Ezagutza zer den filosofia alegoria bat
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB
ETIKA:San Tomasen etika Aristotelesen etikaren markoan ulertu behar da, baina beste abiapuntu bat du: kristautasunetik abiatu zen, San Agustinen ikuspegitik, bereziki.Aristotelesek bezala, munduko gauza guztiek helburu bat dutela pentsatzen du San Tomasek.San Tomasentzat, unibertsoan Jainkoak ezarritako lege unibertsala dago, eta lege horrek munduko fenomeno guztiak erregulatzen ditu, lege fisikoen bitartez. Lege unibertsal hori betierekoa eta aldaezina da.
Gizakia lege unibertsal eta natural horren partaide da, eta haren mende dago. Gainerako izakiak bezala, gizakiak ere parte hartzen du ongia den helburu unibertsal horretara jotzean.
Baina ongia aukeratzeko, ezinbestekoa du Jainkoak ezarritako lege unibertsala ezagutzea, arimari dagokion alderdia (lege moral naturala). Ezagutza hori berezkoa du gizakiak.
Horrela, San Tomasek arau horiek lau mailatan zehaztu zituen:biziraupenerako joera,
ugaltzeko joera, egia ezagutzeko joera, eta gizartean bizitzeko joera