Ezagutza, Inteligentzia eta Nortasuna: Korronte Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

Ezagutza Zientifikoaren Korronte Historiko Nagusiak

(1, 2, 3)

Galileo Galilei

  • XVI. mendeko filosofo, fisiko, matematikari eta astrologoa (italiarra).
  • Errealitatea deskribatu ahal izateko, Metodo Zientifikoa proposatu zuen:
    • Errealitatea behatu.
    • Behaketak hipotesietan bilakatu.
    • Hipotesi zientifikoak formulatu.
    • Teoria praktikan frogatu.
  • Ondorioa: Pertsonak berezko gaitasuna du jakintza zientifikoa lortzeko (gizakia ez dago jainkoaren/elizaren menpe).
  • Galileok kalkulu matematiko, fisiko, astrologiko desberdinei esker, heliozentrismoa frogatu zuen (Eguzkia gure sistemaren ardatza da, eta ez Lurra planeta).
    • Inkisizioak epaitu eta espetxeratu zuen.
    • XX. mende bukaeran (1992) Vatikanoak heliozentrismoa egiazkoa dela aitortu zuen.

Epistemologia Arrazionalista: Descartesen Arrazionalismoa

Ezaugarri Nagusiak

  • Giza arrazoimenaren indarra.
  • Zalantza metodikoa (duda, susmoak...).
  • Pentsamendu anti-dogmatikoa.
  • Metodo zientifikoa: Frogapena.

Filosofia Modernoaren Hasiera

  • Descartesek filosofia modernoa abian jarri zuen: Giza arrazoimena da jakintzaren abiapuntua (eta ez jainkoa, erlijioa, eliza...).
  • Arrazoimena da gizakiak duen ezaugarri ezagutzaile nagusia (eta ez fedea).

Epistemologia Enpirista

XVII. mendean, Britainia Handian arrakasta handia izandako korronte filosofikoa da enpirismoa. Jakintza zientifikoaren alde egin zuten eta kritikoak izan ziren kristautasun anglikanoarekin eta monarkia britainiarrarekin. Arrazionalistekin bat egiten dute, gizakiak errealitatea deskribatzeko daukan gaitasuna defendatzerakoan. Enpiristei unibertsitatean klaseak ematea debekatu zitzaien eta haien idatziak zentsuratuak izan ziren.

David Hume

  • Hume (1711-1776) filosofo, abokatu eta diplomatiko eskoziarra.
  • Eliza anglikanoak unibertsitatean klaseak emateko debekua jarri zion.

Inteligentzia

Gizakioi aitortzen zaigun bertutea da inteligentzia. Inteligentziak milioika urtetako emaitza baten fruituak erakusten dizkigu. Nabarmena da espezie bezala inteligentziak mesede handiak sortarazi dituela, baina era berean bistakoa da ere, inteligentziak ez duela mundu hobeto eta justoago bat sortzen asmatu.

Inteligentziaren Definizioa eta Ezaugarriak

Teknikoki, neurologo modernoek inteligentzia ondorengo 3 ezaugarri hauen arabera definitzen dute:

  • Errealitateaz jabetzen da.
  • Pertsona inteligenteak badaki zertan den ona eta zertan ez.
  • Pertsona inteligenteak arazo, gatazka, ezintasun edo zailtasun baten aurrean soluzio bide edo irtenbide alternatiboak plazaratzen ditu.

Inteligentzia Mota Anitzak (Gardner?)

Goldman psikiatra famatuak XX. mende bukaeran frogatu zuenez, gizakiak funtsean 9 inteligentzia mota desberdin ditu. Guzti hauen batez bestekoari inteligentzia koefizientea izena ematen diogu (108-110):

  1. Komunikaziorako inteligentzia: Komunikatzeko gaitasuna.
  2. Inteligentzia logiko-matematikoa: Kalkulurako gaitasuna.
  3. Inteligentzia espaziala: Inguruko espazioak ulertzeko gaitasuna.
  4. Inteligentzia musikala: Sorkuntza artistikoa.
  5. Inteligentzia kinestesikoa: Osasunaren egoera ezagutzeko trebezia.
  6. Inteligentzia interpertsonala: Besteekin erlazionatzeko gaitasuna.
  7. Inteligentzia intrapertsonala: Norberak bere burua ezagutzeko gaitasuna.
  8. Adimen emozionala: Sentimenduak kudeatzeko gaitasuna.
  9. Inteligentzia soziala (!!): Gizartea bizitzeko desioa, baina, beste eredu batzuetatik.

Nortasun Psikologikoaren Egiturak (Freud-en Arabera)

Freuden arabera, gizakiaren nortasun psikologikoa ezagutzea uste duguna baino konplikatuagoa da. Gure nortasunaren hainbat ezaugarri ezagunak egiten zaizkigu, baina, zailagoa da antzematen nortasun ezaugarri horien kausa. Bakoitzaren pertsonalitatea egitura hauekin erlazionatzen du Freudek:

Inkontzientea

Mendeetan zehar gure nortasuna logikoa dela esan zaigu. Baina Freudek instintu naturalak ditugula mantendu zuen. Joera hauek naturalak dira. Gure desio, nahi eta ametsekin zerikusia dute. Inpultsu edo joera hauek inkontzienteak dira eta atseginarekin, plazerrarekin erlazionaturik egoten dira.

  • Instintu / bultzada / ideia naturalak:
    • Superbibentzia instintua
    • Instintu sexuala
  • Desio, nahiak, helburuak, beldurrak, zalantzak, frustrazioak, konplexuak… inkontzientean metatzen dira (bizi esperientziak).
  • Atseginaren printzipioa (inkontzienteak ez du sufritu nahi).

Aurre-kontzientea

Bigarren egitura honen lana garrantzi handikoa da inkontzientetik datozen instintuak baretzen, lasaitzen edo mantxotzen dituelako. Inkontzientetik datorren bultzada oso oldarkorra edo agresiboa bada, aurre-kontzienteak ez dio asetzeko aldarrikapenari bidea zabalduko. Instintua oso gogorra denean, aurre-kontzienteak zentsuratu egiten du. Aurre-kontzientea zorrotzegia denean, nortasun erreprimitua, umilatua sortarazten du. Bigunegia balitz, hau da, instintuak modu egokian lasaituko ez balitu, nortasun erasotzailea, agresiboa lortuko luke.

Freudek aurre-kontzienteari zeresan eta zeregin berezia ematen dio. Desioak eta instintuak errealitatearekin, hau da, portaera zuzenekin orekatu behar ditu.

Kontzientea

Gure nortasunaren hirugarren egitura hau, guk goitik behera ezagutzen dugu. Jakin badakigu zerk erakartzen gaituen, zer desiatzen dugun, zein motatako beldur, konplexu edo lotsa ditugun etab. Aurre-kontzienteak lasaitutako instintu horiek kontzienterantz zuzentzen ditu. Honengatik hain zuzen ere, soberan dakigu zerrekin gauden gustura eta zerrekin deseroso.

Psikologikoki, kontzienteak ondo sentitzeko saiakera burutzen du. Momentu txar edo zailtasunak gainditu nahi izaten ditu, zoriontasunari garrantzia emanez.

Nortasunaren Bultzadak: Eros eta Tanatos

  • Eros / Libidoa: Berezkoa, naturala den bultzada edo joera sexualari deitzen dio Freudek Libidoa. Gutako edozeinek duen tendentzia sexuala da libidoa.
  • Tanatos: Gizasemearen bultzada agresiboak, erasotzaileak, gogorrak, krudelak biltzen dira Tanatosen. Berezko inpultsu natural hau kontrolpean izatea ezinbestekoa da gizartean bizi ahal izateko.

Biografiak, pertsonaren bizitzak inkontzienteari eskaini dizkion esperientziak ezagutu behar dira, hauek zenbait erreakzioren esplikatzaile izan baitaitezke.

Entradas relacionadas: