Ezagutza Aro Modernoan, Egia Irizpideak eta Jakintza Zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB

Ezaugarriak Aro Modernoan

Arrazionalismoa

- Zientzia matematikoak dira ezagutza idealaren eredua; izan ere, ageriko oinarrizko printzipioetatik abiatzen dira, eta horietatik ondorioztatzen dira egia guztiak, unibertsalak eta beharrezkoak direnak.

- Zentzumenak ez dira iturri fidagarriak ezagutzarako, eta arrazoiak, bere kabuz, sortzetiko ideiak aurkitu ditzake.

Enpirismoa

- Ezagutzak ezin ditu zeharkatu zentzumenezko esperientziaren mugak, betiere subjektuak jasotzen dituen kanpoko eta barneko pertzepzioen multzotzat ulertzen bada zentzumenezko esperientzia hori.

Hori dela eta, ukatu egiten dute sortzetiko ideien existentzia.

Kritizismoa

- Ezagutza oro sortzen da zentzumenezko esperientziatik, baina, aldi berean, ezagutzaren subjektuak antolatzen du esperientzia hori egitura mental jakin batzuen bidez.

- Inpresio sentsorialen eta a priori formen arteko lotura horri fenomeno esaten zaio. Baina errealitatea berez (noumeno esaten dio) ezagutezina da.

Egiaren 7 Irizpideak

- Autoritatea: Benetako baieztapena planteatzen du, espezialistaren batek esaten badu. Adibidea: Charles Darwin

- Tradizioa: Egiazkotzat jotzen da denborarekin hala onartu bada. Adibidez: 1.400 urtez Lurra eguzki-sistemaren erdian zegoela uste izan zen; aurrerago baieztapen hori faltsua zela frogatu zen.

- Erabilgarritasuna: Egia da guretzat onuragarria denean (funtzio bat betetzen duenean).

- Ebidentzia: Eztabaidaezintzat aurkezten zaiguna, begi-bistakoa dena, egia da, ez dago eztabaidarik.

- Pentsamenduaren eta errealitatearen arteko korrespondentzia: Uste duguna ebidentzia enpirikoekin bat dator.

- Koherentzia logikoaren irizpidea: Kontraesanik ez dagoela egiaztatzea.

Egia-ostea

Egia-ostea informazio faltsua edo partziala da, egia-itxura emateko asmoz, eta arrazoiari baino emozioei eragiteko zuzenduta egon ohi da. "Emozio gezur" gisa ulertzen dira, gertakari objektiboen bidez baino argudio emozionalen bidez eragin nahi baitu inpaktu handiagoa, eta, horrela, iritzi publikoa sortzen eta moldatzen saiatu eta haren jokabidean eragin; adibidez, gai, alderdi edo pertsona politiko jakin batzuei buruzko “iritzi-egoerak” sortzeko.

Jakintza Zientifikoaren 7 Ezaugarriak

  • Kontsistentea, koherentea, sistematikoa: Oinarrizko printzipio eta lege logikoak onartzen ditu, ez du kontraesanik onartzen legeen eta teorien multzoan.
  • Ekonomikoa: Ahalik eta aurresuposizio eta entitate hipotetiko gutxien erabiliz eraikitzen da.
  • Egokia: Behatutako fenomenoak deskribatzen eta azaltzen ditu.
  • Erreproduzigarria: Beste edozein behatzailek egiazta ditzakeen iragarpenak egiten ditu.
  • Integratzailea: Aurreko teoriak hurbilketatzat jotzen ditu eta ahalbidetzen du etorkizuneko teoriak integratzea.
  • Metodikoa, egiazgarria eta/edo faltsua: Ikerketa garatzeko irizpide batzuk ditu ezarrita, eta egiaztapen edo faltsatze prozesuen bidez egiazta daiteke.
  • Sendoa eta behin-behinekoa: Ez da erraz aldatzen teoriaren inguruko noizbehinkako anomalien ondorioz, baina beti dago irekia azalpen zehatzago eta integratzaileagoetara.

Entradas relacionadas: