Ezagutza Zientifikoa: Jatorria, Metodoak eta Mugak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB

Ezagutza Zientifikoaren Jatorria

  • Gure garaia: Teknikaren aroa.
  • Zientzia (scientia) latinezko scire (jakin) aditzetik dator.
  • Etimologikoki, “zientzia” eta “jakintza” baliokideak dira.
  • Zientzialariek gauzak zergatik gertatzen diren azaltzen dute.
  • Zientzia jakintza teorikoa da, teknikoki eta praktikoki erabil daitekeena; jakintza zehatza, sistematikoa eta kritikoa da.
  • Mende askotan, ez ziren bereizi zientzia eta filosofia. Mundu grekoan, zientzia = episteme. Platonentzat ezagutza mota gorena zen.
    • Epistemea mundu ulergarriari, betierekoari, aldaezinari buruzko ezagutza zen. (Benetako ezagutza: arrazoimenaren bitartez lortzen dena).
    • Sasi-ezagutza (doxa): zentzuen bitartez lortzen dena.
  • Gaur egungo esanahia erabat desberdina da. Naturari behatu eta naturarekin esperimentatzearekin lotuta dago zientzia.
  • Errenazimenduan, “iraultza zientifikoa” (XVI-XVII. mendeak) gertatu zen. Filosofia eta zientzia bereiztu ziren, eta zientzia jakin batzuk antolatu, zehaztu eta autonomia lortu zuten (fisika, astronomia, etab.).
  • Bere metodoa: metodo zientifikoa. Bi elementu nagusi ditu: esperimentazioa eta matematika.
  • Metodoa: grekozko methodos-etik dator (bidea). Helburu bat lortzeko aurrez planifikatu eta bideratutako pentsatzeko edo antzeko modua da.
  • Zientzien sailkapen ugari dago. Guk hau aukeratu dugu:
    • Formalak: Logika eta matematika (aritmetika, geometria).
    • Enpirikoak:
      • Naturalak:
        1. Fisikoak: Fisika, Kimika.
        2. Biologikoak: Biologia, Fisiologia.
      • Sozialak: Antropologia, Soziobiologia.

Jakintza Zientifikoaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoa

  • Zientzia formalak Logika eta Matematika dira.
  • Ez dituzte esperientziaren gertakariak kontuan hartzen, arrazoiketen eta argudiaketen formak baizik.
  • Barne koherentzia bilatzen dute.
  • Zientzia guztietan dedukzioa eta indukzioa erabiltzen da, baina zientzia formalek nagusiki dedukzioa erabiltzen dute.
  • Dedukzioan, premisa batetik beste bat deduzitzen da, ondorio logikoa edo konklusioa lortuz.
  • Adibidea: Gizaki guztiak hilkorrak dira. Sokrates gizakia da. (Ondorioa: Sokrates hilkorra da).

Natur Zientzien Metodoa

  • Indukzioa nagusitzen da: kasu partikularretatik ondorio orokorrera igarotzen da.
  • Natur zientzien egiaztapen metodoari metodo hipotetiko-deduktiboa deitzen zaio (dedukzioa eta indukzioa erabiltzen dituelako).
  • Bi indukzio mota:
    • Indukzio osoa: kasu guztiak ezagutzen eta kontuan hartzen dira.
    • Atalkako indukzioa: ez dira aztertzen kasu guztiak. Lortutako ondorioak “probableak” dira.
  • Metodo hipotetiko-deduktiboak hiru maila ditu:
    • Enuntziatu protokolarioek enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
    • Legeak enuntziatu unibertsalak dira, eta fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak izaten dituzte aztergai.
    • Teoriak enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke.
  • Metodo hipotetiko-deduktiboaren urratsak:
    1. Abiapuntua: Behaketa edota esperimentazioaren bidez, argitu ez den arazoren bat aurkitzen da.
    2. Hipotesiaren sorrera: Hipotesi bat edo batzuk sortzen dira behatutako gertakaria edo aurkitutako arazoa argitzeko. Behar-beharrezkoa da irudimena.
    3. Ondorioen dedukzioa: Hipotesiak matematikoki formulatzen dira eta esperientziaren bidez egiaztatzeko moduko ondorioak ateratzen dira gero. Hemen dedukzio sistema erabiltzen da.
    4. Esperimentazioa eta egiaztapena: Esperimentuak egiten dira aipatutako ondorioak egiaztatzeko (ondorioak zuzenak edo okerrak ote diren).
      • Hipotesiak egiazkoak izateko, behatutako gertakariek eta ateratako ondorioek bat etorri behar dute.
      • Gertakariak eta ondorioak bat ez badatoz, hipotesiak gezurrezkoak izango dira.
    5. Lege eta Teoriaren finkapena: Hainbat aldiz eta kasutan egiaztatutako hipotesiak legetzat hartzen dira, hau da, balio orokorra aitortzen zaie. Azkenean, metodo hipotetiko-deduktiboaren bidez finkatutako lege guztiak teoria orokor batean bateratzen dira. (Adibidez: Semmelweis).

Gizarte Zientzien Metodoa

Gizarte zientzietan, subjektua ere aztergaiaren zati da. Ezaugarri nagusiak:

  • Ezagutza subjektua ere bada.
  • Iragarpen gaitasuna ez da natur zientzietan bezain handia, askatasunagatik.
  • Orokortze gaitasuna ez da natur zientzietan bezain handia.
  • Ezinezkoa da balorazio neutralik egitea.

Bi metodo nagusi:

  • Azalpenean oinarritutakoa: Natur zientzien metodoak erabili behar direla uste du.
  • Ulermenean oinarritutakoa: Hermeneutikoa. Hermeneutika literatur, lege eta teologia-testuak interpretatzeko eta ulertzeko teknika da.

Zientziari Buruzko Gogoeta Filosofikoa

  • Karl Popperrek kritikatu egin zuen arrazoibide induktiboa.
  • Faltsazionismoa: Enuntziatu unibertsalak baztertzeko aski da esperientzietan kontrako kasu bakar bat sortzea; baina enuntziatu unibertsalak onartzeko ez da aski hainbat kasu partikular egiaztatuta geratzea.
  • Faltsazionisten arabera, ezagutza zientifikoa “probablea” da, baina ez egiazkoa. (Ikus: Russell, El problema de la inducción).

Ezagutza Zientifikoaren Mugak

  • Muga Epistemologikoak:
    • Egia lortzeko aukera (faltsazionismoa).
    • Zientzia gizarte eta kultura jakin batzuetan garatzen da (eboluzio baldintzak).
    • Erabiltzen diren metodoak.

    Horrek ez du esan nahi munduko fenomenoak deskribatzeko, azaltzeko, iragartzeko eta kontrolatzeko baliotasunik ez daukanik.

  • Muga Teknologikoak: Zientzia teknologiak baldintzatzen du. Aurrerapen zientifikoak behar dituen datuak teknologia bidez lortzen dira. Teknologia barik, aurrerapena geldituko litzateke.
  • Muga Ekonomikoak eta Politikoak: Teknologia garestia da. Interes faltsuak ere badaude, eta industrien eta gobernuen botere ekonomikoen menpe daude. (Ikus: Inventos censurados).
  • Arrazoibide Zientifikoaren Irismenaren Mugak: Zientzia ez da jakintza baliotsu bakarra. Zenbait arazo zientziaren alorretik kanpo daude.
  • Muga Etikoak: Zenbait aurkikuntza zientifikok nahi ez diren ondorioak ekar ditzakete. Gogoetaren beharra dago. (Ikus: Los caminos del conocimiento. Los límites de la ciencia. Parte 1).

Entradas relacionadas: