu: 1. Ikasketa gehiago duten herritarraek gutxiago dutenek aino prportzio handiagoan lortzen dutela lana: egia dirudi, zenbat eta ikasketa-maila handiagoa, orduan eta langabezia tasa baxuagoa. 2. Jakitea ea eskolaratze tasak enplegu orokor gehiago ekartze dun: inkestek diote ezetz. / Logioa denez, tituludunek ez dute nahi izaten beren prestakuntzatik behera dauden lanak baina lehian egon daitezke beste motatakoak lortzeko. Aldiz, ikasketa minimoak dituztenak ezin dira lehiatu lan merkatu lehiakor honetan. / batxilergoa dutenek geto eta zailagoa daukate dagokien maialarako lan-hoi bat aurkitzea eta gainera unibertsitate-tituludunen aurka ezin dira lehiatu. Unibertsitateko ikasle horiek zenbait abantaila dituzte askotan: beren lehen langabezia luzeagoa izan arren, langabezian berriz erortzeko arrisku gutxiago dute. Ondorioz, esan dezakegu tituluen lorpenak bakoitzaren ongizateari laguntzen diola, nahiz eta esfortzua handiagoa behar. 

Entradas relacionadas: