Ezagutza Historikoa: Metodoa eta Osagaiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,8 KB

Ezagutza Historikoaren Izaera

Historian zehar izandako paradigma desberdinen arabera, historiaren objektua ere desberdina izan da. Tradizionalki, historiak politikariak, errege eta gobernariak, boteredunak... agintariak zituen protagonistatzat, gutxiengo zen buruzagi taldea, alegia (Positibismoan, adibidez).

Annales eskolaren bidez (1929an sortutako Annales d'histoire économique et sociale aldizkari frantsesaren izenetik datorrena), historiaren objektua aldatu egin zen. Eskola honek beste gizarte zientzia batzuk (geografia, soziologia, ekonomia, gizarte psikologia eta antropologia, besteak beste) historian txertatu zituen. Horrela, historia gizarteko gizakiaz arduratzen hasi zen, denbora eta leku zehatzetan, gizartean zehazten den gizaki abstraktuaz.

Ikuspegi-aldaketa honetan ere eragin handia izan zuen Vilar irakasleak: «Historiaren objektua giza-gizarteen dinamika da», masen ekintzak (demografiarenak, ekonomiarenak, mentalitateenak), instituzioen ekintzak eta gertakariak.

Historiaren objektua, beraz, pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan da.

Ezagutza Historikoa: Zer da eta nola lortzen da?

Zer egiten du historialari batek?

Gaur egungo paradigmetan, edozein zientziaren ardatzak bi dira:

  1. Metodoa: ikerketa-bidea, metodo historikoa.
  2. Ezagutza: ikerketa-metodoaren ondorioz sortutako emaitza, ezagutza historikoa.

Metodoa (eskema)

Ikerketa-metodoa islatzen du ondorengo kontzeptu-mapak:

Historialaria informazio-iturri desberdinetan oinarritzen da. Iturri hauek lau motatakoak dira:

  1. Idatzia: autobiografia, zentsuak...
  2. Ahozko testigantzak: historia garaikiderako eta eskolarako oso garrantzitsuak.
  3. Ikus-testigantzak: argazkiak, marrazkiak, filmak...
  4. Testigantza arkeologikoak: aztarnak eta artefaktuak (eskulturak, txanponak...).

Hauek baliatuz, historialariak hauxe egiten du:

  1. Hipotesiak azaldu.
  2. Iturriak aztertu: eskaintzen diguten informazioa prozesatu egiten dugu, beti teoria batean oinarrituta eta fidagarritasunaren arabera. Paradigma historikoa izango da oinarria.
  3. Gertaerak kokatu eta ordenatu.
  4. Iragana berpiztu, historikoki imajinatuz.
  5. Garaiko ikuspuntua, sentimenduak eta irudiak kontuan hartuz (enpatia).
  6. Gertaerak izaeraren arabera sailkatu, berezko hiztegia erabiliz.
  7. Gertaerak komunikatu argibide-marko batean, zergatiak azalduz. Azalpenak ematerakoan, hiru markotan eman behar ditugu:
    • Egiturazkoan: antzekotasunak eta desberdintasunak azalduz.
    • Prozesuzkoan: lehendik datozkigun gauzak eta aldaketak daude. Jarraitutasunarekin aztertzen dugu.
    • Kausalitatean: gertakarien jatorriak eta ondorioak.

Pauso hauek eginda, iragana ulertzen eta azaltzen saiatzen da historialaria, eta horrek lagunduko dio oraina ulertzen, gaur egungo zerbaitek kezkatzen duenean.

Ezagutza Historikoaren Osagaiak

Ezagutza historikoaren osagaiak lau dira:

  1. Gertaerak, datuak eta kontzeptuak. Eskolan gehienetan hau soilik landu izan da, baina historia ulertzeko osagai guztiak dira beharrezkoak. Hauek hiztegi historikoaren erabilera eta aplikazio zuzena eskatzen dute.
  2. Denboraren kategoriak (dimentsioak): historiaren ardatza. Bi dimentsio edo kategoria bereizten dira:
    • Jarraikortasuna/aldiberekotasuna (diakronia/sinkronia): gertaera historikoak bata bestearen atzetik edo aldi berean gertatzen dira. Batzuetan, bata bestearen atzetik gertatzen dira, eta ordena garrantzitsua da. Baina beste batzuetan, aldi berean gertatzen dira, batez ere bi leku desberdinetaz ari bagara. Horiei diakronia eta sinkronia deitzen zaie. Horrek kronologia menperatzea eskatzen du, aldizkakotasuna eta giza konbentzioak.
    • Iraupena: hasieratik amaiera bitartean igarotako denbora. Hiru iraupen mota bereizten dira historian Braudelen arabera (Annales eskola), hiru tempo:
      • Laburra: data zehatzak. Historia tradizionalean hauxe zen irakasten zena. Adibidez: Espainiako Gerra Zibilaren hasiera-data, erregimen politiko baten erorketa-data. Historia hiru geruzatan banatuko bagenu, hau azala litzateke. (Positibismoak hau bakarrik aztertzen zuen, ekintzak ordenan jartzera mugatzen zen).
      • Ertaina: zikloena. Ziklo ekonomikoak, politikoak, agintaldi bat, krisialdi ekonomiko bat, diktadura bat... Aldi bat da, iraupen desberdina duena. Gehienez belaunaldi batek partekatuko duen denbora, 50 urte. Iragan edo etorkizunean gerta daitezkeenak.
      • Luzea: egituren denbora. Egitura ekonomikoa (kapitalismoa...); egitura sozialak (gizarte esklabista, klasista...); mentalitate-mailako egiturak (jarrera, ikusmolde kolektiboak); egitura erlijiosoa (heriotza, sexualitate, ezkontzaren... aurrean); egitura familiarra (familia nuklearra, tradizionala...); folklore-mailako egiturak; ... Gure bizitza baino askoz iraupen luzeagoa du, eta ondorioz, beste geruzetako gertaera askoren arrazoiak hemen bilatu beharko ditugu. Adibidez: palestinar-judutar gatazka: egunero gertakariak gertatzen dira eta zikloek ere eragina dute, baina gatazka ondo ulertzeko egitura beharrezkoa dugu.

      Hiru iraupen hauek, zergatiekin, kausa-ondorioekin loturik daude. Adibidez: Frantses Iraultza ulertzeko, epe laburrean, ertainean eta luzean bilatu behar ditugu zergatiak.

      Hiru iraupen mota hauek aldi berean gertatzen dira.

      Hiru iraupen hauen azaleratzea oso garrantzitsua da, denbora-dimentsioa menperatzea ekarriko baitu.

    • Prozesuaren ideia: historia prozesu bat da, jarraia. Ideia honetaz jabetzeko konparaketak egin behar dira, erlazioak ezarri behar dira:
      • Oraina/lehena
      • Jarraikortasuna (aurreko herentziazko ezaugarriak)/aldaketa (ezaugarri berriak)
      • Berdintasuna/desberdintasuna
      • Gatazka/adostasuna
      • Boterea/menpekotasuna
      • Aurrerapena/atzerapena
      • ...

      Horrek estrategia kognitiboen erabilerara garamatza.

    • Azalpenak: gertakarien azalpena. Horretarako gauza askori erreparatu behar zaio. Teoria edo paradigma batetik abiatzen gara. Paradigma horietatik abiatuta, kausen azterketa egingo da eta erlazioak lortuko dira ondorengoen artean:
      • Jatorriak eta kausak (materialak, sozialak, baloreak…)
      • Teoriak (historialariaren aurrekoak)
      • Metodoak (hipotesiak, egiaztatzeak...)

      Azalpenen ondorioak

      • Giza ekintzen azalpenen jatorriak eta ondorioak identifikatuko dira.
      • Galderak sortuko dira.
      • Ikerketa txikiak bultzatuko dira.
      • Gaur egun gertatzen denaren azalpen-hipotesiak proposatuko dira, antzina gertatutakoaren arabera.

      Horrek estrategia kognitiboen erabilerara garamatza.

Ondorio Didaktikoak (eskema)

Historiaren ikaskuntzak, beraz, estrategia kognitibo edo prozedura hauek eraikitzen lagun dezake:

  1. Gertaera/datu/kontzeptuen inguruan:
    • Hiztegi historikoaren erabilera eta aplikazioa. Horrekin lotzen da (Denboraren dimentsioak):
    • Denbora-kategorien identifikazioa/irudikapena
    • Iraupen-mailen identifikazioa/azterketa
    • Erritmo historikoaren identifikazioa/azterketa
  2. Jarraikortasun edo prozesuaren ideiaren inguruan:
    • Informazio-iturrien tratamendua
    • Jarraikortasunen eta aldaketen identifikazioa.
  3. Azalpenen inguruan:
    • Azalpenen jatorriak eta ondorioak erabiltzea/identifikatzea
    • Galderak sortzea
    • Ikerketa txikiak bultzatzea
    • Azalpen-hipotesiak proposatzea lehenaldiko gertaeren arabera.

Entradas relacionadas: