Ezagutza Metodoak: Aristotelesetik Kanten Arrazionalismora
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,12 KB
1. Metodo Enpiriko-Arrazionala (Aristoteles)
Aristotelesek sortu zuen eta uste zuen zentzumena eta adimena konbinatuz egia sortzen zela.
Bi errealitate-maila bereiztu zituen: sentikorra eta ulergarria.
Zentzumenen bidez, errealitate sentikorrak hautematen ditugu (Aristotelesek MATERIA deitzen ziena).
Adimenaren bidez, abstrakzioa erabiliz eta errealitate sentigarrietatik abiatuta lortzen dugu ezagutza maila ulergarria (Aristotelesek FORMA deitu ziona).
1.1. Abstrakzioa
Abstraitzeak bereiztea esan nahi du.
Etimologikoki, eduki jakin batetik zerbait banatzea esan nahi du. Eta filosofiaren kontzeptuan, adimenaren forma ulergarria edo kontzeptua, materia edo elementu sentigarrietatik banatzen duena.
Aristotelesek esaten zuen ezagutza esperientziarekin hasten zela eta adimenarekin amaitzen zela.
1.2. Aristotelesen Matxismoa
Aristotelesek esaten zuen gizonak emakumeak baino dotatuagoak zirela, eta emakumeak ez zutela askatasunik eta etxeko zereginak egiteko baino ez zutela balio, eta perfekzioa deskribatzen duen izaki bakarra gizona zela esaten zuen.
2. Arrazionalismoa: “Pentsamenduak edukirik gabe hutsak dira”
Kantek arrazionalismoa “dogmatismo” bezala jo zuen. Arrazionalistek (Descartes...) posible da egia absoluto bat lortzea, bere baitan dauden jaiotzetiko ideietan abiatuz, hau da, esperientzietatik abiatuta (Nia, Jainkoa eta Mundua).
Arrazoimenaz soilik fida gaitezke. Arrazionalismoarentzat subjektuarengan dago ezagutzaren oinarria, eta esperientziaren menpe ez dauden ideia horietan abiaturik beste guztia ondorioztatzen saiatu ziren.
Metodo deduktiboa eta Matematika dira zientziaren eredua: ziurtasuna, zehaztasuna eta argitasunaz gain, dedukzioaren bidez beharrezkoak diren ondorioetara iristen delako. Arrazionalistek, jatorrizko ideietan oinarriturik, arrazoiaren bidez errealitate osoa deduzitzen saiatu ziren bere sistema metafisikoetan.
Kantek ez du onartzen arrazionalisten dogmatismoa, ezta enpiristen eszeptizismoa ere.
Descartesen 2-3 Substantzien Teoria:
Bere kabuz existitzen dena da, hau da, beste gauza baten existentzia behar gabe existitzen den substantzia da. Cogito-a (pentsamendua) abiapuntu bezala hartuz, Descartesek bera soilik substantzia pentsatzailea dela esaten du.
Gizakiaren garunean guruin bat dagoela aipatzen du, baina Descartesek inoiz ezin izan zuen egiaztatu adierazpen hau.
Descartesek hiru motatako substantziak daudela egiaztatzen du:
KOGITOA (arima): substantzia pentsatzailea: nia. Zelan heldu zen Descartes lehen egiaren nabaritasunera?: Denez dudatu dezaket, gauza batez izan ezik, dudatzen duen honek existitu behar duela, ezinezkoa delako dudak dituena ez existitzea.
JAINKOA: substantzia infinitua (perfektua).
MATERIA: substantzia hedatua da, materiala, espazioa betetzen duena.